E.A.H.S.en Bigarren Asanblada Iruinean


1977ko martxoaren 27an
Zabaleta abokatuari elkarrizketa
E.A.H.S.en Bigarren Asanblada Iruinean
Frankist diktaturaren aurka eramandako burrukak kontzientzi iraultzaile egoera bat sortu du. Egoera honen ezaugarria planteamolde ideolojiko-politiko nazional eta klasekoa da. Halarik ere, kontzientzi egoera berri hau bultzatu duten burruka motak, bere izatearen errazoiak izan badira ere, ez dira izan aski antolatzeko. Ondorioz burruka mota hoik gaur egungo premiei egokituak izan behar dira.
Hau ez da lehengo egokitze saioa eta planteamolde berberaren existentzia -- base sozial berberak eskatuz -- klandestinitateari zor diogu. Hau guzti hau adierazten digu gaur egunean jasaten dugun prolematikari irtenbide bat eman dion alderdi sozialista iralutzaile hertzaile bakarraren premiak.
Idea hauekin-zabalduz noski hasten da bigarren asanbladaren agiria, lau puntutan zehazten dena: Oinarrizko planteamoldeak, Helburuak, Alderdi ta Ekintza lerroa. Haietan azpimarkatzen dute nola kapitalismoaren fase hontan Euskal Herri guztian dinamizatzen ari den klase arteko burrukan proletalgoak erakutsi duen bere banguardiazko joera, nahiz eta erakundekiko tresnak aski desarroilatuak ez egon.
Orduan Eatatu Sozialista, euskaldune, batua eta independientea izanik helburu nagusia, alderdi iraultzaile bat behar du langileriak. Alderdi hau errealitatea aztertzeko marxismoaz baliatuko da eta nolabait gizartearea islada izanki demokratikoa izanen da, hots, Asanbladak izanen du hitzik ozenkienena. Alderdi honek Bai Ipar bai Hegoaldean funtzionatuko du.
Abian eta ez erortzekoaintzinako okerretan nola estetismoa nola burokratismoa-masa lerro bat primatuka da- asanbladetan zehaztuta- . Edozein burruka mota baztertu gabe eta mesa burrukari hertsiki lotuak sistimaren posibilitate juridiko-politikoek aprobetxatuak izanen dira.
Edozein modutara hilaren 13ko bilera maila praktika batean zertan gelditzen den jakiteko, Zabaleta abogaduarengana jo dugu:
Igandean Iruinean egin genuen batzar orokorrean erabaki genuena zera da: gure ustez euskal eskerrean edo esker abertzalean partidu politiko batentzat, partidu politiko haundi batentzat legokeela tokia, eta orduan erabaki genuena zen partidu horren alde edo partidu hori sortzeko gu partidu garenez gero eginahalak egitea, eta nola ? beste partiduekin eta batez ere oraindik partiduetan sarturik ez dagoen jendearekin eginez bide bat, prozeso bat, partidu horren sorrerarako; hasteko badugu dagoeneko iritzi berdina gai hontaz, bai Eusko Sozialistal. hasteko badugu gure borondatea da, litzateke ere joatea partidu hontan elkar hartzea gaur egun E.I.A denarekin eta batez ere K.A.S.en inguruko kontorno guziekin, beste patiduetaz ere hitzegin zen, L.A.I.A. nola E.S.E.I eta, ez genuen oraingoz gai honi buruz gauza konkretuagorik erabaki. Erabaki zen, hori bai, E.S.B. delakoari buruz ez joatea haiek eskaini diguten batasunarutz oraingoz, nahiz E.S.B. izan, behar bada, sozialista egiazko diren jendeak, eta hori, praktikak esanen du, uste dugu praktika eraman duena orain arte ez dela egiazko ezker partidu batena eta orduan deritzaigu oraingoz egokiagoa ez joatea hoiekin ezker partidu haundi honen sortzera. Uste dugu berehala izan daitekeela ez orain artekoak bezela, baizik hamar, hamabi mila militante duena eta orain artekoak baino askoz zabalagoak bainan betire pentsatzen dugu partidu hori beharko lukeela militantzia organizatu batekin : hau da : taldez osatua ez bakarrikan hemenka liberatu bat egin, hauhemenka jauntxo bat edo jarri eta gero inguruan dabiltzen jendeak haren inguruak biltzen diranak besterik ez izan.
-Beste taldeek nola hartuko lukete parte prozeso hontan?
-- Bueno esan dezaket guk konberjentziarako erabaki genuen gure aldez aportatzen genuela partidu horri buruz pentsatzen duguna eta dokumentu batean gelditu zen gure asanbladan, berdin egia du Eusko Sozialistak eta bi dokumento kontrastaturik lortu da ia batasun bat eta tu kontrastaturik lortu da ia batasun bat eta bidea egina dago orduan partidu horrekin. Beldur gara E.I.A. oraingoz bere reagrupamendu hori egiten ari da gero eta guk hori errespetatzen dugu eta ez dezakegu errespeta besterik egin. Baina beldur gara ez ote den izanen beretzat momenturik egokiena pentsatzeko. Beharbada bere partidua bezela egiten ari den reagrupamendu hortaz gainera gauza zabalago eta geroari begiratuz sakonago batera joateko egokierarik izanen duen ez dakigu, guk hori nahi genuke. Denontzat egokiera ezin hobea dela uste dugu, hainan errespetatu behar da talde bakoitzak beregan duen egoera partikularra.
-- Eta konberjentzi edo, funtsean, alderdi hau lortzen ez baldin bada zer eginen duzue?
-- Guk uste dugu sortuko dugula. Ez dakigu zenbat denbora bi hilabetera hala bi urtera bainan uste dugu sortuko dugula. Arazo nazionalaren eraginez, hain zuzen ere, euskal ezkerrean partidu bat, hain zuzen ere partidu iraultzaile eta sozialista beharko lukeen batentzat badago tokia. Alde batera uzten ditugu hemen troskismotik ezkerrera dagozen alderdiak eta radikalismo hori Euskadin bada eta izandu da, bainan hori alde batera utzirik beste gainerako ezker realista iraulrzailearentzat tokia badago partidu zabal batentzat. Gu eta hortarako gaude eta EHAS hortan sartu eta ezereztuko da.
-- Nola eramanen duzue prozeso hau?
-- Esan dezaket momentu hontan, asanblada ondorean, konkretatu dugu ia z zer epe hartzen dugun konberjentzia egiteko lehendabizikoa behintzat, eta esan dezakegu nahiz asanbladak erabakitakoa printzipioa izan, garen partidu bezala ez deuseztatzea asanblada konstituientea egin arte. Asanblada hortan desaparezituko da E.H.A.S. partidu bezala.
-- Hauk dira E.I.A.aurrean ezarri zenituzten planteamoldeak?
-- E.I.A.rekin orain dela hilabete bat .ailegatu ginen dokumentu konjunto batera;dokumentu horren aztarna edo egitura nagusiak onartuak daude orain oinarri bezala jarri dugun dokumentuan, bainan esan beharra dago oraingoa zabalagoa dela eta gauza batzuetan konkretuagoa
11

Gaiez\Politika\Euskal Herr\Taldeak\Alderdiak\EHAS

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude