ARGIA-Rekin Zaldibitar Bat Hoggar Aldeko Assekrem-Era


1982ko abenduaren 26an
Luis Mari Zubeldia Argia arpidedunari elkarrizketa elkarrizketa

ARGIA-Rekin Zaldibitar Bat Hoggar Aldeko Assekrem-Era
1982 urtean ARGIAK, instituzio ofizialetik jaso behar zuen, beharrezkoa duen diru laguntza jaso ez zuelako, harpidetza eta dira laguntza bat eratu du. Jakingo duzuenez, harpidedun berriak egin zituztenen artean, harpidedun berrien artean eta diru laguntza eman zutenen artean, Tolosa'ko Bide Berriak Argelinko hego aldeko Tamanrasset aidera antolatu zuen bidaiean, bidaia bat zozketatu zuen.
Bidaia Zaldibaiko Luis Mari Zubeldiari tokatu zaio. Fuis Mari CAF-en hamabi urtez lanean daraman langilea dugu.
ARGIA.- ARGIA-ren harpidedun berria edo zaharra al zara?
Luis Mari.- Egia esan lehen harpidedunizan ginen bai anaia eta baita ni ere, bainan ez dakigu zergatik halako batean ez genuen gehiago jaso eta geroztik ni ez naiz harpideduna izan, nere anaia bai... berriz egin naizen arte.
A.- Beraz bidaia hau, laguntzailea izan zarelako tokatu zaizu, eta ez harpidedun zarleko?
L.M.- Bai hori da, diru laguntzan parte hartu nuelako tokatu zait bidaia hau.
A.- Espero al zenuen?
L.M.- Ez gu laguntzaile gertatu ginenean ez genuen bidaia honen berririk. Gero, beranduago, ni patrozinatu ninduen neskak eman zidan berri hau, eta noski poza hartu nian.
A.- Bidaia hau egiteko, CAF zure enpresak ez al zizun oztoporik jarri?
L.M.- Egia esan, aurtengo bakazioak nik udan hartu nituen, eta beraz ez neukan berriz bakazioak hartzeko eskubiderik, bainan nagusiarengana joan nintzen, eta nire arazoa esplikatu nion. Esan nion euskal kultura eta euskara bultzatzen zuen aldizkari bat laguntzeagatik izan zela eta abar eta ez zidan inongo oztoporik jarri.
A.- Zein zen bidaia honen helburua?
L.M.- Batez ere Argeliako Sahara(ren) aldea ezagutzea, eta noski hego aldean dagoen Tamanrasset eta Assekrem-en egun batzu pasatzea tokia eta bertako biztanleak diren Touareg-ak ezagutzea.
A.- Tolosatik azaroaren hamabian atera zineten, eta Tamanrasset-eraino zuzen joan al zineten?
L.M.- Ez, ez ginen zuzenean joan, bertara iristeko, uste dut hamar bat egun inguru tardatu genuela. Etapaka joan ginen. Algeciras, eta (Sebta) Ceuta-tik zehar Fez-era Marruekosen. Handik Oujda aldera, eta gero hego alderuntz Fihgui-raino. Han Argeliako muga pasa genuen, eta berriz hego aldera Tamanrasset eta Assekrem-eraino.
A.- Zein eratako jendea joan zen bidaia horretara?
L.M.- Klase eta mota guztietako jendea joan ginen...
A.- Nola definituko zenuke jende mota hori?
L.M.- Nere ustez horrelako bidaietan esperientzia diferenteak izaten direla, eta hemen gazte eta zaharragoak ginen. Denak oso jatorrak.
A.- Bi eratako jendea zela esan duzu, zaharra eta gaztea, zein proporziotan?
L.M.- Gehienbat gazteak, bainan baziren ere bi bikote edadekoak.
A.- Denak euskaldunak al zineten?
L.M.- Euskaldunak, ez, denak ez, hiru katalan zeuden eta gainerakoak denak euskaldunak.
A.- Euskaldun horiek euskaraz zekiten, hau da, euskal giroa zenuten?
L. M .- Esango nuke, oso partitua izan dela. Seguraski euskara gehiago entzuten zen autobusean.
A.- Beraz autobusuean joan zarete?
L.M.- Egia esan, lehen "mueble", kamioi horietako bat zen, bainan autobusa bihurtuta. Bertan 23 gindoazen, eta denak bertan lo egiteko tokia genuen nahi izanez gero, eta baita eserita mahaia eta guzti joateko. Hirietan ez, bainan basamortuan batzu, batzutan dendan, eta batzutan kalean, hondarretan edo harri tartean lo egiten zuten.
A.- Zein inpresio duzu bidaiari buruz?
L.M.- Nik esango nuke, oso ona. Izan garen lurraldeak oso diferenteak dira... esplikatzeko oso zaila... hura ikustekoa da...
A.- 23 horien artean talde itxi txikiak sortu al dira pikeak...?
L.M.- Denok batera ibiltzea oso zaila da, beraz taldeak sortzen ziren, bainan oso ondo moldatzen ginen denok. Esperientzia bezala oso ona, lagun berriak, piska batean ahaztuko ez direnak...
A.- Arazo mekanikorik eduki al dituzue, hau da basamortuan "zintzilik" geratu al zarete?
L.M.- Hiru ballesta hautsi genituen, eta baita amortiguadore bat. Bainan mekanikan jakintsuak zirenekin, eta gure laguntzaz konpondu genituen arazo hauek.
A.- Hondarrean hondoratu al zarete?
L.M.: Bai, bi edo hiru aldiz ataskatu ginen, eta orduan bultzatuz harriak jarriaz, eta burdinezko plantxetaz baliaturik atera ginen.
A.- Uraren falta sentitu al duzue?
L.M.- Ez, urte sasoi honetan Saharara joatea ez da alde horretatik begira beldurgarri. Kuadrilan uste dut ez dugula ez egarririk eta ez goserik pasa. Egun batzutan gure burua garditzeko edo fregatzeko urik ez, bainan sukalderako edo edateko beti. Udan agian benetan aldatu daiteke egoera, baina urte sasoi honetan ez...
A.- Ura aurkitzea beraz erraza da.
L.M.- Jakin behar non dagoen, bainan badago. Guk ura autobusean eramaten genuen, eta gero oasis-etan eta putzutan hartzen genuen, eta lejia tanta batzu botatzen genituen desinfektatzeko.
A.- Janariaren arazoa nola konpondu zenuten?
L.M.- Jan, etxean bezala jan dugula esango nuke. Beherantz gentozela Cordoban denda haundi batean erosketak egin genituen eta ondoren guk egiten genuen janari guztia.
A.- Hango janaririk probatu al duzue?
L.M.- Hango janaria probatu dugu bai, batibat probatzeagatik, kuskusa eta... Nire ustez ez da txarra.
A.- Beste batzuengan entzuna genuen guk, nahiko txarra zela.
L.M.-. Bai, beste batzu oso gaizki ibili ziren. Guk ikusi genituean kuadrila osoa zeuden mahai inguruan eta plater guztiak bete-beterik... galdetu genien, zer zen hura, eta kuskusa zela esan ziguten, baina jateko ezina. Guri beldurra sartu ziguten, baina nik probatu nuen eta gustatu zitzaidan.
A.- Argeliara joateko muga pare bat pasa dituzue Afrikan. Hemengoak bezalakoak dira? arazorik eduki al zenuten?
L.M.- Ez, ez dira hemengoak bezalakoak. Ez dakit, adibidez, hemengo Santiago zubian haina jendek muga pasa behar balu, agian orain han egongo ginatekeen. Bere lana benetan lasai hartzen dute, presarik gabe. Alde horretatik oztopo bat da. Kontrolaren aldetik ez dugu izan arazorik.
A.- Basamortuko jendea zertaz bizi da?
L. M.- Batez ere oasis-etan bizi dira, eta hura berde berdea dago bertan ura bait dute, eta han bere baratzak edukitzen dituzte, eta baita abereak ere. Isla batetan bezala.
A.- Artzairik ikusi al zenuten?
L.M.- Bai, ikusi ditugu. Batez ere ahuntzekin dabiltza, baina nomada hauen berri hanndirik ez dugu eduki.
A.- Eta ganbelurik ikusi al duzue?
L.M.- Bai ikusteko aukera eduki genuen, bainan nik ibiltzea pentsatzen nuen baina ez. Karabanaren bat edo beste ikusi genuen. Gainean ibiitzeko eta argazkiak ateratzeko asmoa banuen bainan hortarako ez dugu izan aukerarik. Esan daiteke jende hori piskanaka piskanaka bere biziera mekanizatzen ari direla, eta gaur kotxe asko ikusten da basamortuan...
A.- Bi eratako basamortua ikusi omen duzue?
L.M.- Bai harrizkoa eta harezkoa.
A.- Zein gustatu zaik gehiena?
L.M.- Harezkoa, dunak, eta oasisak eta... hori, hori ikusgarria duk, ikaragarria. erabat bizitzeko posible ez dena. Harrizkoa berriz hemengoa bezalakoa esango nuke. Han bizitzeko posibilitate haundiago dago, nahiz eta belarrik ez egon harri hutsa baita hura...
A.- Zer iruditu zaizu Argelia garestia ala merkea?
L.M.- Nahiko garestia guretzako. Nahiz eta pezetak ia inon ez balio, han ere ezer gutxi. Nahiz eta herri hori sozialista izan, eta bertakoentzako ondo, guretzat garestia. Halaz ere trukea erabiltzen da, batez ere arropa eta zapatak.
A.- Jakin dugunez Nikaraguan ere egon zara, zein desberdintasun nabaritu duzu batez ere.
L.M.- Bai, Euskaditik talde bat joan ginen Nikaraguara. Han beste egoera batetan daude, egoera post-reboluzionario batetan, eta gainera komunikazioaren arazorik ez, bertan erdara hitzegiten bait dute. Halaz herri hanek Argelia eta Nikaragua sisnismen haundiko herriak dira. Argelia aberatsa du. Nikaragua ez.
A.- Zer gustau zaik gehiena bidai honetan?
L.M. Jendearen artean izan dugun giroa. Ez da desmadratu den kuadrilla bat izan. Esperientzia akojonantea...
Touareg idazkera, beraiek Tifinar deitzen dute, arabearekin zer ikusirik ez.
Luis Mari Zubeldia. Argeliako basamortu aldea ARGIAren bidez ezagutu du.
30-32

Gaiez\Gizartea\Besteak
Pertsonaiaz\ZUBELDIA1

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2023-12-22 | Euskal Irratiak
Saharari buruzko euskarazko lehen kazetaritza kronika idatzi du Kristina Berasainek

Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.


'Saharari kantari' diskoaren kontzertu solidarioa egingo dute Donostian

Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]


Palestinan bezala Mendebaldeko Saharan ere, okupatzailea beti espoliatzaile

Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]


2023-07-19 | Leire Artola Arin
Israelgo Gobernuak formalki onartu dio Marokori Mendebaldeko Sahara euren menpe dagoela

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.


Eguneraketa berriak daude