Izan Gaitezen Denok Bat Biotzez


1975eko azaroaren 09an
Jean Haritschelhar-ekin politikaz eta euskaraz
Jean Haritschelhar Mintzo
Izan Gaitezen Denok Bat Biotzez
Baigorriko alkate, Bordeleko unibertsidadeko irakasle eta Baionako euskal museoko zuzendari eta Euskaltzaindiko lehendakari ordeko dugu Jean Haritschelhar.
Galdera eta jakinmin apalez hurbildu gatzaizkio Haritschelhar jaunari. Nahita gainera. Ez diogu Unibertsidadeko ikasleei hitzegiteko eskatu, herri xeheari hitzegin diezaiola baino. Eta herri xeheari mintzo zaio.
Alkate edo auzapez bat mintzo zaigu gaurkoan.
-Baigorriko alkate zaitugu. Ipar Euskal Herrian nola aukeratzen dira alkateak edo auzapezak eta zenbat denborarako?
-Sei urteentzat dira hautatuak edo aukeratuak auzapezak. Herriko bozak direnean "lista" edo "multzo" batzu presentatzen dira bakotxak bere programa azaltzen duela. Irabaztunek (bi multzokoak izan daitezke) Herriko kontseilua egiten dute. Lehen aldikotz biltzen direnean hautatzen dute beren arteko bat auzapez izaiteko eta ere auzapez ordea edo ordeak.
-Herriko etxeak zer eskubide ditu? Bai ahal du ezeren azkatasunik eta nortasunik ala muga eta lege estuen barruan mugitzen da. Herriaren zerbitzurako eta esanera diharduzue alkateok ala goragokoen zerbitzutan?
-Asko eskubide badu herriko etxeak bainan lege estu batzuen barruan mugitzen da. Eta hoiek dira diruaren muga eta programazioaren muga.
Dirnaren muga: asko lan egin dezake herriko etxeak hala nola, etxaldetarako bideak, argia, ura, ikastetxeak eta abar. . Lan horiek programazio baten barruan sartzen dira. Hortakotz behar dira istudioak egin arkitekto batekin edo istudio-bulego batekin. Gero behar da ikusi nola bil daitekeen dirua lan horien bururatzeko, estaduaren edo kontseil jeneralaren (departamenduko diputazioa) laguntza eskatuz. Argiarentzat estaduak edo gobernuak % 85 emaiten du, urarentzat % 50, bideentzat % 40 tik % 65 artio. Baina laguntza horien erdiesteko behar da programazio baten barruan sartu eta beraz aurretik behar dira apailatu lan horiek. Herriak bere diru partea eman behar du eta hortakotz goititu bere herriko zergak.
Beren eginbidetan herriaren zerbitzurako dira alkateak herriaren etorkizuna begiratuz ikusiz zein diren herriaren egiazko beharrak. Hortan datza probema osoa, hortan ere zinezko politika, ez daitezen bizi Euskaldunak hogeigarren mendean beti atzetik, hemeretzigarren mendean bizi balira bezala.
-Frantziako erresumaren barruan diren herriak bizten ala hiltzen ari dira?
-Hiru eremu ikusten ditut ipar Euskal Herrian:
1.–Mendia: Euskal Herriko mendietako herriak tipitzen eta ahultzen ari dira, gazteria galtzen baitute enplegu eskasez eta gero eta gutiago jende behar duelakotz laborantzak.
2.–Zelaia: Euskal Herriko zelaietan jendea gelditzen da gehiago, bereziki industria ttipi batzu badirelarik hala nola Maulen, Donapaleun eta Ahazparnen
3.–Itsas aldea: Baionako inguruetan diren industri eta lantegiengatik Euskal Herri barneko gazteek aurki dezakete lana, nahiz hor ere Frantzia guzian bezala langabezia ezagutzen den. Erranen dut beraz bizi garela Ipar Euskal Herrian ahal dugun bezala.
-Nola ikusten duzu Ipar Euskal Herriaren etorkizuna: politika, ekonomia eta kultura aldetik?
-Berrikitan batasun berri bat sortu dugu Ipar Euskal Herriko alkate batzuk (30 bat gira oraikotz) eta gure helburua da Euskal departamendu baten ardiestea Baiona prefetura izanez eta Maule Suprefetura. Hola, gure ustez, Euskal Herriak bere kontseilu jeneralarekin asma lezake bere politika, arta lezake bere ekonomia, bultza lezake bere kultura. Gureak gure direla eta Euskal Herriko kontseilari jeneralek eta alkatek obra lezakete Euskal Herriaren egiazko etorkizunari buruz, Frantziako legeen barruan baina Euskal Herriari pentsatuz bakarrik. Erran gabe doa Hego Euskal Herriko probintziekin harreman eta lokarri amultsuagoak lituzkeela.
-Eder, baina lanik gabe ala industriaren ke piska batekin nahiago duzu ikusi Ipar Euskal Herria?
-Keak bizia salatzen du ez baita kerik supazterrik gabe. Berdintsu da industriarentzat. Ke piska batek bizia eman lezaguke. Bada ere industri garbia eta lantegi garbi horien behar gorria badugu Ipar Euskal Herrian, egon daitezen gure gazteak bereziki mendi aldeko herrietan.
-Irakasle eta euskalzain ere bazaitugu: Kalerako, eskolarako eta irakaskuntzarako balio ahal du euskarak? Ala buruz motz antzekoa den umeari bezalaxe baserrian eta mendian geratzea dagokio ?
-Baserrian eta mendian geratzen baldin bada euskara hilen da laster, hiltzen ari baita orain artio ezagutu dugun baserri eta mendiko zibilizazioa. Mundua hiritartzen ari da.
Beraz euskarak ere behar du hiritartu eta bereziki oraiketu. Oraikotze hortan dago Euskararen etorkizunaren giltza. Eginbide dugu euskararen sar araztea eskoletan, unibertsitatean, egun guzietako urrats guzietan.
Xede hortan gara "Ikas" taldekoak, euskal pedagogia asmatuz, Udako euskal unibersitatea sortuz eta ez nituzke ahantzi nahi "Seaska" taldekoak ere, ikastoletan egiten duten lana goraipatzen dudala lan baliosenetarik bat egiten baitute.
-Euskaltzaindiak, zure ustez zer egiteko du?
-Euskaltzaindia da, nere ustez, Euskal Hrriak sortu dituen batasunetan baliosena, Euskaltzaindia baita gure zazpi probintzietan batasunerako bidean doan egiazko batasuna. Euskara hor dago bere euskalkiekin eta zaintzea da haren eginbiderik lehena. Bainan behar du ere euskara bultzatu eta euskararen bultzatzeko euskal kulturari buruz ari diren indar guziak zuzendu eta bateratu. Lan eder bat hasi du Euskaltzaindiak eta bide onetik abiatu da eta doa orain ere. Euskara batzen duelarik. Literaturan eta erakaskuntzan euskara batu bat behar da erabili, hala nola frantses batu, aleman batu eta edozein hizkuntza batu bat erabiltzen den bezala. Bertze nazionek egin dutena iragan mendeetan, eginbide dugu egitea mende huntan, euskara batuz eta oraiketuz denbora berean.
-Hego Euskal Herriko anaioi zer eskatuko zeniguke?
-Segi dezazuen euskaradun orai zirezten bezala, ukan dezazuen gure alderako jakin nahia eta maitasuna guk zuentzat dugun bezala, izan gaitezen egun guziz anaiago elgar hobeki gurutzatuz eta ezagutuz, izan gaitezen azkenean ez berdin idoia eta asmoz baina denak bat bihotzez.
ERRIALDE
1

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
GaiezKulturaKultur ErakEuskaltzain
PertsonaiazHARITXELHAR
EgileezHERRIALDE1Hizkuntza

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude