«Gaiztakeriaz Tratatu Izan Da Gai Hau Hainbat Komunikabidetan»


1983ko azaroaren 13an
Goiko, Athletic-eko Futbolariarekin elkarrizketa
«Gaiztakeriaz Tratatu Izan Da Gai Hau Hainbat Komunikabidetan»
Irailaren 24ean, Nou Campen, Athletica, eta Andoni Goikoetxea bereziki, liga txapelketako partidua jokatzen ari zirela bertako jabearen kontra, Barcelona, Maradona kamillan ateratzerakoan Goikoren sarrera gogor baten ondorioz, Estatu mailako komunikabide guztietan gai nagusia bihurtu zen.
Baina Historialuzeagoa da, aurreko urtetik dator.
Argi dago, Athleticak edo eta maila berdinean Errealak, Barcarekin konparatuz futbolaren konzepzio oso ezberdina dutela. Alde batetik, hemengo taldeak, bertako jendean oinarrituz, bertako taldeak potentziatuz, Herriak berak sentitzen dituen taldeak osotzen dituztela. Garrantzi handia du, bai, irabazteak, hori ez du inork ezeztatzen, baina euskal taldeen filosofia beste alor batzuetatik doa, lehenago aipatutakoak hain zuzen-ere.
Bestalde, Barca bezalako taldeak ditugu Estatu mailan, edo eta hobeki esanda, futbol entrepresa hutsak, hau da: ez du inolako ardurarik nola irabazi, jokalariak ez dira zergatik herrikoak, katalanak, sentitu behar. Horrela, ontzat ematen dute ez bakarrik argentiar edo aleman bat izatea, baizik eta hortik gainera Estatu mailako zabalik dute. Denak balio du, Estatu futbol talde indartsuena lortzeko. Eta horrelako talde bat osatu ondoren garaipenak eskatzen zaizkie, exijitzen zaizkie.
Gauzak horrela. Barcak enpresa hutsak, Athleticaren kontra, herritik sortutako taldea, jokatu zuen Irailaren 24ean Bartzelonan. Eta horrela, ez zen jokalari bat zauritu, Maradona, baizik eta 1.000 milioi pezeta izorratu zitzaizkien. Eta errudun bat behar zenez, zoritxarrez berarentzat, Andoni Goikoetxea-ri tokatu zitzaion. Arbitroak, partiduko aktan, ez zuen agresio hitzik aipatu. Goikoren-sarrerak txartel oria merezi izan zuen bere ustez, baina Barca Estatuko talde indartsuena da, eta presioak berehala hasi ziren. Beraz, Konpetizio-Batzordeak 18 parti dutarako Goiko baztertzea erabakit zen du. Athletica ez dator ados erabakiarekin eta errekurtsoa presentatzen du. Apelazio-Batzordeak zigorra gutxitu egiten dio, 10 partidutara: Athleticak ezetz, Kirol zigorretarako Batzorde Nagusiak, 7ra jaisten dio zigorra, agresio hitza mantenduz eraba kian, baina hitz honi benetan duen zentzua kenduaz. Eta orain, Athleticak aurrera jarraituz, Tribunaletara jo du.
Athleticarentzat, erabaki zuzena argi zegoen: asko jota 4 partidu joku arriskugarria zela erabakiz.
Besteak beste, kalteatuak Athletic eta Andoni Goikoetxea bereziki.
Hona hemen Goikorekin izandako elkarrizketa.
Argia.–Nola izan da prozesua Barcelonako partidutik hona Maradonaren lesioa medio delarik?
Goiko.–Barcelonako partidua jokatu eta gero jende batzu kiroletatatik at gertatutako gauzetaz mintzo ziren. Jokalari bat lesionatu egin nuen, munduko jokalari onena baina ni bezala jokalari bat, pertsona bat eta hor kirolen arlotik kanpo atera ziren gauza guztiak, dena manipulatuz.
Hau denau Konpetizioko-Batzordera heldu eta justizia barik obratu zuten; geroztik. 18 partidutakozigorra «pasada itzela» zela konturatu zirenean, eta jendeak «canallada eta barbarie»tzat ematen zuela ikusiz ikaratu egin ziren.
Errekurritu eta 10 partidutara jaitsi zen santzioa baina hau ere bestialidadea zelarik, zeren agresioz akusatzen baitzidaten eta jokaldia ez zen horrela gauza arrunta izan zen baloia medio izanez zoritxarrez jokalari hat lesionatuta gertatuz.
Gero Kirol Zigorretarako Batzorde Nagusiak Konpetizioko- Batzordea eta Apelazioko-Batzordearen bidetik jarraituz eta hauen erruei begi itxiak eginez, santzioa laburtu baina hor ere agresioa izan zela esan zuten.
Nire ustez pertsona hauek deskalifikaturik gelditzen dira eta dimitidu egin behar dute, baina hemen ez du inork hortik kanpora joan nahi.
Bestaldetik, pertsonalki, lehenengo egunetan oso urduri egon naiz prentsakoek elkarrizketa bat egin nahi zutela eta, hoientzat prest denbora osoan. Baina hurrengo egunetan lasaitzen joan naiz. Futbolean jolasten jarraitu dut Europako Txapelketan Lech Poznan eta Liverpoolen aurka eta oso arin pasatu zaizkit orainarte jolastu barik daramatzadan sei partiduok.
Argia.–Maradona kamillan atera zutenean geroztik gertatu dena gertatuko zenik susmatzen zenuen:
Goiko.–Hasieran ez, ez bait nuen uste ezer zuenik, gainera Victor eta Alesankok lasai egoteko esan zidaten eta lasai gelditu nintzen kolpe bat bakarrik baitzen. Gero Javi nire logelara etorri eta «maleoloetatik» txarto zebilela eta operatu zutela esan zidan eta orduan konturatu nintzen lesioaren garrantziaz.
Argia.–Lech Poznan-en aurkako partidua izandakoan eta Konpetizioko-Batzordearen erabakia publikoa izan aurretik San Mames osoa eta zure taldekideak zure izena eta lepozgain altzatzeak zer suposatzen du jokalariarentzat, zer sentitzen da halako momentuetan:
Goiko. - 50.000 pertsona nire izena oihuka aipatzen egotea eta nire taldekideak lepoz altxatzea inoiz ahaztuko ez dudan momentua da. Argi dago Konpetizioko-Batzordeak hartu behar zuen santzioaren kontra zegoela hori. denek uste baitzuten zigorren bat leporatuko zidatela nahiz eta legez kontra jo hori egiterakoan. Bestalde, nire aldeko jarrera hori ez zen inola ere izan jokalari bat zauritu nuelako Catalunyako komunikabideek aipatu zuten bezala. Horrek ez du ez hanka ez bururik.
Argia.–Athleticak Kirol Zigorretarako Batzorde Nagusiak hartuteko erabakiaren kontra joko du?
Goiko.–Bai. Tribunal Arruntarengana joko du. Nahiz eta zigorra bete Athleticak eta neuk argitu nahi dugu ez dela agresio bat izan neure izena eta klubarena garbi uzteko. Baita ere, Barcelonako eta Estatu mailako hainbat komunikabidek gai hau gaiztakeriaz tratatu dutela frogatzeko.
Andoni eta Josu.
50-51

GaiezKirolaFutbolaTaldeakAthletic Cl
GaiezKirolaFutbolaJokalariak
PertsonaiazGOIKOETXEA2

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude