Ostegun arratsaldean irekiko ditu ateak Durangoko Azokaren denda digitalak

  • Durangoko Azoka birtualki egingo da aurten, eta ostegunean egingo da publiko denda digitala. Produktuen salerosketaz gain, 100 ekitaldiko kultur egitaraua ere antolatu dute.

Aurtengo programa eta denda digitala aurkezteko prentsaurrekoa, Landako gunean (Argazkia: Durangoko Azoka)

2020ko azaroaren 26an - 13:13

Pandemiaren ondorioz, Durangoko Azokak ere testuingurura egokitu egin behar izan du 55. edizioa. Ondorioz, aurten Durangoko Landako gunea ez da jendez beteko, eta bestelako itxura izango du: online dendaren biltegi eta kultur ekitaldi ezberdinen erakustoki izango da.

www.durangokoazoka.eus denda birtualean 2.319 produktuko katalogoa aurkitu ahalko du bertan sartzen denak, eta “desioen saskia” izenekoan bildu ahalko du erosi asmo duena. Saskian bildutakoa, azokak irauten duen egunetan ordainduko da, abenduaren 4tik 8ra bitartean. Ordura arte, ezingo da erosketarik burutu.

Gerediaga elkarteko kudeatzaile Arantza Atutxa pozik agertu da denda digitalak eragileen artean izan duen harrerarekin. Azaldu duenez, aurreko edizioetan azokan egon izan diren argitaratzaileen %90 inguruk egin du bat aurtengo edizioarekin, eta orotara 185 argitaletxe, diskoetxe, kultur erakunde eta auto-ekoizlek salduko dituzte beren lanak denda digitalean.

Salerosketaz gain, baina, kultur eskaintza ere izango da aurtengo azokan, 100 ekitaldiko egitaraua osatu baitute. Ostegun arratsaldean egingo da publiko egitaraua ere, eta horrekin batera emanaldiak bertatik bertara jarraitzeko erreserbak egiteko aukera irekiko da. Kultur eskaintzak zuzenean ikusteko aukera mugatua izango da osasun neurriengatik, baina sarean jarraitu ahalko dira. Kultur ekitaldiak Plateruena kafe antzokian eta Landako gunean egingo dira, musika izanik Plateruenako egitarauaren ardatza, eta aurkezpenak eta ikuskizunak Landako guneko ardatza.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Durangoko Azoka 2020
Durangoko Azokan 7.800 lagunek egin dituzte erosketak webgunearen bidez, orotara 28.000 produktu

Amaitu da 55. edizioa eta balorazioarekin batera, Gerediaga Elkarteak datuak eman ditu: 7.800 erosketa, 27.758 produktu salduta eta 50.000 lagunek jarraitu dute egitaraua, gehienak streaming bidez. Lehen aldia izan da webgunearen bidez bideratu dituztela salmentak eta erronka... [+]


2020-11-28 | ARGIA
Bizirik iritsi da ARGIA 2020 amaierara

Urte gogorra izan da ARGIA egiten dugunontzat ere. Historiaren gurpila azkartzen sentitu dugu eta lurralde ezezagunera garamatzan fenomeno erraldoi hau periodistikoki jorratzen galtza bete lan izan dugu. Hala ere, ezin dugu ahaztu kazetaritza independentea egiteko aukera badugu,... [+]


Analisia
Merkatutik harago

“Durango efektuak” mobilizatuko ditu kulturzaleak topaleku fisikorik gabe? Inkognita horren erdian Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak herritarrei eskatu die “modu kolektiboan” erantzuteko. Alegia, erosteko,... [+]


Eguneraketa berriak daude