Euskaldun Berriak Sortzen


1980ko martxoaren 23an
"Ilazki" euskal akademiako irakasleei elkarrizketa.

"Ilazki" Euskal Akademia
Euskaldun Berriak Sortzen
Azken urteotan halako mugimendu bizkor bat sortu da Donostian, euskararen irakaskuntza aldetik. Idiakez kalean aurkitzen den "ILAZKI" euskal akademiak. Akademia horretako irakasle batzuekin mintzatzen gara Akademia horren berri jakin nahirik, eta euskalduntze mugimenduaz dituzten eritziak jakiteko.
Z. A.-Nola hasi zen ILAZKI?
Ilazki.-Historia, laburra izan arren, badu historiaurre bat ere ILAZKIk. Sei edo zazpi lagun hasi ginen Landetxen euskarazko klaseak ematen arratsetan. Hori 1976-77ko ikasturtean izan zen. Baina gure Lana ahal den gehien zabaltzea pentsatu genuen bai lekuz, bai jendez eta baiae klaseen ordu aukeran ere, eta hurrengo ikasturterako ( 1977 - 78 ) Idiakez kaleko piso zabal bat hartu genuen, zein beste hizkuntza batzuren akademia zen lehendik, eta hor ari gara lanean ordutik, oraingo hau hirugarren ikasturtea dugularik.
Z. A..–Zenbat irakasle eta ikasle biltzen zarete gaur egun ILAZKIn?
Ilazki.– 16 irakasle gara, eta ikasleak, berriz, lOOdik gora. Egun osoan aritzen gara klase ematen, hasi goizeko 9etan eta gaueko 10ak arte. Guztira 33 talde. Ez dugu "Alfabetatzen" ematen. Gare ahalegin osoa Donostian ahal den euskaldun berririk gehienak sortzearen atzetik doa.
Z. A. – Eta nola daukazue antolatua klaseen asuntoa, sarritasunaren aldetik eta?
Ilazki.– Landetxen hasi ginenetik garbi ikusi genuen euskalduntzeari ritmo azkar eta egoki ba ezarri behar zaiola. Orduan hasi ginen sarritasun berdinarekin jarraitzen gara, ondorio onak ematen baitizkigu: astean bost egunetan, astelehenik ostiralera, eta egunero ordu t'erdiko klaseak, eta hori talde guztientzat berdin, eta bederatzi hilabetetan, urritik ekainera.
Eta gainera, nahi duten eta ahal duten guztientzat 20 egunetako ikastaroak egiten ditugu udaran, uztailean eta abuztuan.
Z. A.–Ritmo horrekin ondorio onak ikusi dituzuela esan duzue Hasi al zarete «euskal berriak» plazaratzen?
Ilazki.–Ritmo horrekin batzuek nahikoa dute bi urterekin, eta beste batzuek hiru urterekin. Gehiago behar duen batenbat egongo da agian, denbora gutxiagoan ikasi duenik ere baden bezala.
Eta horrela iazko ikasturtean 50tik gora lagunek bukatu zuten. Eta honela jarraitzea espero dugu, ikasturte bakoitzean 60ren bat "euskaldun berri" plazaratuz. Hori oraingo azpiegiturarekin jarraituz. Ahal bagenu, zabaldu nahi genuke, eskakizun haundia baitago Donostian euskara ikasteko.
Z. A.–Ba al duzue gero harremanik plazaratutako euskaldun berriokin, ala nahiko sendoturik dute euskara bakarrik ibiltzeko?
Ilazki. –Baezpadaere ez ditugu bakarrik utzi nahi izan, Donostiako giroa ez baita oraindik behar den adinako euskalduna. Iaz atera zirenekin, adibidez, irakasle bat biltzen da astean behin edo bitan. Taldetan daude banatuak, zer landu nahi dutenen arabera. Batzuek "D" titulua ateratzeko prestatu nahi dute, beste batzuek literatura landu nahi dute, beste batzuek idazten eta irakurtzen sakondu eta abar. Titulua aipatu dudanez, bada "D" atera eta "B"rako prestatzen ari denik ere.
Z. A. – Metodo aldetik nola zabiltzate?
Ilazki.–Hasierakoekin "Ialgi Hadi" erabiliz hasten gara, baina ez gatzaizkio metodo konkretu bati, aurretik egina dagoen bati bere hortan jarraitzen. Maila berdina ematen duten irakasleak elkarrekin saiatzen dira material berriak eta ateratzen. Metodoa beti ere lagungarri ona izaten da, baina funtsezkoena klaseak ongi prestatzea dela iruditzen zaigu. Metodo on bat eguneroko dinamika bizkor baten ezinbesteko ondorioa dela iruditzen zaigu. Hala ere lan ugari egin beharra deukagu alde horretatik. Hutsune ugari dugu noski, baina dena dela aipatutako dinamika hori gorde nahiak ekartzen digu fruiturik.
Z. A.–Eta diru aldetik nola konpontzen zarete?
Ilazki.– Bi puntu daude hemen hasieratik garbi ikusi ditugunak: batetik, ez garela "Academia" bat hitz horrek duen zentzu osoan, eta bestetik, beti pentsatu izan dugula lana egiten duenari ahal den ongien ordandu behar zaiola. Eta goitik subentziorik ez datorren bitartean, ikaslearen ordainketa da bide bakarra irakasleari bere soldata emateko, ikastolaren historiak ere ongi erakutsi digun bezala. Negoziorik ez baina lanaren ahal den ordainketarik zuzenena bai: bi gauza hauek garbi ikusi ditugu hasieratik.
Horregatik, ez dugu "academia" batek adina kobratzen, baina bai irakasleari soldata dexente bat ordaintzeko adina. Eta zerbait sobratuko balitz, irakaskuntza hobetzeko, ikasleen onerako izango litzateke.
Z. A. – Azkenaldi honetan eztabaida sortu da Gau-Eskolen barruan. Beste puntu batzuen artean "Herri dinamika" eta "Erakundetze"arena aipatzen da sarri. Zer eritzi duzue horretaz?
Ilazki.–Gure iritziz ez daude elkarren kontra; bata bestearen ondorio da baizik. Ikastolarekin gertatu den bezala.
Herri dinamikak sortu duen mugimendu horri erakundetzeak eman behar dio etorkizunerako, eta gaur egunerako ere, azpiegitura serio, iraunkor eta bizkor bat. Gero noski gordetzen jakin behar da ahal den neurririk zabalenean euskara irakasteko eta ikasteko poza, entusiasmoa eta abar.
Baina bada beste alderdi bat esan beharrekoa puntu horri buzuz. "Herri dinamika" hori garbi dago ikastolen kasuan, baina ez dugu hain argi ikusten euskalduntze-alfabetatze mugimenduan. Gai honetan «herri dinamIka» bezala ahal den euskaldun berri eta alfabetatu gehienak ateratzea dela iruditzen zaigu, eta benetan oso motel gertatu da orain arte mugimendua alde horretatik.
Z. A.–Zertan hutsegin du zuen eritziz?
Ilazki.–Ez gara inor besteak kritikatzen hasteko, baina iritzia eskatzen diguzunez, hiruzpalau puntu aipatuko dizkizugu.
Gure eritziz mugimendu horren lehen kezka eta nagusiena irakasle talde bizkor batzuek biltzea izan behar zuen eta izan behar du. Hori baita hasierako pausoa, beste guztiak erakartzen dituena.
Klaseen sarritasunari dagokionez, ez dugu uste asmatu dutenik gau-eskolek. Orohar ritmo makalegia hartu dutela uste dugu.
Irakasleen ordainketari buruz ere ez dutela asmatu iruditzen zaigu. Irakasleari, langile bati bezala ordaindu behar zaio, halaxe delako. Eta orain arte goitikako subentziorik izan ez denez, ikasleen ordainketa zuzendu behar zen egokiro.
Metodo aldetik eta salatu direla uste dugu, ikastaroak eta eratuz, baina hori bigarren edo hirugarren pausoa dela uste dugu aurrekoak eman direnean oso ondo datorrena, baina bere hutsean ezer gutxi eman dezakeena.
Z. A. –Eta nola ikusten duzue Gau Eskolen edo Euskal Eskolen geroa?
Ilazki.– Berriro esan behar dugu ez garela inor besteri kontseilu ematen hasteko, baina galdetzen diguzunez, erantzun egin behar.
Alde batetik, lehen aipatu ditugun hutsune nagusiak betetzen hasten badira, eta bestetik, erakundetze ofizialaren bidez laguntza egokirik aurkitzen badute, uste dugu bide eder bat egingo dutela aurrera gau eskolek edo euskal eskolek.
Hala opa diegu eta prest gaude gure aldetik eman dezakeguna emateko.
A. Z.
29-30

GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeIlazki
GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAlfabetatze

Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


Eguneraketa berriak daude