2022-12-20 | ARGIA

EAEko nekazarien ENBA sindikatuak txosten batean jaso ditu euren produktuak zer preziotan merkaturatzen dituzten saltokiek, eta ondorioztatu "askoz" garestiagoak saltzen dituztela erosten dutenarekin alderatuta. Adibidez, saltokiek behi esnea %45-55 garestitzen dute eta oilaskoa %70-80, besteak beste. Kontsumitzaileentzat "amu gisa" erabiltzea arbuiatu dute, ondoren marka zurira bideratuz, hau merkeago jarriz. Saltokiei eta Eusko Jaurlaritzari neurriak eskatu dizkiete.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

ENBA