Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

2393.etik ikusita, nola ez genuen eragotzi klimaren zoratzea

  •  Nola interpretatuko ote da 2393. urtean gaur hemen bizi dugun XXI. mende hau? The Collapse of Western Civilization fikzio-zientziazko liburuan Naomi Oreskes eta Erik Conway historialariek kontatu dute nola gertatu zen –nola gertatzen ari den?– Mendebaldeko kontsumo zibilizazioa hondamendira eraman zuen kolapsoa.

Irudi txikian erreportajean aipatzen den liburua, Naomi Oreskes eta Erik Conwayk plazaratu berria. Handia World Resources Institute erakundeak erakusten du bere webgunearen azalean: tifoiak eraginiko uholdeak itotako hiri handi batean herritar batek bere
Irudi txikian erreportajean aipatzen den liburua, Naomi Oreskes eta Erik Conwayk plazaratu berria. Handia World Resources Institute erakundeak erakusten du bere webgunearen azalean: tifoiak eraginiko uholdeak itotako hiri handi batean herritar batek bere alaba eta etxetik ateratako hainbat ondasun daramatza sasi-txalupan jarrita. Historiagileok salatzen dute zientzialariek epelegi jokatzen dutela jadanik frogatutzat eman daitekeen klimaren zoratzearen aurrean: “Arrazoi mordoa daukagu esateko klimaren aldaketarekin lotuta daudela urakanak eta mundua berotzen ari dela, urakanok gero eta ugariagoak eta bortitzagoak izango direla. Baina zientzialarien komunitateak uzkur jokatzen du, aski ebidentzia ez omen daukalakoan, %95eko konfiantza behar omen dute. (...) Beren buruak huts egiteko arriskutik babestuz, gu uzten gaituzte ezer ez egitea den errore handiagoaren aurrean”.

Barruan mezua daraman botila basamortuan galduta, horra doi-doi 100 orritan mezu kezkagarria zabaltzen duen liburuaren azala: The Collapse of Western Civilization: A View from the Future (Mendebaldeko Zibilizazioaren kolapsoa, etorkizunetik ikusita). Harvard eta Kaliforniako unibertsitateetan historia irakasten duten  Naomi Oreskes eta Erik Conwayk plazaratu berri dute. 2010ean argitaratu zuten Merchants of Doubt: How A Handful of Scientists Obscured the Truth on Issues from Tobacco Smoke to Global Warming (Zalantza saltzaileak: Nola zientzialari batzuek lortu zuten egia iluntzea tabakoaren kalteetatik hasita beroketa globaleraino).

Oraingo liburuan jarri dira 2393. urtean bizi den historialari baten larruazalean. Txinako Bigarren Herri Errepublikan bizi da, eta puntu honekin hasieratik markatzen dute beren hipotesiaren ezaugarrietako bat: beste ezein herrialdek baino aukera handiagoz Txinak iraun lezakeela XXI. mendean planetari egokituko zaizkion kalamitateen artetik pasa ostean.

Etorkizunetik begiratuta –fikzioa delako ez bedi gehiegi lasaitu irakurlea– 2023. urtean nozitu zuen Lurrak sekulako astinaldia, “urte osoan uda” izan baitzen. Idazkian diotenez, “500.000 pertsona hil zituen beroaldi handi hark, 500.000 milioi dolarreko kalteak eragin sute, uzta galtze eta azienden eta etxeko animalien hiltzearekin. Etxeetako katu eta zakurren galerak [jakien urritasunagatik, antza] bereziki asaldatu zituen Mendebalde aberatseko jendeak, baina 2023an berezia gertatu zen egoera hura geroztik normaltasun berria bilakatu zen”.

Geroztik, XXI. osoan zehar mamitu zen, inork hori saihestea lortu gaberik, zientzialariek eta beste askok aurretik iragarritako hondamendia: Afrika eta Ozeaniako populazio osoak desagertu ziren, klimaren aldaketak ekarri zituen mundu osoan zehar idorteak, janaririk eza, itsasoa lehorrean sartzea, liskarrak, gerra zibilak, 1.000 milioi jende baino gehiagoren migrazioa eta lege martzialak erabiltzen zituzten sistema politikoen nagusitzea.

Fikzio-zientziazkoa den arren, liburuan 2013a baino lehenagokoaz idatzitako guztia da benetan gertatua. 2013tik aurrera asmatu dutena, diote historialariek, idatzi dute  oinarrituta dagoenekoz frogatuta dagoen ebidentzia zientifikoan. Urakanak gero eta bortitzagoak izango direla jadanik badakigu. Itsas maila igotzeaz eta Artikoaren mendebaldeko izotz geruza galtzeaz froga zientifiko oso sendoak dauzkagu jadanik. Klimaren berotzeak lehorteak eta janarien urritzea dakartzala dakigun moduan.

“Mendebaldeko zibilizazioko jendeak –dio 2393ko ustezko historialariak–  bazekien zer ari zen gertatzen baina ez zen gai izan hura gelditzeko. Gertakizun haietan nabarmenena da hain zuzen zenbat informazio zeukan jende hark eta zer nolako ezintasuna zeukaten zekitena ekintza bihurtzeko. Ezagutza ez zen bilakatu ahalmen”.

Erregimen bortitzen aroa  

Ingurumen aferez ari den Living on Earth (Lurrean Bizi) gunean elkarrizketatu dute bi idazleetatik Naomi Oreskes. Kazetariari azaldu dionez, bera bezala Erik Conway kezkatuta daude “jendea ez delako ohartzen klimaren aldaketak dakarrenaz, askok uste dute Artikoko hartz zurien kontua dela.  Guk azaldu nahi diegu gu guztioi eragiten digula, gure bizimoduari baina baita gure instituzioei ere, erakunde ekonomiko, politiko eta sozialei”.

Aurreko Merchants of Doubt liburuan, historialariok azaldua zuten nola korporazioek antolatu duten klimaren aldaketari buruzko zalantzak zabaltzeko borroka, beldur zirelako egia zientifikoak auzitan jarri zitzakeela demokrazia liberala, enpresa librea, eta beste. Oraingoan nabarmendu nahi dute historiaren ironia, nola egia ukatzearen poderioz munduan eragin zuten kataklismoak ekarri zuen kapitalismo liberalaren suntsiketa.

Txina aipatzen dute XXI. mende gatazkatsua ondoen gainditu zuen herrialdetzat, bi arrazoirengatik. Batetik, historiarik luzeena daukan  herrialdea baldin bada, bizirauteko probabilitate estatistiko handienak berak dauzka. Bestetik, aitortuz Txina urteotan aritu dela beste inor baino astoago ingurumenaren erabileran, Txinako sistemak erakutsi du ahalmena daukala justu kontrako norabidean ere jauzi handiak egiteko, diziplina eta antolaketa handiz.

Txina ez bezala, paradoxa iruditu arren, XXI. mendean pikutara joan ziren Mendebaldeko zibilizazioak gozatu zituen askatasun indibidualak, klimaren aldaketak eragindako larrialdiaren eraginez: “Ororen gainetik norbanakoaren askatasuna bermatu behar omen zuen neoliberalismoak ekarritako egoera latz hark berak eragin zuen gobernuen esku hartze izugarri handia”.

Baina zergatik ez ziren Mendebaldeko jendarteak gai izan XXI.ean egin beharreko trantsizioa burutzeko? Alde batetik, diote Oreskes eta Conwayk, merkatuko fundamentalismoa deitu dutenagatik: “Klimaren aldaketa benetan gertatzen ari dela ukatzen dutenetako askok halako fede batez sinesten dute merkatuak egingo duela zerbait magiazkoa bezala eta arazo hau konponduko duela merkatuaren esku ikusezinak mirakuluz bezala,  pieza bakoitza bere lekura eramanez mirarizko soluzio bat aurkituko duela. (...) Aldiz, Munduko Bankuaren ekonomialari buru izandako Nick Sternek aitortua du klimaren aldaketa dela sekula ikusi den merkatuaren huts egite [market failure]  handiena”.

300 urte beranduagoko begietatik hau guztia gertatu zen XXI. mendean boterea zegoelako erregai fosiletatik aberasten ziren indarren eskuetan, historialariok “the carbon combustion complex” deitu duten indar multzoak bahituta. Sare horrek biltzen zituen erregai fosilen ekoizleak, erregaiok merkaturatzen zituzten konpaniak (petrolioa ateratzen  dutenak, horientzako ari diren eraikuntzako eta bestelako korporazioak, petrokimikakoak...), erregai fosil merkeetan oinarritutako industriak (automobilak eta hegazkingintza), gehi guztien kapital beharrak asetzen zituzten bankuak.

XXI. mendeko hondamendi klimatikoaren beste erantzule nagusiak, Oreskes eta Conwayrentzat, zientzialariak izan ziren. Bakoitza bere gai hiper-berezituan murgildurik, ikuspegi orokor bat edukitzeko miopeegi, edozein ondoriotara iristeko %95eko segurtasuna edukitzeko behar horrekin... “Zientzialariek oso-oso beldurti jokatu dute ‘otsoa datorrela!’ oihukatzeko orduan eta ondorioa izan da denok egon garela bibolina jotzen Erroma kiskaltzen ari zen bitartean, edo zehazkiago esanda, Groenlandia urtzen zen bitartean”.


T'interessa pel canal: Larrialdi klimatikoa
Turiel: “Es poden buscar raons tècniques, però l'apagada va ser provocada pel sistema de preus pervers”
El físic i investigador del CSIC Antonio Turiel va omplir el dimecres l'església de San José, en el barri de La Florida d'Hernani, com no l'havia fet des de fa anys. Centenars de persones es van reunir per a escoltar la xerrada organitzada pel grup Mendia Bizirik de l'Urumea, Els... [+]

2025-04-30 | Nicolas Goñi
Col·laboració d'agricultors i investigadors per a combatre el desglaç global en el centre de l'Índia
El canvi climàtic està dessecant cada vegada més regions del món, posant en perill l'activitat i les formes de vida de milions de persones. En el front d'aquest fenomen es troba l'estat de Maharashtra en el centre de l'Índia, on les conseqüències de la desforestació... [+]

Detecten la major contaminació atmosfèrica dels entorns escolars en tres col·legis de Sant Sebastià i dos de Bilbao
Els col·legis d'Educació Infantil Zurriola, L'Asunción i The English School de Donostia-Sant Sebastià i els col·legis Kontxa Eskola de Bilbao i Calasancio-Escolapis de Bilbao superen el llindar legal del diòxid de carboni, segons un estudi realitzat per Ekologistak Martxan... [+]

"S'han d'adoptar mesures urgents, especialment pel que fa als riscos d'inundació"
Copernitz i l'Organització Mundial de Meterología han ratificat els estudis de principis d'any: Europa ha batut el rècord de calor en el que va d'any. Almenys 413.000 persones van resultar afectades i 335 van perdre la vida per les tempestes i les inundacions del passat any a... [+]

2025-04-09
Bikote perfektua

Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]


2025-04-02 | Nicolas Goñi
La sequera a Angola amenaça a 2,3 milions de persones, però a qui li importa?
La crisi humanitària de la qual menys s'ha parlat en el món és la que es prolonga en el sud-oest d'Angola des de 2019. A causa d'una llarga sequera, reforçada pel canvi climàtic, milions de persones viuen en escassetat de menjar o en inconveniència i es veuen obligades a fer... [+]

Aztarnak

Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Eredu inspiratzaileak martxan jartzera animatu ditu Antzuolako ikasleak Fenando Valladares biologoak

Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


La Muntanya Perduts es fica entre les glaceres en perill d'extinció
Un registre internacional que documenta les masses de gel en perill d'extinció ha inclòs en la llista la Muntanya Perduda als Pirineus.

Eguneraketa berriak daude