2019ko ekainak 15etik 21era www.argia.eus/kultura
 
Kultura BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
Ahozko inprobisazioa · Arkitektura · Arte eszenikoak · Artea · Autoedizioa · Azpiegitura kulturalak · Bilboko Loraldia · Donostia 2016 · Durangoko Azoka · Feministaldia · Folklorea · GEUK plataforma · Gomendioak · Jabetza intelektuala · Jalgi ekimena · Jotak · Kultur politikak · Kultura Ondasun Immaterialak · Liburu dendak · Literatura · Moda · museoa · Musika · Transmedia fikzioa · Zinema
 

Iritzia

Erakusleiho versus Lantegi

2019-06-23 | Eneko Olasagasti
 

Edo idatz nezakeen ere Publiko vs Pribatu, Amateur vs Profesional. Eta aurretik joan bedi ez dudala ezer ere erakusleiho, lantegi, publiko, pribatu, amateur edo profesionalen aurka. Are gehiago, uste dut denak direla beharrezko modazko hitzak, Ekosistema Kulturalak deritzon horretan. Ekosistema hitzak nolabaiteko oreka dagoela adierazten du. Eta munduko ekosistema hankaz gora dagoela dirudien honetan zer esanik ez, Kulturala abizena ipiniz gero. Eta Lurrekoaren suntsiketaren kontra borrokatzen... [+]

 
 

Iritzia

Irisarritik Euskal Herrira zuzenean

2019-06-23 | Pauline Guelle

Ekaina hasi eta badakigu festibala heldu zaigula, muntaketan eta hiru egunetan parte hartzeko irrikitan gaude. Batzuentzat ikasketak fini eta uda hasi; besteentzat lana utzi eta uda bizi. Festibalak urteko zikloaren hasiera edo bukaera markatzen du. Hamar hilabetez taldeak prestatu duen emaitza, festibalarien besta, elkartze toki gakoa, gazteriaren gogoeta lekua eta ausartze momentua; ahantzi gabe galdera nagusia: “Zer prestatu digute aurtengo?”.

Euskal Herria Zuzenean sortu... [+]
 
 

Ataun of the Dead trilogia | Jaione Irazu, Oskarbi Sein eta Beñat Iturrioz, 'Napardeath' filmaren egileak

2019-06-23 | Kepa Matxain

Bi zientzialari karlistak Zumalakarregi berpiztu zuten aurrena (Ataun of the dead, 2012). Agirre... [+]

 
 

Liburu kritikak

Erresistitzea denean garaitza

2019-06-23 | Igor Estankona
Irautera. Castillo Suarez. Elkar, 2019. Poesia.

Castillo Suarezi zer edo zer gertatu zaio. Haizeak pinuaren adaburua lez inguratu du bizitzak, eta Irautera eder honen bitartez ekarri dizkigu zaurgarritasuna eta indarra, etsi gaiztoa eta kreatibitatea. Liburu bakanak dira horrela laburbiltzen dituztenak garai bateko gazi-gozoak, non gazia ez den hain gazi, non gozoa den saihestezin esateko beste modu bat: “Maitetasunak badu abantaila bat bederen:/ zauririk ez da egiten orbainen... [+]

 
 

Disko kritikak

Bidaietako notak

2019-06-23 | Joxi Ubeda Goikoetxea
Azken gaua hirian. Postal Kolekzionistak. Autoekoizpena 2019.

Talde berri bat da Postal Kolekzionistak, Tolosaldekoa, duela urtebete inguru sortua. Iñigo Asensio (ahotsa, gitarra, ahosoinua), Ander Zubillaga (gitarra), Juanjo Falcon (baxua), Irene Lopez (teklatua) eta Michel Longaron (bateria) dira partaideak. Talde trinkoa osatzen dute, eta elkarrekin jotzen ederki moldatzen direla antzeman daiteke, giro onean aritzen direla.

Musikari bikainak dira, eskarmentu handikoak,... [+]

 
 

MULTIMEDIA | solasaldia | Kultura

2019-06-20 | Eneritz Arzallus Alustiza

Ekainaren 13an Kaxildan egin genuen mahainguruaren laburpen bideoa duzue honakoa. ARGIAk eta Manu... [+]

 
 

Donostiako Piratak

2019-06-18 | Irutxuloko Hitza

Donostiako Piraten gune nagusiak 21 talderen emanaldiak jasoko ditu abuztuaren 10etik 17ra bitarte... [+]

   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide
 
 
2019 KOMUNIKAZIO BIZIAGOA