E.I.A kalera


1977ko apirilaren 03an
EIA partiduari elkarrizketa
E.I.A kalera
Euskal proletarioaren Alderdia izan nahi duen taldea kaleratzekotan da. Nahiz eta prentsaren aurrean orain azaldu ofizialki, hainbat jendek zekien alderdi honen berri. Jendaurreko azalpena, Api rilaren 2an, Gallartako pelota lekuan emango duten lehenbiziko mitinaren bidez egingo da. Mitinak mitin, beraiengana joan zaie Zeruko Argia, zuzenean ezagutzearren beren asrno eta gogoak.
EIA, nahiz eta legalizapenik ez eduki oraindik, badu asmorik plaza gizonak ateratzeko. Hauk izango dira lehen mitinak emango dituztenak. Hauetako batzuekin egon da Zeruko Argia denbora luzez Alderdiari eta euskal politikari buruz hitzegiten. Dirudienez, Joseba Knorr, Patxi Bikert, Iñaki Martinez, Goyo Lopez Irasuegi eta Pako Letamendia -"Ortzi"- ditugu argira azalduko diren alderdi honen plaza gizonak. Hauetako batzuekin izan dugu, hain zuzen, elkar hizketa, Bilboko despatxo apain batean.

OKER BATZUK ZUZENDU BEHAR DITUGU
Z.A. - Zein kontestotan agertzen da E I A?
EIA- Galderari erantzun baino lehenago, zenbait oker zuzendu behar ditugu, Aldizkari batzutan "talde harmatu baten adar politikoa" edo, "alderdi politikoa bihurtutako talde harmatua" dela esan da. Bai bata eta bai bestea, iritzi faltsuak dira.
Behin batean esan zuen ETA pmk, proletargoaren alderdia bultzatuko zuela. Ez zuen ordea, alderdi hori sortuko zuenik esan. Ezta organizatuko zuenik ere. Proletargoaren alderdiaren beharra ikusten zutelako da, "bultzatzeko" asmoa. Ez dugu, horregatik, ideologi mailan zein organizazio mailan harremanik, ETAren adar biekin.
- Nortzuek sortu dute ba, EIA?
ETA militarreko kide batzuk badira. Pmkoak ere bai. Bigarren sektorea, ezker abertzalearengandik datorkio. Hirugarrenez, eta gaur gaurkoz hemendik sorturiko jendea da gehiena, independiente sektoretik.
- Euskal Herriko politik alderdien artean, zer leku betetzen du EIAk?
Azken hamabost urteotan, ETAk egin duen inguruan sartzen da EIAren perspektiba. Aberri arazoa eta klase arazoa batzen dituena, alegia.ETA izan da, era honetan, ezker abertzalearen mugapena, talde harmatua denez ordea, ezin du dena hartu. Horrela, berak zabaldutako bidea hartzen dugu independentziaren eta proletargoaren aldeko Alderdia eraikitzeko.
- Beste alderdi abertzale batzuek ere hortan omen daude.
-Lehen esan den bezala, ETAk independista eta sozialista basea jarri du baina, ez du bereziki, proletarioaz tajutu. Bere politka, "herrikoi" ("populista") joeran oinarritu du, eta hori da, hain zuzen, KASek beregan hartu duena. Horregatik, talde "herrikoia" da. Gure bidea aurrerago doa, zeren eta, ETAk hasi zuen prozesu hau azkeneko muturreko, "bloke operatibo" bat besterik ez da. Eginkizun konkretuen aurrean du bere funtzioa.
- LAIAk ere, ez du proletargoaren alderdia egin nahi?
- Prozesua heldu gabe zegoen eta, LAIAri, "axfisia organizativa" gisako zerbait gertatu zaio. Sortu zenean, masa erakundeak eragin gutxikoak eta desarroilatu gabeak ziren. Dena dela, LAIABAIekin elkartzeko bidetan gaude. Hori dugu gogoan behintzat.
EHASen berriz, era guztietako jendea dago; gurekin nahiko ados daudenetatik sozialdemokraziaraino. Bloke populista da. Orain, Sozialist Konberjentziaz ari da lanean. Guk Alderdiari homogeneitatea eman nahi diogu, populista izate hori gaindituz.
- Eta indarrak neurtzen hasita, ESEI non ipintzen duzue?
- Langileen azken helburuei eusten diona bada ezkerra, ESEI erdi-ezkerrean dago.
- Nola ikusten du EIAk EEH (Euskal Erakunde Herritarra)ren sorrera?
