Boligrafo gorria
Hasiera » Kulturgintza » Merkatutik harago
Aza25 0

Merkatutik harago

Atalak: Kulturgintza

Gerediaga elkarteko presidente Nerea Mujika eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Bingen Zupiria joan den ostiralean Donostian emandako prentsaurrekoan (argazkia: Durangoko Azoka).

Pandemiari aurre egiteko neurrien despit, urteko zita kultural garrantzitsuenak ari dira aurkitzen modua 2020ko edizioak hutsean ez pasatzeko. Durangoko Azokak ere, euskal kulturarentzat ia denbora-unitatearen maila daukan hitzorduak, pixkanaka eman dio forma aurtengoari.

Hiru kontzeptutan laburbildu daiteke: salmenta digitala, programazio deszentralizatua eta Azokaren ohiko egutegitik haragoko presentzia edukitzeko asmoa. Joan den ostiralean aurkeztu zuten Azokaren aterkipean Hego Euskal Herriko hainbat lekutan egingo den programazio musikala. Agerraldi berean azaldu zutenez, katalogo bat prestatuko dute abenduaren 9tik urtarrilaren 8ra arte Durangoko espiritua luzatzeko eta Eguberrietako erosketekin lotzeko, liburu-dendetan eskura egongo dena.

Ahalegina hor dago, baina zalantzak ez dira gutxi argitaletxeen eta eragile kulturalen artean: zenbat salduko da ezohiko bide horretatik? “Durango efektuak” mobilizatuko ditu kulturzaleak topaleku fisikorik gabe? Inkognita horren erdian Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak herritarrei eskatu die “modu kolektiboan” erantzuteko.

Alegia, erosteko, hori baita bere esanetan “industria kultural” euskaldunaren atzean dauden sortzaileak babesteko modua. Eta neurri batean arrazoi du sailburuak, Durango oso puntu garrantzitsua da euskaraz diharduten kultura alorreko enpresen ustiapen-kontuetan; eta noski, azpiegitura ekonomiko horiek beharrezkoak dira euskal esparru kulturalak egoera zail honetan biziraun dezan.

Baina bestalde, kulturgileek behar duten babesa produktuen erosketara mugatuz, truke ekonomiko hutsera murrizten da esperientzia kulturala. EAEko Gobernua norabide hori seinalatzen duten mezuak emititzen ari da 2020an, batzuetan modu nahiko esplizituan –Zupiriak El Diario Vasco egunkariari duela hilabete inguru eskainitako elkarrizketan adibidez–.

Marko ekonomizista horrek arduraren pisua sektore publikotik herritarren bizkarretara botatzen du eta, bide batez, gauza asko planoz kanpo utzi ere bai, adibidez, profesionalak izan gabe –eta sarritan izan nahi izan gabe– euskal kulturan inportanteak diren sortzaile eta ekimen ugarirekin zer gertatzen ari den.

Horiek babesteko modu bat izan liteke liburu eta diskoak erostea, noski; ez ordea modu bakarra, ezta erakunde publikoek nagusiki sustatu behar luketena ere. Kultura gizarte osoaren funtsezko ondasuna baita, eta estuasun egoera honetan ahal den guztia salbatzekotan –ez bakarrik gehien saltzen duena–, baitezpadakoa izango da merkatu-logikatik haragoko perspektibekin lan egitea.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Gorka Bereziartua Mitxelena

Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Arkitektura
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bilardorekin hizketan
  • Buletin informatiboak
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak
  • Euskalerria Irratirako Burutazioak
  • Euskara
  • Fauna publikoa
  • Fikzioaren bide berriak
  • Flash batean
  • Gaur egungo teknologiak
  • Gizartea
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jazzaldia 2011
  • Kazetaritza
  • Kirola
  • Komikia
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Mokaduak
  • Musika
  • Nazioartea
  • Politika
  • Primavera Club 2011
  • Primavera Sound 2011
  • Zinema – ikus-entzunezkoak
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018
  • Zinemaldia 2019
  • Zinemaldia 2020

Azken bidalketak

  • Merkatutik harago
  • ‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak
  • Azken broma handia
  • ‘Neskamearen ipuina’: beste ezinbesteko distopia bat euskaratu du Txalapartak
  • Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak?

Iruzkin berriak

  • ‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak | EIBZko liburutegia(e)k ‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak bidalketan
  • Martin Rezola(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan
  • Gorka Bereziartua(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan
  • Liz(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan
  • Gorka Setien(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2006(e)ko azaroa
  • 2006(e)ko iraila
  • 2006(e)ko abuztua

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA