Amaitu da 55. edizioa eta balorazioarekin batera, Gerediaga Elkarteak datuak eman ditu: 7.800 erosketa, 27.758 produktu salduta eta 50.000 lagunek jarraitu dute egitaraua, gehienak streaming bidez. Lehen aldia izan da webgunearen bidez bideratu dituztela salmentak eta erronka zaila izan dela adierazi dute. Hala ere, iaz antolatzaileek beraiek emandako datuetatik oso urrun geratu dira pandemia urte honetako salmentak. Landako gunean bidalketak egiten jarraitzen dute.

Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.