Tamalez, ugariak dira 80ko hamarkadako eztandan muturreko bizipenen ondorioz bidean gelditu direnak. Belaunaldi oso batek diktaduraren beltzenetik nolabaiteko askatasunera egin zuen salto bat-batean eta olatu horrek uretatik kanpo utzi zituen horietako asko. Tartean, musika zaletu asko.
RIP taldea erreferente izan zen eta da Euskal Herrian, baita Espainiako Estatuan ere, punkari bideak zabaldu, kanta gordin bezain egiazkoak idatzi eta ibilbide sinesgarria izan zuelako. Taldearen disko uzta urria bada ere, oraindik ere haien kantuak iraungitze datarik ez duten kale-eresiak dira.
Taldeak 80ko hamarkadan izan zuen sasoi emankorrena, baina gerora 90ko hamarkadan eta bigarren milurtekoan ere elkartasun ekimenak babestu eta zale gazteagoak asetzeko agertokietara igo ziren. Aurretik, 1997an, baxu-jotzaile eta konposatzaile nagusia zen Eduardo Mancebo Portu hil zen, baina haren anaia Xabik ordezkatu zuen zuzenekoetan. 2003an, ordea, Karlos Agirreurreta Mahoma abeslaria hil zenean, taldeak betirako esan zuen agur.
Ezin da ukatu RIP taldeak izan duen garrantzia, nahiz eta beraiek ez zuten inoiz halakorik pentsatu eta desiratu. Horren adibide esanguratsua da bigarren milurtekoan itzuli zirenean kontzertuak egiteko jaso zuten eskaintza ugaria –gehienetan ezezkoa ematen zuten– eta taldea zuzenean ikusi nahi zuen jendetza.
Musikaz harago, ordea, haien lagunak omenaldi kutsuko kontzertuak antolatzen hasi ziren, kokagune ezberdinetan beti. Eta orain dela sei urte musikaz bustitako omenaldi-elkarretaratzeak Arrasaten egitea erabaki zuten. Sentimenduak zein musikak erakarrita, hainbat belaunaldik egiten dute bat.
Hala, urriaren 27an RIP taldeko kide ziren Karlosi eta Porturi omenaldia egingo diete lagunek, Arrasateko Gaztetxean. Aurten, gainera, Puñetazo taldeko Mariano Legorburu ere gogoan izango dute, hil berria izaki. Garraxi, Piztu Punk! eta Insershow arituko dira.
Garraxi Arrasateko talde gaztea da, punkaz gain beste estilo batzuk ere lantzen dituena. RIPen espiritua odolean barneratuta dauka eta bestelako ibilbidea egiten jakin duten gazteek osatu dute. Belaunaldi berrien isla dira.
Piztu Punk! proiektua RIP, Obligaciones eta beste hainbat taldetako kideek osatzen dute. Oso gutxitan egiten ditu kontzertuak eta kantutegian pieza rockero-indartsuak dira nagusi. Euskal Herrian dagoen frontman harroputzenetarikoa du taldeak.
Insershow Kataluniatik dator. 2003an besteak beste L’odi Social, Monstruacion eta LSDn aritutako zenbait beteranok jaialdi errebindikatiboetan kanta ezagunak jotzeko taldea sortzea erabaki zuten. 80ko hamarkadatik hasi eta gaur egunera arteko Euskal Herriko eta Kataluniako 100 abestiko kantutegia dute eta publikoa abestera gonbidatzen dute.
It's on
JOHN DEALER & COCONUTS
Ghost Highway, 2025
------------------------------------------------------
Adin batetik aurrera kontzertuak, diskoak eta kantuak bizkarrean eta burmuinean pilatuta, eta musika entzuteko denbora murritzagoa bilakatuta, taldeak bilatu... [+]
Esperoan
Hiuzz
Self-production (collective slow days), 2024
The group of groups that pass unnoticed is getting bigger, or at least bigger than ever. Although Hiuzz’s Esperoan is a few months old, I didn’t make... [+]
BRN + Neighborhood and Sain Mountain + Odei + Monsieur le crepe and Muxker
What: The harvest party.
When: May 2nd.
In which: In the Bilborock Room.
---------------------------------------------------------
The seeds sown need water, light and time to germinate. Nature has... [+]
Amartuvshin Enkhbat baritonoa
Pianoan: Stefano Salvatori.
Antolatzailea: OLBE.
Zer: Verdi, Mascagni, Leoncavallo eta Giordanoren operen ariak.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.
Noiz: martxoaren 29an.
Aramu + AimarZ
When: April 26.
In which: The Zumarraga Open Field.
---------------------------------------------------------
The website of the City Council says: "The tourist brand Viva Viva and the festival of the same name are designed to show the world the soul of... [+]
Transparent Beings
When: April 20th.
In which: In the Plaza of the Castle of Pamplona.
-----------------------------------------------
The concert is only half an hour away in the Plaza del Castillo de Pamplona; but it is still half empty, because it is raining. Whether... [+]