- Euskadi, klase borroka eramateko leku berezia, baina ez hori bakarrik. Horretarako egokiena. badira estatalista alderdi batzuek, euskal iraultza prozesoa mozten dutenak. Hala ere, nazional arazoa ontzat hartzeak nahikoa Mugikorrena eta eraginkorrena ezker abertzalea da, dudarik gabe.
Euskal Erakunde Herritarra, borrokarako organizazioa da. Borrokarako konpromisoa. Ez da elekzioetarako egin den aliantza. Ez gara horretarako batu; gainera, KASentzat da mesedegarriena, Erakunde hori. Irabazle irteten da.
Sozialista Alderdia zarete ala...?
- Ez: Gure alderdia "zentralista" eta "demokratikoa" da. Banguardista alderdia bezala, Lenin-i jarraitzen gatzaizkio, nahiz eta nazional arazoaz ez egin berdin. Orain, gu ez gara Sozialist konberjentzian gelditzen, zeren eta, langile klasearen helburuei begiratzen bai diegu. Helburu horien homogeneizazio prozesoaren atzetik gabiltza. Prozesoak hiru kate baditu, lehena ETA da. KAS gero. EIAk izan behar du hirugarrena. Homogenieizazio hori lortuko duena eta proletargoaren alderdia bilakatuko dena.
Zuen sindikal politikaz, zer?
- Ez da alderdien lana hori, masa erakundeena baino. Alderdietako militanteek iharduten badute, orduan eta hobe, dinamika aberatsagoa ezartzen bai die. Gure postura garbia da, era honetan. LABen joerari bultzatzen diogu. Zergatik? Ba, hiru arrazoiz bereziki: 1.- Euskadin dituelako bere mugak. 2.- Sindikato Unitarioa delako eta 3.- Ez duelako Patrolanarekin negoziatzen. Asanbladak dira jaun eta jabe. Dena dela, guk LABen joera onartzeak ez du, "correa de trasmisión"tzat hartzen dugunik, esan nahi.
- Elekzioetako gaia hartzen badugu...
- Bueno...ba, KASek hartu duen postura geurea egiten dugu. Bi baldintza ipintzen ditugu horretarako ; Amnistia osoa eta demokratiko libertateak; hots, independista eta sozialista joerakoak askatasuna eduki dezaten mintzatzeko eta, era berean, alderdi guztiak.
Elekzioen aurrean ateak ixten badira, Gobernoak izango du erresponsabilitate osoa, legetik kanpo ezer gertatzen bada. Amenaza bezala hartu daiteke hau, baina egia da.
- Jende asko zarete? Non zaudete? Zer lan duzue gaurkoz?
Orain arte, ez dugu afiliatiurik eduki. Militanteak bakarrik. Hala ere, ez gara minoritarioak, Euskal Herri osoan afinkaturik gaude eta. Ikus bestela, Itxasoko hilketak zirela eta, zer aukera izan dugun geure indarra erakusteko. Beste galderari erantzunez, berriz, oraintxe hasi behar dugu mitinak ematen. Lehena, Apirilaren 2an, Gallartako fontoian emango dugu. Legalizatu gabe gaude baina, aurpegia eman beharra dugu nahi ta nahi ez.
Langilegoa geureganatzeko esperantza izugarria dugu. Gogor sinesten dugu.
- Asken galdera bukatzeko, nahikoa hitzegin dugu eta "Zu zer zara" galdera egin ezkero, jende askok. hauxe erantzuten du: "ni?, KASekoa". Erantzun hau zer da?
- Herriak duen jarrera da hori. Oso jenerala da erantzun hori, eta bere arrazoia badu. Horregatik, herriarengan bizirik daude nazional eta klase arazoa, ETAk bota eta kasek bereganatu duena. Eta jendeak dio KAS zer? Bat eginik jarraituko du ala zer gertatuko da? Ba bueno, momentu hotan, KASek, bloke operatibo bezala, jarraitu egin behar du, baldin eta bakoitzaren posturak garbitu arte.
- Ezer gelditu ote da?
Beste batean esateko, noski. Oraingoz bale.
- Beste bat arte orduan.
- Bai, nahi duan arte! eta esan dugun guztia ipini eh!
J. L.
12, 13

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEIA

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude