N. BASTERRETXEA ESKULTOREA DONOSTIAKO HERRI IRRATIAN


1975eko uztailaren 06an
N. BASTERRETXEA ESKULTOREA DONOSTIAKO HERRI IRRATIAN
Ekainaren 19an, Donostiako Herri Irratian, Bastarretxea eskultoreak, egin zitzaizkion galderei erantzun zien, bazkalondoko "Tertulia" izeneko irrati saioan. Hiru tterdietatik lau tterdiak arte, Pako Sagarzazurekin jardun zen Basterretxea.
Basterretxea Bermeon jaio zen; urte askotan Hego Amerikan bizitu; gaurregun Hondarrabian bizi da emaztea eta bost seme-alabaz.
Nolakoa izan zen zure lehen eziketa?
Nere lehen eziketa, baldin horri horrela dei badakio, Bermeoko fraileen kolejioa izan zen. Fraile hauk Frantzian sortutakoak ziren. Hamabi urte arte fraile hanen kolejioan ikasten ihardun nuen. Hamabi urterekin batxilleratoko bigarren urtea egiten ari nintzen une berean gerratea sortu zen. Ikasketak nahi ta ez utzi behar eta kanpora ihes egin nuen.
Frantzian egin nituen zenbait urte. Artean gazte nintzelarik, bigarren gerra mundiala lehertu zen; orduan Frantziatik Ameriketaruntz abiatu ginen ni eta beste euskaldun asko ere. Gauza ikaragarriok gaztaroaren erdi erdian arrapatu nindutela esan daiteke! Eta hori horrela izanik, geroago, nere artegintzan agertuko da gaztaroan jasan nuen tunkatekoa edo trauma.
Horrek biziki azpimarkatzen du norbait, ez da hala?
Bai horixe! ni behintzat, asko azpimarkatu ninduen.
Gogoratzen ahal zaizu, orain hogeitamar urte, zer nahi zenuen?
Orain hogei ttamar urte? Hots hogei urtekin? Hogei urtekin Argentinan biri nintzen eta erabat azpimarkaturik nengoen lehenxeago aipatu dizudanagatik, hots, gudatengatik, izan nuen esperientziagatik. Orain hogei t'amar urte Jose Gutierrez Solana margolariaren eraginak bultzatu ninduen; delako Solana, gaztelaniar margolari ikaragarria zen. Paretako margolaria izatea nahi nuen. Horregatik, Mejicoko Jose Clemente Orozco margolariaren atzetik abiatu nintzen. Eta, uste dut, garai hartan nik zerbait nahi izatekotan mural margolari handia izatea nahiko nuela.
Zein izan zan zure lehen saria?
Egiaz, sari handi xamar bat ukan nuen, Buenos Airesen nengoela.
Buenos Airesen bizi nintzelarik, Salon Nacional deitzen zitzaion sarira presentatn nintzen. Argentinan hainbat eta hainbat atzerritar dagoenez, delako Salon Nacional sarian "Unico Extranjeros" sari bat ere bazen. Urte batez, 130 atzerritar artisten artean, nik irabazi nuen "Unico Extranjeros" saria; japones bat eta ni ginen, saria nork irabaziko. Epaimahikoek haberena ni nintzela esan zuten, eta saria irabazi nuen. Saria, 50ean zela uste dut.
Oteitzarekin Eta Beste Euskal Artistekin Arantzazura, 195.... etan
Garai hartako ustekabe bat eta konta iezaguzu.
Ustekabe bat? Garai hartakoa. Argentinan nengoen garaikoa, alegia? Ez! Nire ustekabea oraindik oraingokoa da, nahiz eta hori pasa zela hogei urte baino gehiago izan.
Nire bizitza guztian ukan dudan ustekaberik handiena Arantzazukoa izan da! Argentinan hamaika urte pasa ondoren, ezkondu nintzenean, gure Herrira egun batzuk igarotzeko asmotan etorri ginen emaztea eta biok. Ordurako nere maisu Oteitzarekin, harremanik banuen. Bere izateko erari eta jakiteari esker, hemen, Euskal Herrian, lanean hasi nintzem Arantzazu elizako elizbularra margotzeko koukurso bat prestatu zen, eta nik, eskema gertatu nuen Oteitzak bultzatuta. Vazquez Diaz, Secundino Suaro, eliza eraiki zuten Javier Saez Oiza eta Luis Orga arkitektoak, Oteitza eta besteren bat ere uste dut bazela, izan ziren epaimahaikoak. Hauei elizbularra margotzeko nori ezin erabakia sortu zitzaien: batzuek Carlos Pascual Larari agindu nahi zieten margoketa lana eta beste batzuk neri. Larak nik baino margo dirdiratsuagoa eta apainagoa zuelako epaimahaikoek elizbularra margotzeko agindu zioten; niretzat beste margolan berri bat asmatu beharra izan zen, hots, elizpea margotzea. Koukurso honetara euskal margolari ospetsu batzuk etorri ziren: Aranoa, Urzelai, eta abar. Urte bete osoa igaro nuen ormako 26 marrazkietatik hamaika egiten. Eta salaketa zoro pilo baten ondoren, egun inork kontuan hartuko ez lituzken gisakoak, nire lana kendu egin zuten! Beraz, nik urte batean Arantzarun egin nuen lana, gau batean kendu zidaten, besterik gabe! Era desegokienean, gainera, Arantzazutik bidali gintuzten. Buru jabetasunaren aurkako halaho gaiztakeriarik inoiz sekulan Euskal Herrian etzen emango! Nik, ordea, gure Herriari lotua geratzea erabaki nuen. Hau izan da nere bizitza guztian ukan dudan ustekaberik ikaragarriena. Are gehiago, zeren, esango nuke, nire anaia batzuek egin zidatela. (Halere, aurreraino etorri naiz, batez ere, egun eskultore handiena dugun Oteitzari esker!).
Artista Eta Artegintza
Zein da egungo artista baten arazorik nagusiena?
Egungo eta garai gartietako artista baten ararorik nagusiena zera da: mundu berri bat egitea, hots, bere berea. Zuk zure lanari erantxiko diozun sortze kantitatea mundu berexi bat bilakatzea da gauzarik zailena; zure artegintzaren bitartez delako sortze kantitatea biritza beste modu batera ikusteko ere izatea da gauzarik zailena. Eta egan, lehen nola izan den ez badatit eta, artistiko, eta artistiko bakarra, hautzi-mautzia zailtzen ari dela, egia da. Artea gertakizun batzuen lekuko, baita bizi molde baten lekuko behar du izan, egungo bidegabeak asaldato behar ditu. Uste dut, egungo artista baten lana politikoki hauzi maila batean sartuago dagoela. (Ni euskal kulturaz, hots, libertateaz arduratzen naiz, nire arte lan guztietan).
Ordu batzuk beste batzuk baino hobeak ahal dira zuretzat?
Arte sorkuntza ahal den ixiltasunik handienean egin behar da. Hau egia da! Are gehiago, isiltasan huts batean. Bakardadea behar izaten dut nik, eta orduan hasten naiz pentsatzen eta pensatutakoa marrazten. Gero, berriz, hori egurrean edo lantzea, laneko orduetan egiten dena da, nire zizelkariekin batean (hiru ditut.).
Non egiten duzu lana?
Marrazkiak eta asmoak nere etxean. Nere etxea, etxe handi bat da eta Hondarrabiko parte zaharrean dago. Nere etxean, beraz, sortzen dut. Nere lantokia Ilurmendi baserri-eratustokiaren atzekoaldean daukat. Bertan egiten ditut nire arte lanak lehen aipatu ditudan hiru zizelkariekin: Barrieso, Palenciakoa, Hortelano, Jaengoa, eta oraintsu etorritako nafarra. Elkar lanean iharduten dugu. Horrela bakarrik, eta, ez bestela, egin daitezke lan handiak, zeren, nik bakarrik ez nituzke eginen. Bestalde, hiru zizelkariek nik baino hobeto dakite lan hori egiten. Zinez zizelkari ikaragarriak dira!
Noiz ikus daiteke Ilurmendieta baserri-erakustokia?
Dagoeneko mila eta milaka lagun joan dira, eta hortarako jarria dago.
Zenbat diru ordaindu behar zaizu zure lan normal bat erosteko?
Normal bat? Nire akuarela bat normala da, eta estultur lan bat ere bai! Jo dezagun 40.0O0 pezetatik hasi eta 200.000 pezta arte.
"Euskal Kosmogonia Bilduma" Eta Beste Bilduma Batzu
Asko maite ahal duzu Euskal Kosmogonia Bilduma?
Bai! Orain arte egin dudan gauzarik garrantzitsuena dela uste dut. Uste dut, hauzi-mauzia oso zaila zela niretzat, zeren ez da gauza berdina lan bat bukatu eta beste berri bat hastea estetiko problemak bakarrik kontuan harturik. Aitzitik, hogei eskultur lanek osatutako bilduma bat egitean neure burua behartu dut, eta hortarako iraun egin behar da neurri batetik kanpora irten gabe. Alde hortattk begiratzea bada, uste dut, joku garbi bat daramadala neure burua arristuan jarriaz, lehenik nire aurrean eta gero beste guztien aurrean. Euskal Kosmagoni Bildumak hogei eskultur lan izanen ditu.
Beste Bildumarik egiteko asmorik bai al duzu?
Bai! Gero, gure hilarrien oroitzapenetan, ia galduak, hautsiak edo Erakustokietan gordeak, hogei t'hamarren bat hilarri eginen ditut. Egungo artearen ataritik eskuratu nahi dut aintzina heriotzaren aurrean genuen jestua. Hilarrien kanpo-itxura gehiegi aldatu gabe eginen dut hilarrien bilduma hori, zeren nahi nukeena jendea konturatzea da nik egindako hilarriak aintzinako gure hilarri ber-berak direla; Eta aldi berean, esan nahi plastiko bat idukiko dute nire hilarriek, hots, egungo arteari dagozkion data batzuk. Azkenik aintzinako kondairan hartu genuen partea birberritzea bidezkoa dela uste dut.
Inoiz, eta Herri Irrati honetan entzun izan dizugu estropalarien ontzi bat egin nahi zenuela; eta egin ere tamainu normalean. Gauza handia eta zaila iruditu ahal zitraigun hori.
Bai neri ere hala iruditzen zait. Bainan gure elizetako erretaulak egin zituztenen indarra eta azkartasuna geureganatzea beharrezkoa zaigu. Egun artista baten sensibilitatea hala da izugarria! Edozein gauza, polit gertatzen zaio; pareta bateko arrastea bera ere polita zaio, irristatzen den ur tanta ere berdin. Egiaz, hori dena polita da! Arte modernoak laguntzen digu ezagutzen zenbat eta zenbat edertasun gordetzen dute gauza tipieek. Bainan joakabide honek ondorio txar batetara garamatza, hots, den dena polita eta beharrezkoa dela pentsatzean, ahal den lanik gutxiena egitera. Ni, horren aurka altxatu naiz! Horregatik, delako estropalarien ontziaren tamainu normala aipatu didazunean, hortara itxiko naizen ala ez ez dakit baina laket zait.
Amaitzeko, zerbait esan nahi ahal duzu?
Asteko anitz esker zuei! Gure Herriko kulturaren alde egin dezakedana lagunduko didan bideari jarraitzen natzaiola apal-apalik esaten dizut.
Anitz esker zuri ere etorri zarelako eta eman dizkiguzun erantzunengatik. Zorionak zure artegintzagatik. Arratsalde on!
URZOLA
8

Gaiez\Kultura\Artea\Eskultura\Eskultoreak\BASTERRETX1
Pertsonaiaz\BASTERRETX1
Egileez\URZOLA1\Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude