Jaione Irazu, Oskarbi Sein eta Beñat Iturrioz, 'Napardeath' filmaren egileak
2019-06-20 | Kepa Matxain

Bi zientzialari karlistak Zumalakarregi berpiztu zuten aurrena (Ataun of the dead, 2012). Agirre lehendakariak gidatutako Eusko Alderdi Banpirikoa garaitu zuten ondoren (Joxean´s Hil Eben, 2014). Orain, Zumalakarregik asmo handiak ditu: euskaldun guztien errege izendatu nahi du bere burua, eta Iruñera abiatu da horretarako. Baina kasu: bidea uste baino katramilatsuagoa egingo zaio, ezker abertzaleak Antso Azkarraren momia berpiztu baitu, nafar erresuma berrezarriz tronua... [+]