Kultura > Kultur politikak

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Herriko Etxea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Iraia Elias eta Amancay Gaztaņaga

Urte berean jaio ziren Amancay Gaztañaga eta Iraia Elias antzerkilariak eta elkarrengandik hamabost kilometro eskasera bizi dira. Hala ere, urtebete baino ez da elkar ezagutu zutela. Ez nolanahi, ordea: antzezlan batean topatu ziren estreinakoz eta, harrezkero, beste bi obra egin dituzte elkarrekin. Nabaria da bien arteko kimika.

Kultur politikak kanaleko multimediak
Nola lagunduko dituen Parisko Udalak hiriko liburu-dendak

Parisko Udalak 250.000 euroko diru-laguntza iragarri du liburu-denda independenteentzat, hirian dauden mota honetako negozioak mantentzeko eta berriak irekitzea bultzatzeko. Parisko liburu azokaren 39. edizioa ostiral honetan hasiko da eta ekitaldi horren atarian eman dute albistea.


2019-03-10 | Lander Arretxea
Itziar Ituņo, aktorea
"Madrilera joan nintzen lan egiteko aukerarik ez nuelako Euskal Herrian"

Aktore-ibilbide osoa Euskal Herrian garatu ostean, Espainiara joan zen Itziar Ituño hemen ez zituen lan aukeren bila. La Casa de Papel telesaileko protagonistetako bat da, Goenkalen bezala, polizia buruaren rola hartuta. Netflixek erosi ostean, mundu osora zabaldu den fenomenoa bilakatu da ekoizpena. Hirugarren denboraldia grabatzen ari dira orain. Telesailen urrezko aro honen gozo eta gaziak barrutik nola bizi dituen kontatu digu.


Azpikontratazioa kulturaren kaltean

Azpikontratazioak kulturaren arloko profesionalen lan-baldintzei ere eragiten die, nahiz eta beste sektore batzuekin konparatuta, ez den gaiaz hainbeste hitz egiten. Problema ikusgarriago bihurtu dute azken hilabeteetako bi gertakarik: euskal bikoizleen plantoak eta Tabakalerako Ubik liburutegiko langileen grebak.


2019-02-08 | ARGIA
'111' literatur aldizkaria argitaratzeari utziko diote, arrazoi ekonomikoengatik

Baliabide ekonomiko faltagatik, 111 literatur aldizkaria argitaratzeari utziko dio 111 Akademiak, prentsari bidalitako ohar batean jakinarazi dutenez.


Bikoizketa vs. azpidatziak: debate antzu bat inoperantzia estaltzeko

Euskal bikoizleek planto egin dutenean piztu da berriz ere debatea gure artean, ea euskarazko fikzioa zabaltzeko eredurik onena hori ote den ala azpidatzien alde egin beharko genukeen.


2019-01-13 | Beņat Sarasola
Kulturaren kaxak

Hitz lodi zaleak gara euskaldunak, gustatzen zaigu politika, gustatzen zaigu estrategia, iraganean galdu omen genuena etorkizunera proiektatzea, eta hura lortzeko urratsak aurrez ondo zehaztea. Kulturan ere halatsu, kinkan dela euskal kultura, gale edo gabe egiteko unea dela, eta sarri entzuten dugu “erreferente kultural berriak” sortzeko unea ailegatu dela. Eta segidan etorriko da aipaturik, nola ez, Ez dok amairu; gaitz guztien sendagaia.


Jaka horidun artistak Durangoko Azokan

Aurreko egunetako betekadarik gabe, baina igandea izateko bisitari kopuru onarekin, amaierara iritsi da 2018ko Durangoko Azoka. Etorriko dira balorazioak, aurreikusi daiteke oso positiboak izango direla Landako guneko pasilloetan ibili den jende kopurua ikusita; eta etorriko dira analisiak ere, aurtengoaren arrakasta beste fenomenoekin gurutzatzen saiatuko direnak.


Euskal kultura Mendiko Sermoiaren bidez ulertua

“Bada, jendetzak ikusirik, mendira igo zen” esaldiarekin hasten da gaur Durangoko Azokara sartu eta berehala oparitu diguten liburuxka. Eta ez, ez da turismo-gida bat, ez da Gerediaga elkartekoak jendea Anbotora bidaltzen hasi direla larunbat honetarako aurreikusita zegoen masifikazioari aurre egin nahian. Kontua dibinoagoa da, mistikoagoa, zerutiarra: Kontseilu Ebanjelikoko komandoek Landako gunearen inguruan posizioak hartu dituzte goizean, Mendiko sermoia-ren aleak banatzeko... [+]


Zein dira euskal kulturaren lehentasunak?

Xabier Gantzaraini irakurri eta entzun diogu oraintsu, Zuloa saiakeraren harira: “Arte frantsesa dago, arte espainola, arte alemana… baina euskal arterik ez dago. Zergatik? Guk ez dugulako estaturik. Eta estaturik ez dugunez, kulturarik ere ez dugu. Zeren gaur ezin baita esan euskal kultura euskaraz pentsatu, sortu eta gauzatutakoa denik euskaldunak aztoratu barik. Euskal kultura frantsesez pentsatu, sortu eta gauzatutakoa ere bada” argudiatuko dizutelako. Estatua ez duenak,... [+]


Ubik eta enplegu kultural garaikidea: esplotatu langileak eta lortu kontratu publiko berriak

Donostiako Tabakaleran dagoen Ubik sorkuntza liburutegiko langileek “aski da” esan dute. Joan den asteburuan hainbat hedabidek jaso zuten biblioteka berezi horretan lan egiten duten hamahiru bitartekarien protesta: hilean 1.000 eurora iristen ez diren soldatak, ordutegi kaotikoak, asteburuetan eta jai-egunetan lan egin beharra plusik kobratu gabe… Prekarietate-putzu bat, hiriak azken urteetan egin duen inbertsio kultural handienaren erdian.