Borroka
Lotura bitxia sortzen da borrokalarien artean. Elkar joz egiten dira lagun. Finean, kolpeak ez dira amorruaren edo herraren ondorio, bakoitzaren adierazpide baizik. Hala dio Sandra Perezek (Donostia, 1996). Kickboxing borrokalaria da; hots, ukabilekin aski ez, eta ostikoka ere aritzen da. Baita indarrez aritu ere: brontzezko domina lortu zuen iazko Espainiako Txapelketan, eta zilarrezkoa Turkiako Openean. Emaitzen atzean, diziplina dago. Nahitaezkoa da ia egunero entrenatu, eta pisua kontrolpean izatea. Ringaren barruko gozamenak eta hortik kanpoko laguntasun giroak ematen diote zentzua esfortzuari.
Goi mailako kirolaria da Naiomi Matthews; borrokalaria, zentzu bietan: kirolean zein bizitzan. Azken urteotan, askotariko dominak ekarri ditu etxera, azkenak grapplingeko Munduko txapelketako urre bi. Hala ere, deitoratu duenez, oraindino ez du "behar besteko" laguntzarik jaso Eusko Jaurlaritzaren partetik: "Espainiako Federazioko borrokalari bakarra naiz bere erkidegotik inolako laguntzarik jasotzen ez duena".
Jangelatik baskulara, baskulatik ispilura eta ispilutik komunera. Erritual horren gatibu izan zen iaz Aintzane Gorria borrokalari burlatarra. Sekula jaso duen giltzarik estuena egin zion bulimiak. Ziplo erori, eta lur jota gelditu zen. Baina ez luzaroan. Laguntza eskatu, tabuak apurtu eta eritasunaren hatzaparretatik askatzen hasi zen pixkanaka. Zutik da berriro, inoiz baino indartsuago, 2021eko Tokioko Olinpiar Jokoak jomugan dituela. Pandemiak erabat aldrebestu dio sailkapen probaren prestakuntza, eta haserre da, instituzioak “utzikeriaz” ari direlako jokatzen borroka kirolekin.