Elkarrizketa gogorrean eziak izan ginen orduko ematumeak / 35-40 urtetik goragoko emakumeak nun dira?


1975eko martxoaren 30an
Maritxu Barriolarekin haurren udalekuetaz
MARITXU BARRIOLA
Elkarrizketa gogorrean eziak izan ginen orduko ematumeak
35-40 urtetik goragoko emakumeak nun dira?
Entzutez aspaldi ezagutu nuen Maritxu Barriola. ORIXEren URTE GUZIKO MEZA BEZPERAK argitara eman zuenetik dut Maritxuren entzutea. 195Ogarren urtetik, hain zuzen ere. Aspaldidanik, beraz.
Euskeraz ezer argitaratzen ez zen garaia zen, ezer argitaratzeko baimenik lortzen ez zen garaia, alegia. Ipar Euskal Errian argitaratu behar izan zen meza entzuteko liburua bera ere. Amaika ibili egin zuen Maritxuk mendiz aruntz eta onuntz.
Orduan euskaltzaletzen asi ginenok ezin ordaindu diogun zorra diogu Orixeren MEZA BEZPERAK liburua argitara eman zuen Maritxuri. Liburu orri eskerrak bait dakigu idazten dakigun euskera apurra.
Geroztik Orixe zanaren salmoak jarri zituen irakurleon eskuetan. Oraingo liturgiarako ere salmo oiek artu dira oinarritzat.
Maritxuk argitara zuen Eladio Larrañagak euskeratutako Kempis liburua. Eta Maritxuk ugaldu zituen, mirariz, agorturik Ziren Xabiertxo, Martin Txilibitu eta ikastoletarako beor ziren idazkiak.
Entzutez bakarrik ezagutzen genuen Maritxu aurpegiz ezagutzeko zoria izan nuen Martxoaren 15ean. Iratxeko euskal udalekuan lan egin zuten neska-mutillekin bildu ginen Elgoibarren. An zen Maritxu ere.
Emakume meaxka bat, estu bat, izango zela uste nuen Maritxu. Baina ez, gorputzez, buruz eta biotzez zabala dugu. Patxadarik eta algara gozorik galdu ez duen emakumea.
Ni neure lanean pentsatzen ari nintzen. Elkarrizketa bat egin nai nion gizarteko lanetan eta gorabeoretan sarturik ziarduen Maritxuri. Udalekuez egin nai nion, ain zuzen ere.
Ataundarrak bezala atrebentziarekin baimena eskatuz asi nintzaion galdezka. Nola hasi zinan, Maritxu, umeen udalekuak antolatzen?
Amar urte dira udaldien alde lan egiten dudala. Neure burua eskeiñi nuen etxe-antolaketa, txukunketarako eta orrelako bearkizunak osatzeko. Orduezkero, eta Juanito Goia laguntzalle zintzoari esker, aurrak joan aurretik moldatzen ditugu gauzak: etxean eta kanpoan bear dituzten gauzak konponduaz edo berriak erosiaz. Itz batean dena prest jarri udaldiak asi aurretik.
Leen gure eta gurasoen ardurapean, orain berriz Ikastolen Elkartearenean. Txanda bakoitza ogei egonetakoa izan oi da. Bat amaitu bezain azkar bestea antolatu bear izaten da. Txanda guztiak beren udaldia igarotzen dutenean berirro gauza guztiak jaso bear izaten ditugu eta etxea berriro txukundu. Bi edo iru adiskide leialek laguntzen didate lan ontan.
Lan aundia, noski?
Bai lan neketsua da. Pentsa ezazu, igaz Iratxen (oraingo gure udaldietarako etxean) 700 aur izan ziren. Leenengo urtetan gaiñera jaki erosketak eta kontuak nik egiten nituen . Amaika aldiz joan nintzen dendako lana amaitu ondoren Barriara, emendik 100 kilometrotara gauzak eramatera: an lo egin eta urrengo goizean goiz, denda irikitzera Donostiara.
Nola sortu zitzaizun langintza neketsu ontarako gogoa?
Aur taldeekin bizitzen oitua nintzen. Guda garaian Bizkaitik aurrak irteten ari zirenean, "Lurdes Euskal Aur Etxea" sortu zuen bere kontu Manuel Intxausti jaun agurgarriak, 33 neska-mutil bildu zituen. Eta ara, ni eraman ninduen zuzendaritzarako. Laguntzaille bezala Tolosako Urkiolatarrak, Lupe eta Tere, bi aizpak; irakasle, D. Jose Azurza, donosliarra, zuen Irakorlako lagunaren aita, kapellan bezala, D. Gelasio Aranburu, misikalaria eta mutilei ofizioa erakusteko Rikardo Leizaola eta beste bi laguntzaille.
Antxe bizi izan giñen famili aundi bat bezala, urte gogor aietan euskal giro ederrean . Ez zekitenek ere antxe ikasten zuten euskeraz. Abesti, dantza eta erritxoetara irtenaz euskal zaletasun berri bat sortzen genien barruan. Aur aiek andre-gizon egiñik ditugu, familiako guraso dira. Guztiekin dot arremana.
