Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Bizitza amets

  • Zinera edo ur-parkera joatea zaila dute Irakeko Kurdistango emakumeek. Muturrera joz, milaka emakume dira urtero “ohore krimenen” biktima. Batzuk hil egiten dituzte eta beste batzuek beren buruaz beste egiten dute. Horixe ei da infernutik ihes egiteko modu bakarra askorentzat.
Irakeko Kurdistango emakumeak
Irakeko Kurdistango emakumeakKarlos Zurutuza
Dohukeko zine-areto bakarrak Newroz izena du eta hiri erdigunean dago, bazarraren alboan. Egurrezko butaken hamar lerro ditu, pantaila zaharkituari begira. Itxuraz, herri txiki bateko edozein zine-areto bezalakoa da, detailetxo bat salbu: emakumeek debekatuta dute sartzea.

Hoshank eta Lena duela urtebete iritsi ziren Dohukera. Kandilgo mendietan urte ugari PKKko gerlari izan ondoren, aspaldiko ametsa bete nahi zuten: film bat ikusi benetako zine-areto batean. Sarrerako gizonak Honshanki ez zion eragozpenik jarri –gizonezkoa baita–, baina Lenari “kanpoan itxaroteko” esan zionean, sutan jarri ziren biak. Gerlari zirela dena elkarrekin egiten zutela erantzun zioten, “borrokatu, sukaldatu eta baita ikasi ere!”. Baina alferrikako eztabaida izan zen hura eta etxera bueltatu ziren azkenean, euren amets umila bete gabe.

Lenak eta Hoshankek taberna jarri zuten martxan duela hilabete batzuk, Dohukeko uharka lehorraren ondoan. Herrian gutxi batzuk baino ez dute deskubritu zein toki atsegina den hura tearen inguruan elkartzeko, eguzkitakoaren aterpean. Izan ere, bikoteak bere diru guztia inbertitu zuen tabernako mahai, aulki eta bestelakoetan, baina kafetegia ireki eta hiru egunera, Gobernuko funtzionario batzuk azaldu eta “kafea, tea, eta alkoholik gabeko freskagarriak” baino ezin zituztela zerbitzatu jakinarazi zieten. Antza, Hoshanken sukalde berriak ez omen zituen betetzen Irakeko Kurdistango “higiene baldintzak”. “Osasun argudioak baino, Gobernuan seniderik ez izatea da gure arazo nagusia hona etorri ginenetik”, kexu da 14 urtez gerlari izandako gizona.

Debekua kolpe handia izan zen bikotearentzat, edari hutsen salmentak nekez ematen baitie errenta ordaintzeko. Nolanahi, diru eskasiak ez ditu apaldu euren betiko idealak. Joan den martxoaren 8an, Hoshankek pankarta erraldoia eskegi zuen bere tabernan: “Ospa dezagun Emakumearen Eguna”, zioen leloak. Bere tabernara inoiz gerturatu ez ziren askok berarengana jo zuten orduan, haserre, “lekuz kanpoko” ekimena zelakoan. Turkiako ejertzitoaren hamaika erasoei aurre egin dien gizon honek nekez egin zien entzungor ingurukoen komentario mingarriei. “Gutxienez, Cobra helikopteroen jaurtigaiak inpertsonalagoak ziren”, gaineratu du Hoshankek saminez.

Egun berean, Lena Dohukeko Emakumeen Kolektiboak antolatutako ekitaldira joan zen. Sinesgaitza bada ere, ez zioten parte hartzen utzi, eta berak oso garbi du zergatik: “Batetik Siriako kurdua naiz, eta bestetik PKKko gerlari ohia. Bi faktoreok zama handia dute hemen, baina ez nuen uste bazterketa Emakumeen Kolektiboraino iritsiko zenik”.

Dena den, Hoshank eta Lena ez dira Emakumearen Egunean baino mobilizatzen ez direnetakoak. Newroz zine-aretoan gertatutakoagatik amorruak hartuta, euren zine propioa antolatzea erabaki zuten. Hoshankek bi maindire erosi eta josi zituen, aire zabaleko zinetokiko pantaila izan zedin. Lagun batek proiektore zahar bat utzi zion, eta horra hor: Dohukeko bigarren zine-aretoa; aire zabalekoa, doakoa, eta gizon, emakume eta familia ororentzat egina.

“Hollywoodeko pelikula ezagun horietako bat lortu genuen eta jakin-mina herri osoan piztu zen –gogoratu du Hoshankek–. Bikote gazte ugari inguratu zen tabernara. Jende asko, alabaina, ez zen gerturatzen ausartu, baina urrutitik ikusi zuten proiekzioa. Emakume gehienentzat zinearekin antza zuen zerbait dastatzeko aukera izan zen hura. Halako batean, emakume protagonistari bularra ikusi zitzaion segundo batez, eta orduantxe komeriak! Batzuk oihuka, irainka, hasi ziren; beste hainbatek ospa egin zuen, liskarra areagotu zitekeen beldur… Proiekzioa moztu behar izan genuen azkenean”.

Harrez geroztik, ezer gutxi aldatu da Hoshank eta Lenaren tabernan. Bezeroak tantoka iristen dira, gizonezkoak beti. Aldian behin familiaren bat gerturatzen da, baina ez kurdua; Bagdadetik, hiritik, etorritako errefuxiatuak izan ohi dira beti.

“Emakume kurduak gizonak zerbitzatzeko eta euren seme-alabak hazteko jaioak dira, ez besterik –dio Lenak saminez–. Ez dira euren bizitzaren jabe. Horixe izan zen mendira jotzeko nire arrazoietako bat”.
Aisialdi urria eta inoiz ez mistoa

Ibrahim gizonezkoa da, baina ez da inoiz Newroz zine-aretoan sartu. Batetik, 30 urteko gazte hau Dohukeko bazar zaratatsutik urruti bizi da; bestetik, bere bizitzaren erdia Tenesseen (AEB) igaro du; nahikoa denbora hamaika film han bertan ikusteko. Egia esan, erraz estrena liteke bere bizitzan oinarritutako filma. Egun negozio gizon arrakastatsua bada ere, Ibrahimen haurtzaroa eta nerabezaroa oso bestelakoak izan ziren: “10 urte nituela Irakeko Kurdistandik alde egin genuen, Saddamen erasoetatik ihesean –hasi da kontatzen–. Turkiako mugako mendietan kobazuloetan bizi ostean, Diyarbakirrera iritsi ginen. Bi urte eman genituen hango errefuxiatu eremu batean. Zapatak garbitzen nituen bizirauteko, hainbat eta hainbat ume kurduk bezala. Azkenean, AEBetara joateko baimena lortu genuen, eta Tenesseen geratu ginen”.

Ibrahimek fortuna txiki bat egin zuen han, baina diruak ez zuen inolaz ere apaldu bere herrimina. 2003an, atzerrian 15 urte egin eta gero, AEBetako armadaren itzultzaile gisa bueltatu zen Dohukera. 2004an, Kirkukeko neska bat ezagutu zuen, ezkondu eta Tenesseera joan ziren bizitzera. 2007an bueltatu zen, eta Irak osoko aisialdirako konplexurik handiena ireki berri du Dohuken udaberri honetan: “Gerdun wellness fitness”. Hiri kanpoaldean dagoen eraikin berri eta erraldoian, jacuzzi, gimnasio, igeritoki eta makina bat eskaintza dago. “Dena bideratuta dagoenean, nire emaztea eta biok hemen jarriko gara bizitzen betiko”, dio enpresari ausartak pozarren.

Nolanahi, pentsaezina da oraindik igeritoki, gimnasio eta, zer esanik ez, jacuzzi mistorik antolatzea Irakeko Kurdistanen. Herbeheretan hazitako jatorri kurduko hiru neska gazte dira emakumeentzako igeriketa monitoreak. Gizonezkoentzat, ordea, beste hiru mutil. Igerilekuaren txandak sexuaren araberakoak dira, eta berdin gertatzen da muskulazio saioekin. Irakeko halterofilia txapelduna dute monitore gizonezkoek. “Nire bezeroei onena eskaini nahi diet”, dio harro Ibrahimek bere bulegoan.

Tamalez, ez da dena uste bezain erraza: “Gizon eta emakumeak ez nahasteko ordutegiak bateratzea eromen handia izan da”, aitortu du Ibrahimek. “Hori nahikoa buruhauste ez eta gorriak ikusi ditugu jatetxe eta harrerako emakume langileak topatzeko. Lan eskaintza zabaldu genuen egun berean, 80 telefono dei baino gehiago jaso genituen, baina horietatik bi emakume besterik ez! Azkenean unibertsitatera jo behar izan genuen nesken bila. Asko dira lan egin nahi dutenak, baina gurasoek ez diete uzten”, azaldu du enpresariak.

Ibrahimen hurrengo proiektua zine-aretoa da, eraikin berean, hain zuzen. Hoshankek bezala, berak ere zinema maite du eta amets egiten du amerikar erako areto bat irekitzearekin. Bertan, emakume orok, filmak ikusteaz gain, palomitak jateko aukera izango du.
Ohore krimenak

Hajer egunero igaro ohi da Hoshanken tabernaren aurretik bere lantokirako bidean. Inoiz ez zaio bururatu, alabaina, tea hartzea bertako terrazan. “Hango bezero urriek, gizon haiek, emagaldua naizela pentsatuko lukete eta ez lidakete begia gainetik kenduko”, dio 35 urteko emakume honek. Baina ez da Hajer erraz kikiltzen den horietakoa. Kazetariak emakumeen aldeko borrokari bere bizitzaren azken hamar urteak dedikatu dizkio. Eta oso zaila da emakume aktibista izatea Irakeko Kurdistanen; areago hemen nagusi den PDK alderditik kanpo.

