Sandra Perez

Lotura bitxia sortzen da borrokalarien artean. Elkar joz egiten dira lagun. Finean, kolpeak ez dira amorruaren edo herraren ondorio, bakoitzaren adierazpide baizik. Hala dio Sandra Perezek (Donostia, 1996). Kickboxing borrokalaria da; hots, ukabilekin aski ez, eta ostikoka ere aritzen da. Baita indarrez aritu ere: brontzezko domina lortu zuen iazko Espainiako Txapelketan, eta zilarrezkoa Turkiako Openean. Emaitzen atzean, diziplina dago. Nahitaezkoa da ia egunero entrenatu, eta pisua... [+]