Beharrezkoak jotzen aal dituzu udalekuak?
Erriak nolako arrera ona egin dien ikusi besterik ez da. Asera, nik dakidanez, Nekane Auzmendi, Jaxinto Fernandez Setien eta Juanito Goiak eman zien. Bi dozena aur bildu zituzten Barrian. Gaur berriz, bi talde berezi ari gera lan ontan: Ikastolen Elkartekoak eta Beirekoak deritzatenak. 1.500 aur mugitzen ditugu uda oro bi talde bakarron artean. Beste talde txikiagorik ere bada. Ikastola bakoitzak bere kontura eratzen dita auen udaldiak. Erraxtasun geiago balitz asko ugalduko lirateke. Bai orixe!
Euskal udalekuez, zer diozu?
Iratxe, Beire, Antzin, Abaigar eta abar lan bikaina egiten ari dira euskal arloan. Baiña beste bear batzuei ere erantzun bearko litzaieke, onenean. Esate baterako, frantsesa ikasi bear duten neska-mutilak mugaz bestaldera nola eraman pentsatu bearko genuke. Euskal giroa galdu gabe, aberastuz baizik, frantsesa ere ikasteko modua jarri bearko litzaiekete. Bai ederra, an ere udaldiak moldatzera iritxiko bagiña! Saiatu gabe ezin gelditu beintzat.
Aski dugu, noski, udaldiez. Zu, Maritxu, ez zara etxe zuloan izkutatuta egondako emakumea. Aspaldidanik ari zara zu gizarteko lanetan Berea aal du sail ori emakumeak?
Buruak ezik bihotzak ere jokatzen duen arazoetan txit egokia da emakumea gizarte lanetan aritzeko. Sarritan ameslari eta aurrelari agertzen bait da. Orain bertan lan berri bati ekin diogu, leengoak utzi gabe jakiña: euskal aiton-amonentzat oporralditxo bat antolatu nai genuke Iratxen Iraillaren 10etik 26ra. Zaarrek ere merezi dute. Beren lana eta bizia gure gizarteari eman diotenak merezi dute onelako atsedenaldi bat. Diru aldetik moduz eratu nai genuke. Ez aaztu, mesedez, oporraldi bikaiñagoak egiten dituzuenok gutaz, zuen laguntza eta dirua bear dugu.
Orain dela berrogei urte emakume asko aal zen politikaz kezkatuta?
Sendi-bizimodu eziketan zorrotza zen gure aita. Sarritan entzuten genion: "Umeak, latzago!" Euskal giroa, ordea, barruraiño sartzen zigun. Baimen guztiak bagenituen euskal lanetan etxetik kanpora ibiltzeko. Ala, guda aurretik D. Ramon Laborda apaiz jator arekin "Poxpoliñak" sortu genituen. Erriz erri ibili oi giñen talde berriak sortzen eta dantzak eta abestiak erakusten. Kursaal-pean biltzen ziren aurrak: or egiten genituen aundiok ere antzerki ikasketak. Neguko igandetan antzerkia eta erromeria izaten genituen.
Beste lanik?
Gogotsu lan egiten genuenemakumeak orduko giroaz jabeturik, erri aunditan batez ere. Nola, bestela, auteskunde edo elezioetan, ezker-eskubikoen aurka garaille irten? Komunistak eta sozialistak etsai ziren guretzat, baiña eskubikoak, moja, fraille eta dirudunak, ez gutxiago. Elkarrizketa gogorrean eziak giñen orduko emakumeak.
Zer irizten diozu gaurko euskal emakumeori ?
Gaur ez da berdin,. Gazteak bai, kezkati agertzen zaizkigu, zerbait lortu naian, bear bada ausart. Baiña... 35-40 urtetik gorakoak nun dira? Zer egiten dute? Beren lantxoak egin, beren ondasunak ugaldu... Euskera bera ere diru-bide egiten ari da Ez zait gaizki iuditzen. Bai, ordea, gure-gureak diren gauzetarako emakume oiek laguntza ez ematea edo ukatzea.
Zertxobait nazioarteko emakumearen urteaz?
Errax darabilkizue elkarrizketa guztietan galdera au. Urte egokia neretzat, gizonezkoak zuen gidaritza emakumeekin erdibanatzen ikas dezazuen; elkarrekin jokatuaz, denontzat ain zailla jarri zaigun mundua, berritu eta aurrera dezagun.
Entzutez ezagutzen nuen Maritxu Barriola, arpeegiz ez ezik, izaeraz ere zertxobait ezagutzeko zoria izan dut elkarrizketa amaitzerako. Aldi gogor baten lekuko dugu. Leenaren eta oraiñaren lokarri. Leengo egunak gogoan, etorkizunari begiratzen dion emakumea.
MUTIOZABAL
12

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakUdalekuak
PertsonaiazBARRIOLA3
EgileezMUTIOZABAL1Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude