Donostiako Txistu Experimental Taldea Txistuarentzat Bide Berriak Urratzen


1975eko irailaren 14an
Jabier Hernandez Arsuaga, txistulari taldeko zuzendariari elkarrizketa
Donostiako Txistu Experimental Taldea Txistuarentzat Bide Berriak Urratzen
Orain lau urte sortu zen Donostiako Txistu Berri taldea, eta euskal kulturako beste zenbait gauzarekin gertatzen den bezala, ezezaguna da oraindik gutako askorentzat.
Hogei lagun adin guzietakoak -baina hori bai, denak gizonezkoak, nahiz emakumeei eragozpenik ez jarri- txistuarentzat bide berriak bilatzeari ekiten diotenak.
Jabier Hernandez Arsuaga, taldeko zuzendariak, bere sorrerari buruz hau esaten digu:
-Musikan eresgileek (konpositorek)'inekitzan dute bidea. Gure hasera ere horrela izan zen. Ereskintza (konposizioa) ikasten ari nintzelarik obra batzu egin nituen, "Goizueta" eta "AIdapeko" doinu zaharretan oinarriturik eta "Aizkorrin goizaldea", neronek asmatua. Doinu hauk jotzeko ordurarte erabiltzan zen baino txistulari gehiago behar zan. Horregatik sortu nuen talde hau.
Gero ikusi genuen txistuaren bidez taldeak beste bide batzu urra zitzakeela, eta jandearen harrera onak ere aurrera bultzatu gintuen. Honela ba, taldea, lehendabizi, nere obra horik jotzeko sortu zon.
-Zer helburu du txistu talde berri honek?
-Helburu nagusia Euskal Herrikoi Orkesta sortzea da; bertan Euskal Herriko musikagai guziak sartuko lirateke: txistua, alboka, txalaparta, ahotsak... eta hauk bakarrik ez, baita dantza ere.
Baina hau dena egiteak lan haundia du. Beste gauza batzuen artean ereskin (instrumentu) bakoitzaren ahalmenak aztertu, beste ereskin batzuekin elkartu eta egokitu... Hau lortzerako urte batzu joango dira, gehiegi ez, uste dut.
Aurrekoarekin batera gure helburuetako bat txistua sinfoni orkestara goratzea da. Ereskin gehienek herrikei erroa dute; gero, hobetuz joan dira eta sinfoni orkestara heldu, adibidez, kitarra eta errusitar balalaikak. Txistuari buruz guk hau bera egin nahi dugu, gala baduela uste bait dugu.
Horretarako talde honek txistua hobetu eta osatu egin du, bi txistu sendi sortuz: bata sendi klasikoa deritzana, betiko txistu eta silboteaz gainera, ahots mehe aldera txilibitua eta txistu txikia dituena eta lodi aldera txistu haundia eta silbote haundia. Bigarren txistu sendiak, unibertsala deitzen dutenak, beste sei txistu mota ditu. Huetako txistu batzu oraindik jo gabe daude, ez bait dago idatzita berentzako doinu egokirik.
Txistu berri hauen asmatzaile eta egileak, beste batzuen artean, taldeko zuzendaria bera, Hernandez Arsuaga, eta Martin Rodriguez Miranda, taldekoa hau ere, izan dira.
-Oro jotzan duzuen musikak lehengoaz erabat puskatzen ahal du?
-Ez, guk ez dugu lehengoaz puskatzen, baizik lehengoari jarraituz aurrera joan. Guk ez bait dugu txistua museako gauza bizigabe bat bezala, betiko musika bakarrik jo dezakeena bezala ikusten.
Orain pixkat harritu egiten gaitu honek eta jende askok pentsatuko du txistua nora eraman behar dugan eta abar. Baina kontuan izan behar dugu txistua aldatu egin dela historian zehar eta une batzutan eboluzio hori izugarria izan dela. Adibidez, silbotea agertu zenean, txistulariak danbolina galdu zuen, ordurarte beti berekin izan zuena. Aldaketa hau ikaragarria izango zen garai hartakoentzat. Gertatzen dena da, lehen mendetan zehar egiten zena, orain denbora txikian iritsiko dugula.
-Arazorik izan ahal duzue ba txistulariek eta jendeak zuen musika berri hau onartzeko orduan?
-Ez, orain arte ez dugu arazarik izan, baina aurreko adibide hori egin nahi duguna jendeak errazago uler dezan ipini dut.
-Txistua orkestara goratze horrek ez ote du bere herriko girotik aterako? Ez ote du txistuak bere izaera galduko?
-Arrixku hori kontuan har daiteke, baina ez dago zergatik horretan erori beharrik.
Musika unibersala askotan folklorearen bidez aberastu da, eta bestaldera, folklorea musika unibersalaren bidez. Adibide bezala hor dugu XIX-garren gizaldiko errusitar musika, Tchaikowsky eta "bosten taldea" deritzanarekin; hoiek musika unibersala egin zuten, baina aldi berean zalantzarik gabe errusitarra den musika.
Gainera uste dut betiko txistua, dianatan, kalejiratan, dantzatan jotzen dena ez dela galduko. Horrek hor jarraituko da, baina gainera guk beste dimensio bat eman nahi diogu txistuari.
Hemen zerbait argitu beharrean nago. Txistua sinfoni orkestara goratu behar dela esatean, ez dut esan nahi lan hau musika unibersaleko doinu klasikoak joaz egin behar dugunik, orain urte batzu uste izan zen bezala. Txistua euskal musika 30az goratu behar dugu.
-Euskal musika aipatu duzunez gero. Nola ager dezake musika honek herriaren egoera momentu honetan?
-Alde batetik, herriaren izaera agertzeko euskal musikaren betiko sustraiak daude. Gai horretan dakitenek ez dute bat egiten sustrai horik bereizteko orduan, baina zalantzarik gabe, hor daude herrikoi musikan, berari izate berezi bat emanez. Alor honetan oso interesgarri iruditzen zait euskararen doinua, ritmoa eta abar aztertzea, euskal musikak beregana ditzan.
Hontaz gainera, pensatzen dut herri baten musikak bere kezkak eta arazoak, bere bizitza agertu behar duela. Eginkizun hori musikagilearena da; herriarekin bat eginda dagoen neurrian, bere izaera eta biziera azalduko du.
Orain arte talde berri hau lehenengo programarekin ibili da. Bigarrena azaroaren seian agertuko dute lehendabiziko aldiz Donostian; txistu, trompa, trompeta eta ahotsentzako idatzitako obrak joko dituzte, hoien artean Sorozabalen "Gernika" eta "Debako martxa", disko batean jasota daudenak baina oraindik jendearen aurrean jo gabe.
Hirugarren programa txistu eta organoz izango da. Rodrigo A. de Santiagoren "Ezkon berri soinua" hor sartuko da.
Laugarren programarako Euskal Herrikoi Orkesta, txistua bertan dela, sortua izango dela espero du Jabier Hernandez Arsuagak.
-Ezagutzen al duzue zuen antzeko lana egiten duen beste txistu talderik?
-Oraingoz ez, baina jakin dugu irunatar Oberena taldeko txistulariak "Aldapeko" ikasten hasi direla. Honek esan nahi du badela gogorki musika berria jotzeko.
Taldeak dituen beharrak (txistu berriak egitea eta abar) jokaldietan ateratzen duten diruaz eta "Langile Aurrezki Kutxak" urtero ematen dien laguntzaz ordaintzen dituzte.
Orain arte non agertu zarete jendearen aurrean?
-Donostiaz gainera Gipuzkoako beste toki batzutan jo dugu: Errenterian, Tolosan, Pasaian, Ondarrabian, Eibarren. Gazteizen eta Iruinean ere izan gara. Bilbaon hitzaldi bat osatzeko jo genuen behin, baina besterik ez.
-Zer iritzi eman dute zuetaz musika dakitenek?
-Orain arte musikako kritikoek oso ondo hartu dute gure lana, ohartu direlako etorkizun berri bat zabaltzen diagula txistuari. Hau guretzat oso pozgarria da.
Musikagileen aldetik berriz Rodrigo A. de Santiago, barakaldotarra berez eta Madrideko "Banda Municipal"-eko zuzendaria dugu laguntzailerik onena. Beste musikagile batzuen beharra ere badugu, txistu berrientzako obrak idatzi ditzaten.
"Edozein herritara, nahiz txikia izan, joateko prest gaude, gure musikaz interesa agertzen badute", esaten digu Jabier Hernandez Arsuagak. Nik hau bakarrik diot: merezi duela txistu talde honen musika entzuteak.

Txistu-txikia, txilibitua, txistua, silbotea, txistu-haundia, eta silbote-haundia.
12

Gaiez\Kultura\Musika\Musika trad\Txistua
Pertsonaiaz\HERNANDEZ2
Egileez\GARMENDIA3\Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude