Diglosia Eta Bilinguismoa


1975eko abenduaren 14an
Diglosia Eta Bilinguismoa
Luis Mujikaren Hizketan
Bilinguismoak kezkatzen du. Ez, ordea, nolanahiko bilinguismoak. Gaurko egoerak eta errealismo sendo batek eskaintzen duen bilinguismo moderno bati dago so. Joan den kursoaren azken aldera, Mallorcara hegatu zen, gogo honek bultzaturik, gai horri buruzko kursilo batetan parte hartzera. Eta hemen ere bere mezua zabaltzen ari da, batean eta bestean, hitzaldien bidez. Bai, benetan, egiazko elebitasunaren profeta dugu Luis Mari Mujika.
Eta bere ideiak, ekintzen bidez egiaztatzen dakien gizona da Luis Mari. Hiruzpalau libururen egile dugu, adibidez; hots, poesia eta saiakera arloak landuak dituen idazlea. Gaur egun, ikastolagintzan ari-den irakasle eta textugintzan ari den itzultzaile ere badugu. Harengana jo dugu, beraz, azken dekreto honi kuruz, zertxobait hitz egiteko asmoz.
–Hasteko, Luis Mari, zein da dekreto honen aurrean zure iritzi jenerala? Zer derizkiozu, oro har, dekreto honi?
–Ba, hasteko, zenbait puntu nahiko positibo badituela esango nuke. Alegia, mementu honetan, ageri ofizial baten bidez, gartelania ez diren beste hizkuntzak onartzea, bada zerbait. Batez ere, gerra ostetik, hau da azken berrogei urte hauetan, ezer gutti edo ia ezer egin ez dela ikusirik. Gogoan har ezazu gerra ondoren egotzia izan zela euskara Bizkaian eta Gipuzkoan. Bada hor, dakikezunez, 1940. urteko lege bat eskualdetako hizkuntzak ofizialki ia inon erabil ez daitezkeela agintzen duena. Horregatik, jokabide baten adierazgarri den aldetik, positiboa dela esango nuke dekretoa.
Halare, egia esateko, funtsean, euskararekiko egoerak lehenean dirau. Honekin esan nahi dizut, alegia, dekretoak hutsuneak ere badituela. Eta, bereziki hau da garrantzitsuena–diglosia egoera berdin berdinean jarraitzen dela...
–Diglosia aipatu duzu. Esango ahal zenidake bi hitzetan, aurrera baino lehen, zer den diglosia hori?
~Ba, hitz guttitan esateko hizkuntza bat «e» mailan dagoenean, orduantxe dago diglosia egoeran, hots, administrazgo eta irakaskuntza arloetan ofizialki sartuta ez dagoenean. Beste hizkuntza baten "B" variantea denean. Eta horrela dagoenak ahultzara egiten du, ia ezinbestean
–Beraz, administrazgo eta irakaskuntzan sartu ezean, hizkuntza bat ez dago egiazko bilinguismo egoeran.
–Ez, noski.
–Eta orduan zein dira, zure ustez, dekreto honetan diglosiagarri diren punturik nabarmenenak?
–Garbi asko dago 4 eta 5garren artikuluak direla alde horretatik ilunenak. Dekretoaren sarrerak dioenez, honen helburua, hitzez hitz, "respetar y amparar el cultivo de las lenguas regionales" omen da. Baina helburu hori serioski deuseztatua eta balio gabetua gelditzen da, efektibidade aldetik, 4garren (ningún español podra ser objeto de discriminacion por no conocer o no utilizar una lengua regional) eta 5garren (hizkuntza errejionalen ofizialtasunik eza) artikuluekin. Begira iezaiezu, bestela, demografiak eskaintzen dizkigun datoei: gaur egun euskaraz mintzo garenak minoria gara. Nafarroan, adibidez, % 15 esaten da, baina ez dakit % 10era ere iritsiko diren euskaldunak. Bizkaian % 22 izango dira euskara dakitenak. Eta Gipuzkoan erdia baino zertxobait guttiago, hots, % 49. Minoria horren arrazoiak aztertzeak luze joko luke, baina garbi dago integrazio bideak aspaldi aspalditik eragotziak eta moztuak izan direla. Beraz, gaur, integrazio baldintzak jartzea eskatu behar dugu eta hori eskatzea ez da inongo diskriminaziorik egitea. Hori garbi gera dadila. Integrazioa eskatzea, hau da, inmigrazioa integra dadila eskatzea ez da inmigrantea diskriminatzea. Horregatik, 4garren artikulu hori aproposki jarria dagoela iruditzen zait. Eta oso gogorra eta desegokia dela uste dut. "De facto" integrazioari oztopoak jartzea besterik ez da. Eta 5garren artikulua, berriz, diglosiaren definiziorik onena duzu. Bi artikulu horien araberan euskaldunak etxetik kanpora ezingo du euskeraz egin, beti izango bait da tartean, demografiak esaten duenez, euskaraz ez dakienen bat.
–Nolanahi den, dekretoak eskaintzen dituen baimenak hor daude. Ez ahal dira baliagarri?
–Begira, dekretuak, gehienez ere, zenbait gauzatan baimen giro bat sortzen du. Baina hori aurrerapena ahal da, gero? Azken hamabost urte hauetan praxian egiten zena aitortu besterik ez du egiten: kultural eta gisa horretako gauzetan euskara erabiltzea, lehen ere, herriaren dinamikaz, egiten zen gauza da. Hortik aurrera, ordea ez doa dekretua: 5garren artikuluak dioenez, euskera ez da ofizialki hartua eta onartua. Beraz, berriro ere, diglosia egoeran gaude eta ez bilinguismo egoeran. Gainera, katalana, gallegoa eta euskara aiuntamentutako plenotatik baztertzean dekretoak atzera egiten du, zenbait lekutan ohiturazkoa zena galeraziz. Beraz, aurrera ez, atzera egiten du dekretoak alde horretatik.
–Beste zerbait ere badabil, Luis Mari, ene buruan: lehen galerazia izan den hizkuntzak orain laguntza bereziak jaso behar dituala ez ahal zaizu iruditzen? Hau da, lehen trabak jarri zaizkion bezala, orain laguntza bereziak eman behar zaizkiola?
–Horra, nik dato objetiboen aldetik begiratuko nuke gauza. Hor dago Pedro Irizar batek egin zuen inkesta eta hor ari da orain Ibon Sarasola ere euskara urbanoari buruz zerbait prestatzen. Datoak behar ditugu, beraz. Eta hona hemen lehen datoa: azken 100 urte hanetan hemengo populazio autoktonoak euskara gordetzeko eta erabiltzeko borondate garbia azaldu du. Orain 100 urte, adibidez, 450.000 inguru izango ziren euskeraz mintzo zirenak. Gaur egun, berriz, 630.000 izango dira. Horra hor datoa. Beste zenbait datok, inkestak etab. borondate garbi hori salatzen dute. Nafarroak bai, Nafarroak galdu egin du euskara aldetik. Baina hark galdu duena Gipuzkoak sei aldiz irabazi du. Nafarroan gaur egun 30.000 gutiago dira euskaraz rnintzo direnak, orain 100 urteko egoerarekin kanparatzen badugu. Baina Euskal Herri osoan 200.000 inguru gehiago dira euskaraz dakitenak.
Emigrazioa da eragozpenik handiena. Hemengo populazio autoktonoak ez du izan emigrazioa integratzeko modurik. Eta pentsa ezazu Bizkaia bat, mende batean, 180.000 bizilagunetatik 1.100.000 bizilagunetara pasa dela.
Herriak, beraz, euskara gorde nahi du. Zer gehiago nahi duzu?
–Catalunya bateko eta Galizia bateko egoera eta gurea berdinak ahal dira?
–Ez, noski, eta dato soziolojikoak nahiko garbi mintzo dira honetaz. Homen egoera larriagoa da. Azkarrago ibili behar dugu. Beraz, radikalago Catalunyan, esate baterako, % 82 dira elebidunak. Galizian, berriz, gehiago oraindik. Horra, beraz, zer aldia. Gu larriago gabiltza. Eta ohartu ere, ohartu egin gara. Catalunyan, adibidez, ikastola moduan 11.000 haur bakarrik dabiltza; Galizian 3.000 haur; eta hemen, berriz, 30.000. Gu horretan aurreratuago, kezkatuago gabiltza.
–Ikastola aipatu duzu. Zer egintzatan saiatu behar dugu euskaldunok, aurrean ditugun urte hauetan, geure hizkuntza aurrera atera nahi badugu?
–Bat, behintzat oso garbia: euskara kultura bide baten barrena aurrera arazi. Hor dute lekua, basteak beste, ikastolak eta irakasleek. Gero, beharrezkoa da, baitare, bilinguismoaren printzipioak ekintza praktikoetan egiaztatzea. Aginte eta agintarien mailan, ofizialtasun osoan, sartzea. Eta, begira, batzuetan euskaldunok gerok izaten gara errudun. Har itzazu, adibidez, Errepublika garaiko Estatutoak: 1931 urtekoak bilinguismoa probisionalki onartzen zuen, baina euskarazko monolinguismoa helburu bezala ipiniaz; 1936. Estatutoa, berriz–eta hori da ezagunena, diglosia egoeran erortzen zen; ez zion euskarari erabateko ofizialtasunik ernaten. Bi. linguismo bitxi batetan erortzen zen. Bi lurralde bereizten zituen: alde batetik baserri girokoa eta bestetik hirikoa edo urbanoa. Lehenbizikoan euskara izango zen hizkuntza ofiziala. Bigarrenean, berriz, erdara. Oso jokabide kaskarra da hori. Guk behar duguna hau da: bilinguismoa erektiboa lurralde osoan, urbano faktoreetan oinarritua, gaurko errealidadea haintzat hartzen duena.
–Eta hori, dekretora itzuliaz, urrun dago oraino, ez dea?
–Bai, dekretoa, alde horretatik oso motz gelditzen da.

Garbi eta objetiboki mintzatu zaigu Luis Mari. Dekretoaren balioak eta mugak ondo aztertu ditu. Zer erantsi diezaiokegu guk geure aldetik? Ezer ez. Interesgarri izango litzateke, halere, gai garrantzitsu honi buruz euskaldun gehiagoren iritziak jasotzea. Hor dago, bitartean galdera, euskaldun guztion mintzagai.
J.A. MUXIKA

Euskara urbanoa, kale girokoa
Aginte eta agintarien mailan
12

GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzEgoera
PertsonaiazMUJIKA2

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude