Lopez Adan "Beltza"


1977ko apirilaren 10an
Lopez Adan "Beltza"ir elkarrizketa
Lopez Adan "Beltza"
1) Eman diguten amnistia zer iruditzen zaizu.
1.- Presoak kaleratzea ez da amnistiaren atal bat baizik. Ez eta pundu honi dagokionez emandako dekretolegeak ez dio herriak eskatzen duen amnistia orokorraren esijentziari erantzuten. Laburra eta interpretagarria denez gero, sasi-amnistia honek burruka egitera bultzatzen gaitu berriz ere; dekretoen mugak zabaltzen dituela eta epaileen adimenak argitzen dituela gataskak ongi ikasia bait dugu. Bainan egiazko amnistiak kaleratze hori baino gehiago eskatzen du: hots, libertadea, kalean eta etxeetan gozatu beharko genituzkeen bakea eta libertadea. Gure eskubide demokratiko, nazional eta sozialak Euskadi askatu batean gihartu arte holako amnistiarik ez dugula izango nabari da.
2) Amnistia honekin, Espainiako estatua demokrata bilakatzen al da.
2.- Benetako demokrazia ez da herriaren aginte osoa eta zuzena baizik: Estadu eta jabego pribaturik gabeko gizarte batean gihartu liteke soilki demokrazia hau. Noski, burgesgoaren zerbitzuan dagoen gobernu batek ezin lezake holako demokraziarik sortu.
Beste gauza bat da Mendabaleko Europan dauden demokrazien araberako sistema bat sortzea: zentzu hontan Espainol Estadua abiaturik- dagoela dirudi, bainan administralgo eta gizartean faxisma zutik dirau oraindik. Sasiamnistiak kontraditzio honen islada bat erakusten digu: demokraziak esijitzen duten zigorrari uko egin gabe. Lege faxistak kontserbatuz, preso esankorrenak desherriratuz edo nahiko luke irtenbide bat bilatu... Azken funtsean, faxisma sortu zuen eta demokrazia nahi duen sozial klasea berbera dugu. Faxismoaren agintea guttituko duen indar bakarra herriaren gataskarena dugu. Are eta gehiago, Europan zehar iraultzaileen kontrako faxisma bizirik dago eta oso egikorra da: ikus ditzagun Alemanian Baader-en taldekoek jasatzen ohi dituzten bortxakeriak.
Burgesgoak eta sozial-demokratek aise egiten dute bat iraultzaileak zigortzeko eta eurokomunistek errezki batzen didituzte "eskuin-muturreko" eta "ezker-muturreko" zirikatzailea . Hots, burgesgoaren eta erreformisten gain delako demokrazia hori baldin badatorkigu, iraultzaileentzat kartzelako ateak zabalik izango direla esan dezakegu... bainan ez hortik ateratzeko, sartzeko baino.
3) Lege elektorala demokrata al da. Gobernuak bentaja duen hauteskunderik onar al daiteke.
3.-Sistimaren zerbitzuan dagoen gobernu batek antolatzen eta kontrolatzen dituen hauteskundeak ezin ditzakegu onar; hemen, frankismoaren kumeek irabazi ditzaten antolatzen dituzte hauteskundeak frankistek. Seguraski Fraga eta Areilzaren kideek nagusituko dira, sozialistak eta demo-kristaueak oposizioan izango diratekelarik. Hego Euskal Herrian PNVk garaitu lezakeela nunnahi entzuten da; bainan PNVren garaipen hori iraultzaren ehorzketari dagokio eta ez iraultzaren jarraipenari. Iraultza sozialaren buldurrez eta independentziak dakarren zentzuaz izuturik, Euzkadi autonomo, "baketsu" eta antikomunista nahi dutenek emango diote boza. Hots, urte zital eta gogorretan politikatik kanpo egon direnek irabazi araziko diote. Hauteskundeak sistima burges eta menperatzailea bermatzeko eta iraunarazteko antolaturik daude; legalizazioari buruzko eta hauteskundeetan parte hartzeko gobernuak ipintzen dituen baldintzek Espainaren batasuna eta jabegoari buruzko begirunea esijitzen dituzte. Hemen bere zilegitasuna aurkitu nahi duten alderdiek haien jokua argi erakusten digute. Eta holako baldintzetan ukaturik gertatzen den ezker abertzale multzoak, independentzia eta sozial iraultza helburutzat erabiltzen dituenak bederen, abstenzio eragilearen alde mintzatu beharko luke.
4) Hauteskundeek nola izan beharko lukete.
4.- Demokrazia eta hauteskundeak ez dira gauza bera. Hauteskundeen funtsa ordaingoa da eta, are eta gehiago, legislazio baten garaian boz-emaileek ezin kontrolatu duten ordezkaritza bat. Benetako demokrazia egun oroz eta denen artean zuzenki egiten da; XIXgarren mendean eta herrikoi demokrazia deuseztatzeko nahiaz, burgesgoak demokrazia eta lau edo sei urterako ordezkarien hautatzea bat egin zituen. Hots, hauteskundeak Mendebaleko Europan demokraziaren alienazio bat dira: eguneroko bizian pairatzen den demokraziaren eza hauteskundeen bidez estaltzen eta gordetzen da.Zentzu hontan, 1968.ko paristarrek "élections, piege a cons" ("hauteskundeak, ergelentzako zepoak") esana zuten. Batzarren eta Elkarteen hedadura eta eginkizuna bermatzen dugun neurrian demokrazia egikorra eta iraultzailea ezartzen ari gera; eta demokrazia hau sortzekotan gizartea aldatzeko gai bilakatzen gara. Hauteskundeen logikak (Europan behintzat) iraultzaileak baztertzen ditu; hortarako legeal eta propaganda egikorrak dira benetan. iraultzari dagokion estrategian ezer baztertu gaberik norbaitek bere burua aurkeztu nahi badu hauteskundeetan, egin beza,... bainan liluramendurik gabe.
18

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAmnistia
PertsonaiazLOPEZ2

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude