Otsagabiko emakumeak beren herriko dantzetan lehen aldiz

  • Otsagabiko emakumeek beren herriko dantzak dantzatu dituzte lehen aldiz plazan. Itzaltzun ospatu den Gartxot egunean emakumez osatutako dantzari taldeak eman ditu Otsagabiko dantzak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko urtarrilaren 19an - 08:55

Bideoko irudietan kalejira, Katxutxa eta Modorro makila-dantzak, jota eta zapi-dantza dantza kaleratu dituzte ikusleen txalo eta oihu artean. Otsagabiko dantzak irailaren 7an eta 8a plazaratzen dira, eta orain arte mutilek osatutako taldeak dantzatu izan ditu. Gartxot egunekoa izan da Otsagabiako neskak publikoaren aurrean dantzan ikusteko aukera izan den lehen aldia.

Irudiak: El Sabaiao de Fernando Hualde, Julen Begiristain eta whatsappez jasoak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza
2024-06-12 | dantzan.eus
Dugunak botako du Iruñeko Sanferminetako txupinazoa

Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]


2024-05-30 | dantzan.eus
Emakumeak euskal dantzan: nondik gatoz eta nora goaz?

"Guri bizitza joan zaigu espaloitik begira". 80 urteko emakumearen arrangura iltzatuta geratu zitzaion Josune Zubeldiari. Hainbat belaunalditako bost emakumek hartu dute hitza emakumeek dantzetan, herriko taldeetan eta errituetan izan dituzten borroka, aldaketa eta... [+]


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


Eguneraketa berriak daude