LIZARRAGAREN AURKIPENA


1975eko uztailaren 06an
Juan Apecechearekin Lizarragari buruz
LIZARRAGAREN AURKIPENA
Euskal idazlerik handiena Lizarraga izan da nork gehienik idatzi zuen begiratzen baldin badugu.
Don Juan Apecechea, Goizuetako apaiz bat, Iruña eta Gasteizko seminarioetan "izkiribu sakratuen" irakasle dena ari da aspaldi hontan Lizarragari buruzko lan egoki eta sakon batetan. Lehendabizi Lizarragaren lanak bildu, aztertu eta egunen batean argitaratzeko prestatu egiten ditu. Eta hortaz gainera Lizarragaren bizitza bat idazten ari da. Gogoan izan behar dugu Lizarraga Iruina inguruko euskara erabili duen idazle bakarretakoa dela idazle bakarti bat izan zela eta gaur erdal mintzaira dutela hura jaio eta bizitu zen tokiak.
Juan, zein dira eta non daude Lizarragaren idatziak?
Aita Ondarrak argitaratu zuen "Fontes linguae vasconum" delakoan (hamaikagarren alean, 1969) galdera horren erantzuna, gehienik behintzat. Izanen ditu seien bat mila orrialde eskuz idatziak. Lau sermoi liburu Iruineko seminarioan daude Nafarroako Diputazionean berriz beste sei liburu: sermoi, kopea, santuen bizitza eta holakoak. Eta gainerako liburuak orain Lekarotzen egonen dira noski. Esan behar da ordea sermoi batzuk ez direla hitzaldi batzuk baizik eta teologiako egiazko tratatuak.
Zer gai agertzen da idatzi hauetan?
Erlijiokoak gehien bat; esate baterako sermoietan erabiltzen eta aztertzen ditu Erromako kateximaren lau zatiak.. Tarteka tarteka azaltzen du garai hartako bizimodu eta pentsakera. Datorren "Fontes lingune vasconum" alean aterako dira -eta hori da argitalpenean nere lehendabiziko lana- orduko bizimoduaz zehaztasun gehienik duten hiru sermoiak. Euskaraz eta erderaz argitaratzen dira; eta euskarazkoan bere grafia errespetatu dut osoro.
Lizarragarenetik zer da orain arte argitaratua?
Hori ere A. Ondarrak aipatu lekuan dakar Bonapartek liburuxka bi argitaratu zuen. Lehenago Donostian azaldua zen "gipuzkoeraturik" "Urteko igande guztietarako platikak edo hitzaldiak Nafarroan, Elkano deritzan herrian" baina egileak ez zion izena ere honelakoa ezarri; benetan "itzulpen horrek asko galerazten du eta hain zuzen ere hortik ezagutu izan da Lizarraga ( ..ai gipuzkoanoen batasunaren erri zaletasunkeria! ). Esandakoetaz gainera Damaso Intzak eta Onaindiak eta Euskal erria aldizkariak zatitxo batzuk argitaratu izan dituzte. Baina guztira oraindaino editatua ez da hamarretatik batera iritxiko.
Ze lanetan ari zara orain Juan?
Nere asmoa idazle hau, den bezela, eta behar den zuzentasunaz jakintsu eta saiatuei eskaintzea da; alegia orain lor ez dezaketenei. Eta horren inguruan beste zenbait argi gune ipintzea. Orain Lizarragaren bizimodua idazten ari naiz Hontarako eskuratu ditut orain arte ezezagunak ziren zenbait dokumentu eta idazti.
Non jaio eta bizitu zen Lizarraga?
