Hiru urte iragan dira ETAk bere jarduera armatuaren amaiera iragarri zuenetik eta ez da garbi bake prozesuaren egoera zein den, baina ona ez. Erabat geldi ere ez da, biktimen inguru hainbat ekitaldi egin dira 2014an, batzuk bi bandoetako biktimak elkarri begira eta elkarrekin aurrera egitekotan.
Kontaketaren gaiak ere aurrera darrai, besterik ez bada kontaketaren protagonista nagusia denbora delako eta honek aurrera jarraitzen duelako. Bestelakoa da horrela ondo bideratuko ote den. Kontaketa bakarrik ez dela egongo berenganatua dute prozesuan sinesten dutenek, eta batek daki kontaketa esparru bateraturik egon litekeen “gatazka” eta “terrorismo” irakurtzen dutenen artean. Letra lodietan ez, baina zirrikituetan sartuta errazago litzateke. Euskal gizarteko tradizio politiko nagusien lagun taldeen arteko eztabaidak horren lekuko. Analisi erabat desberdinak bai, baina baita tarte partekatuak ere, batez ere ideia baten inguruan: euskal gizarteak bakea behar du eta gatazkak edo terrorismoak sortu dituen ondorioak bideratu egin behar dira. Nork, noiz eta nola zehaztean berriz katramilatzen dira ikusmoldeak, baina gehienetan dira akordio guneak, garatuz gero akordio orokorra emango luketenak. Akordio orokorra da munduko beste gatazka askotan ematen dena. Baina hainbatetan zanpaketa hutsaren jarraipena ere bai. Hemen oraindik ez da akordio orokorrik, baina zanpaketa hutsa ere nekez emango da, besteak beste, Estatuak ez duelako lortu garaipen politikorik. Hori da oraindik bilatzen ari dena, eta hori ezin bada, sikiera etorkizuneko balizko nazio proiektua ahal den neurrian trabatzea.
ETA-k urratsik garrantzitsuena eman du: jarduera armatua alboratzea. Ezker abertzale politikoak ere urratsik sendoenak eman ditu: bat, armak zituztenak konbentzitzea; eta bi, Espainiako Alderdien Legea onartzea. Egia esan, bake prozesu bat abiarazteko urratsik sendoenak berak eman ditu. Aldebakartasunaren bideak hala eskatzen zuen eta hala eskatuko du aurrerantzean ere, baita une honetan pil-pilean diren presoen eta armagabetzearen esparruetan ere. Gaur gaurkoz, esparru horietan diren geldiuneak ezker abertzalea bera kaltetzen dute gehien, bai gatazkaren ondorioak konpontzeko eta baita helburu historikoa duen nazio proiektua garatzeko ere. Nola desblokeatu, beraz? Hau da, eta brotxa lodia erabiliz, lehenbizi gatazkarena konpondu behar da eta gero etorriko da nazio proiektuetan buru-belarri murgiltzeko unea? Edo nazio proiektuetan buru-belarri murgilduta desblokeatuko da gatazkaren ondorioena?
Erantzun gaitzeko dilema, baina baterako zein besterako ezinbestean jeltzaleen mundu politiko, sozial eta instituzionalaren aliantza behar duena. Jeltzaleek ez dute halako presiorik, baina nekez pentsa dezakete iraganeko arazoak soilik ezker abertzalearenak direla. Topikoa da ondokoa, baina egia ere bai: txarto itxitako zauriak zornatzen dira.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan... [+]
“Malgrat totes les mancances, els sindicats han fet més que qualsevol altra organització humanitària que hagi estat mai a favor de la humanitat. Han contribuït més a la dignitat, a l'honestedat, a l'educació, al benestar col·lectiu i al desenvolupament humà que... [+]
Mentre m'escapolia entorn de l'automatització i els animals, vaig començar a obtenir informació sobre els estables automatitzats. Em sembla que les vides dels animals que explotem massivament per al consum humà, escrivint des de la comoditat del meu escriptori, són bastant... [+]
Repeteixi amb mi: Sara Millerey. No oblidem el seu nom. Millerey és víctima del transfeminicidio: va ser torturat per un renegador transmisógino, li va tallar els braços i ho va llançar viu a una riba del riu. Va morir després de dues hores d'agonia.
J.K. és més senzill... [+]
La vulnerabilitat és un concepte que s'escolta amb freqüència des de fa diversos anys. Ara com ara, en els discursos polítics és habitual parlar de persones vulnerables. Estic segur que jo també he utilitzat aquesta paraula en la web Bizilan.eus per a explicar els drets... [+]
Posible da, nonbait, zoriontasuna neurtzea. Are, bada horretan tematzen denik. NBEk ez du arrakasta handirik munduko bakeari eusten, baina halako tasuna planetan zehar nola dagoen banatua erakusten du urtero, txosten batean. Funtsean zerrenda bat da, herrialdez herrialde, zein... [+]
El diumenge 11 de maig tenim una cita en la plaça de Rekalde (Bilbao) per a reivindicar que totes les persones que viuen als pobles i ciutats basques tinguin un cens. Aquesta acció s'emmarca dins d'una àmplia campanya que promou que ningú que viva en els nostres municipis no... [+]
Fa poc més d'un any, l'empresa pública AENA, que gestiona la xarxa d'aeroports espanyols, va anunciar que vol ampliar la terminal de l'aeroport de Loiu. En 2024 es va quedar prop de la barrera dels 7 milions de viatgers i, si l'ampliació continua, a partir de 2030 podria arribar... [+]
Rearmar Europa. reindustrialitzar per a defensar Europa. Aquesta és l'agenda que els dirigents polítics de la Unió Europea volen impulsar en els últims temps, a través del Llibre blanc sobre la defensa europea, Europa BirArmada i els plans Prestasuna 2030. La guerra... [+]
Potser no saps qui és Donald Berwick, o per què ho esmento en el títol d'aquest article. El mateix ocorre, evidentment, amb la majoria de les persones que participen en el Pacte Sanitari en curs. No saben què és el Triple Objectiu de Berwick, i menys encara l'Objectiu... [+]
L'article La motoserra pot ser temptadora, escrit en els dies anteriors per l'advocada Larraitz Ugarte, ha donat molt a parlar en un sector molt ampli. Planteja algunes de les situacions habituals dins de l'Administració pública, entre les quals es troben la falta d'eficiència,... [+]
És important utilitzar correctament un idioma? Fins a quin punt és necessari dominar la gramàtica o tenir un ampli diccionari? Sempre he escoltat la importància de la llengua, però després de posar-me a pensar, he arribat a una conclusió. Pensar sovint comporta això;... [+]