Zine-aretoa irekitzeko Hoshank eta Ibrahimen ahaleginak oso baliagarritzat jotzen ditu Hajerrek. Tamalez, aisialdi aukera urria ez omen da bertako emakumeen gabeziarik handiena: “Hemengo emakumeak aitaren eskuetatik senarraren eskuetara pasatzen dira. Ezkontzak familien artean hitzartzen dira oraindik, askotan neskato xumeak baino ez direla. Oso emakume gutxik hautatzen du bere senarra izango dena”, dio.

Joan den apirilean 13 urteko neska batek sua eman zion bere buruari Saydani herrian. Antza, 28 urteko gizon batekin ezkondu nahi zuten. Bere gorputzaren %90 erre ondoren ospitalean hil zen. Rojan zuen izena. “Okerrena da Rojanena bezalako milaka kasu daudela urtero hemen”, kexu da Hajer. “Honelakoak saihesteko legeak daude, baina nekez betearazten dira”.

Hajerrek aipaturiko milaka kasu horien artean “ohore krimenak” daude. Ezkondu aurreko edozein sexu harreman edo horren susmo xumeak familiaren izena “zikintzea” dakar. Garbitzeko modu bakarra hilketa da. Makina bat dira hilero euren aitak edo anaiek akabatutako neskak. Suleymanian, esaterako, sakelako telefono batez grabatutako elkarrizketa “lizun” bat nahikoa arrazoi izan zen aita batek bere alaba hiltzeko duela bi hilabete. Hiri eta garai berean, banandu berria zen 30 urteko emakumea torturatu zuten bere bi anaiek. Kebap-ak egiteko burdinazko ezten beroak erabili zituzten.

“Drama gordinena emakume elbarriena da, zalantzarik gabe”, jarraitu du Hajerrek. “Elbarri eta itsuak bortxatzaileen biktima errazak dira. Asko haurdun gelditzen dira eta euren aitek edo anaiek hiltzen dituzte gero, ‘sexu harremanak eduki izanagatik’”. Gaizkileak, ordea, gutxitan zigortzen dituzte.

“Erdi Aroko gizarte tribala da gurea”, dio artikulu askotan egoera hau salatu duen emakume ausartak. “Familia, klana, garrantzitsuagoa da emakumeen bizitza baino. Gauzak honela, ohore-hilketak etxe barruko kategorian sartzen dira. Kanpoko inork ez du eskubiderik parte hartzeko. Eta nahiago dugu begiak itxi”.
 
Informazio gehiago Kurdistan kanalean
“Ohore krimenen” azken zenbakiak
  • Joan zen maiatzaren lehen hamar egunetan, 14 emakume hil ziren Suleymanian, Irakeko Kurdistango bigarren hirian. Erdiak bere buruaz beste egin zuen, eta beste erdia ohore krimenen biktima izan zen.

  • Epe berean, beste 11 euren buruei su ematen saiatu ziren.

  • Irakeko Kurdistango Gobernuaren arabera, soilik Suleymaniako eskualdean 50 emakume saiatu dira beren buruei su ematen aurtengo lehen lau hilabeteetan. Beste zortzik urka hautatu dute.

  • Irakeko Nazio Batuen Misioarentzat “ohore krimena” giza eskubideen kontrako erasorik handiena da Iraken.

  • Nazioarteko hainbat erakundek dio 12.500 emakume hil direla 1991z geroztik Irakeko Kurdistanen, suizidio edo “ohore krimenen” biktima.

  • 2007ko azaroan, Giza Eskubideetarako ministro den Aziz Mohamedek biktima gehienak 13-18 urtekoak zirela onartu zuen.

  • Parlamentuko Emakumeen Taldeko liderra den Bakhshan Zanganarentzat, suizidio saiakera anitzak etxeko indarkeriaren eta krudeltasunaren ondorio dira.

Interésache pola canle: Kurdistan
O PKK anuncia a súa disolución e a súa retirada da loita armada tras máis de catro décadas de camiño
A organización armada kurda tomou esta decisión na súa 12º Congreso, tras a petición feita en febreiro polo histórico líder, Abdullah Öcalan. O PKK iniciou a súa loita armada contra Turquía en 1984, o que, segundo Nacións Unidas, causou ao redor de 45.000 mortos no... [+]

2025-03-19 | Karlos Zurutuza
Atzoko mamuak eta etorkizunetik datorren gutuna

Lurrikara geopolitiko bat astintzen ari da Ekialde Hurbileko mapa. Anabasaren erdian, Abdullah Öcalanen bakerako azken deiak mahai gainean jarri du eskualdeko gatazka armatu zaharrena. Ez, aurrekariek ez diote bide ematen itxaropenari, eta historiaren trena inoiz baino... [+]


Kurduen SDF Siriako estatu instituzio bilakatzeko hitzarmena sinatu dute gobernuarekin

SDF kurduek gidatutako koalizioak eta Siriako Gobernuak su-etena adostu dute. SDFk Siria ekialdeko eta ipar-ekialdeko eremu zabala kontrolatzen du egun, eta hitzarmenak jaso duenez, gobernuaren esku geratuko da orain.


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


PKKri borroka armatua amaitzeko eskatu dio Öçalan buruzagi kurduak

Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]


Turquía prohibe 120 publicacións kurdas no tres últimas semanas
A Asociación de Editores Kurdos denunciou o pasado 22 de decembro que durante as últimas tres semanas as autoridades turcas han prohibido máis de 120 libros, revistas, xornais ou outras publicacións sobre kurdos.

2024-11-27 | Julene Flamarique
Turquía condena a prisión ao xornalista kurdo feminista Beritan Canözer
Un ano e dez anos en Beritan Canözer leva traballando como xornalista. Durante este tempo, a Policía turca ha rexistrado a súa casa en seis ocasiones e rastrexouse varias veces. Foi detido cinco veces e estivo encarcerado dúas veces.

2024-11-13 | Julene Flamarique
Os presos de Pakhshan Azizi, feminista kurdo condenado á morte en Irán, piden xustiza
Foi detido na súa casa o 4 de agosto de 2023 por axentes do Ministerio de Intelixencia de Teherán. Tras a súa desaparición, foi torturado tanto física como psicoloxicamente no cárcere de Evín, onde foi detido polos Mossos d 'Esquadra. Agora é condenado á morte e os seus... [+]

2024-10-31 | Justus Johannsen
ANÁLISE
Sen Öcalan non hai solución entre Turquía e o PKK
Abdullah Öcalan, líder encarcerado do Partido dos Traballadores do Kurdistán (PKK), recibiu a primeira visita do seu sobriño Ömer Öcalan. Durante case catro anos negáronselle as visitas, as chamadas telefónicas e toda comunicación co exterior. Turquía, que nos últimos... [+]

2024-10-21 | Justus Johannsen
O asasinato de dous xornalistas kurdos
A pedra pequena do zapato da turquía
Dous xornalistas, Hêro Bahadîn e Gulistán Tara, e o seu chofer, o compañeiro Rêbîn Bekir, ían facer un documental na rexión kurda de Hewraman. O seu coche foi golpeado por un mísil. Bekir foi afortunado, antes de que o coche se desbocara en chamas, o impacto arroxouno... [+]

SEBAHAT Tuncel
“Encarcerar a políticos kurdos converteuse en algo habitual”
SEBAHAT Tuncel é un político do Kurdistán, situado na periferia de Turquía, no sur do país. Estivo en varias ocasións no cárcere por formar parte do movemento de liberación dos kurdos, e foi o primeiro preso que foi elixido deputado ao Parlamento turco en 2007. En 2016... [+]

2024-07-22 | Justus Johannsen
ANÁLISE
Turquía conquista o Kurdistán iraquí na loita contra o PKK

Helicópteros e avións de combate turcos cobren o ceo na zona dos kurdos no norte de Iraq. A Forza Aérea turca bombardeou 381 emprazamentos na gran operación militar das últimas semanas na Rexión Autónoma do Kurdistán (RDC). O Ministerio de Defensa de Turquía afirmou que... [+]


2024-03-20 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
"Turquía desenvolveu un sistema contra Öcalan no cárcere de Imrali e utilizouno contra outros presos políticos"
Ibrahim Bilmez é avogado e o seu cliente é Abdullah Öcalan, líder kurdo. Denunciou o seu illamento en Euskal Herria en febreiro, explicando os mecanismos de represión e impunidade de Turquía.

2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 anos preso e totalmente illado, co visto e prace de España e a Unión Europea
O 15 de febreiro de 1999 foi detida Abdullah Öcalan, xefa do movemento independentista kurdo do Partido Obreiro Kurdo (PKK). Desde que os servizos secretos turcos detiveron a Kenya, téñeno illado no cárcere de Iämralä, nunha illa do mar de Marmarmara.  

2024-01-29 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
"Construímos pontes coas mulleres do Estado Islámico para o diálogo, pero tiñamos que ser honestos e non caer na mentira"
Lara Vilanova (1983, Barcelona) é directora de fotografía e The Return: Participou en películas como Life after ISIS, Sinjar, Cordas ou Areas. En decembro visitou Euskal Herria para participar nos encontros The Purple Meridians en Durango.

Eguneraketa berriak daude