Joakin Lizarraga Iraguin jaio, bizi eta hil zen Elkanon, Migelena etxean, oraindik zutik dago etxe hori eta oso eder eta polita da, baina inor ez da bizi gallego batena da eta oso diru asko eskatzen du. Saiatu nintzen Diputazioak erosten ote zuen edo baina oraingoz dirua da oztopo. Elkano Iruinatik bederatzi kilometrotara dago Aoiz aldera goazelarik. Orain, erdal herria da; ehunen bat bizilagun edukiko du eta garai hartan ere holatsu izanen zuen. -Lizarraga lehendabizi Iruineko jesuitetan hasi zen ikasketatan; urrena ez zen egon Loiolan Mitxelenak, Villasantek, Onaindiak eta lrigaraik uste eta idatzi duten bezela; ez; Iruinean hiru urte igaro ondorean bere jaioterrira itzuli zen eta handik Villagarcia de Campos-era joan zen Jesuiten nobiziadora eta bertan lehendabiziko urtean ikasle izan zen eta bigarrenean, hemerortzi urte zituelarik, irakasle.
Noiz hasi zen euskaraz idazten?
Lehendabiziko idatzia, apaiz egin berrian, 1.77-ko santu guztien eguneko sermoia da.
Bere bizitzari buruz zein dira pasarterik nabarienak?
Desterrura bidali zutenekoa baina ez zen joan, baizik jaioterrira itzuli. Hogeitahiru urtez apaiz egin zen (ez jesuita). Gero Iruineko seminarioan lehendabizikoz latina ezarri zutenean (holaxe!) irakasle aukeratu zuten, baina gotzaiak -zergatia ezin aurkitu izan dut oraindik- ez zuen onartu. Independentziako gerratean oso gaizki ibili zen; frantses eta ingelesak sartu ziren askotan bere etxe eta elizan, lapurtu zizkieten zituenak, ezpataz egokitu zuten paretaren kontra, tiro bat bota zioten, mendira ihes egin behar izan zuen. Hauetaz bere eskutitz bat dut aurtitu berria.
Zer deritzaizu Lizarraga idazlanetatik?
Oso ongi ezagutzen zituen bere garaiko teolojia gaiak. Gizon sakon eta giharra didurit, oso ezaguera garbi eta egituratukoa.
Eta erabiltzen duen hizkera?
Ni ez naiz hortan jakintsu. Bere buruaz esaten du: " lruiñ aldean usatzenden mintzaeran, egia errateco euskara gaizkara". Orduan ba, bere euskara kaxkarra dela dio. Horrek esan nahi du kritiko begiragune bat bazuela behintzat. Non ikasi ote zuen? Nere ustez hemen hasi izanen zen, Iruinean; orduan Mendiburu hemen egonen bait zen eta euskal giro pittin bat ere bazela didurit. Lizarragak erabiltzen zuen Axularren liburua Lekarotzen dago.
Bizimodua idazten ari zara. Zer moduzko gizasemea iduritzen zaizu Lizarraga?
Argi eta bizia, oso aise herriko egiten dena; jaioterria sakonki maite duena. Sekulako kezka zuen herritarrei erakusteko batez ere erlijio gaiak alegia. Bestekiko arrunt zabala zen, oso herstua ordea bere buruarekin. Oso flematikoa eta nortason bizkorrekoa. Fisikoki nolakoa zen ez dakit oraindik.
Ari ahal zara beste euskal azterketarik egiten?
Ez haundirik. Oraintxe etorri berria dat eskutara Esteban Adoaingoaren hiru sermoi. Hiru sermoi euskaraz eginak. Hizkuntza mardula du. Harriturik gelditu naiz. Baina ez naiz oraingoz horitan hasiko.
Don Juan Apezetxea beste bi apaizekin bizi da, liburuz, aldizkariaz eta pakez etxe bakarti batetan. Lau ordu aritu gara hizketan bizian. Aski da gaia ateratzea. Goizutar honek asko dauka esatekorik.
Bitartean Elkano herrixkan Migelena etxea erortzen ari da eta ataritan nortasun galdu baten atzapar sarnazuak garia beharrean lapaitzak erein zituen.
Gorka TRINTXERPE
Juan Apecechea
7

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakLIZARRAGA1
PertsonaiazLIZARRAGA1
PertsonaiazAPEZETXEA1
EgileezTRINTXERPE1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude