"AUSPOA" SAIL BERRIA


1974ko irailaren 01ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Aita Zabalari elkarrizketa.

"AUSPOA" SAIL BERRIA
Aita Zabala mintzo
Nork ez du, gero, Aita Zabala ezagutzen! Ez gara hasiko, orain, alferrikako presentaziorik egiten.
Euskaltzain oso, Auspoa Liburutegiko zuzendari eta bertso biltzaile amorratu... ba ote da inor Euskal Herrian honek haina bertso bildu duenik?
Irailean Zestoan Donostian, Euskal festetan, liburu azoka egingo baita, Auspoak egun hoietarako argitara eman nahi lukeen liburu eta sail berria, eta, oraintsuan bukatua den aurtengo "Xenpelar" Saria, arrazoi nahiko eta gehiegi dira elkarrizketa bat behartzeko.
Asmo honetan hurbildu gatzaizkio berriro ere Donostiara. Zain genuen Aita Zabala, bere hainbat sekretutxo kontatzeko gertu, zenbait kolkoan gorde baditu ere.
-Eratua da aurten ere, Euskaltzaindiak urtero eratu ohi duen "Xenpelar" Saria, bertso berri sariketa, alegia. Erabakia Donostiako festetan jakinaraziko da, eta ez dizut ez beharrezkorik galdetuko. Hala ere, saritua saritu, Auspoa Liburutegiak argitara emango ahal ditu, iaz bezala, aurten saritutako bertsoak?
-Ez, aurten ez, iazkoa aski izan zen guretzat.
-Aski... zergatik aski?
-Oso guti saldu zen. Guk itxaroten genuen baino askoz ere gutiago. Bataz beste edozein ale baino gutiago. Gutienetarikoa.
-Harrigarri... bertso-paperek beste edozein aldizkari edo liburuk baino harrera hobea izan zuten garai batean Euskal Herrian...
-Bai, hori horrela da, eta arrazoiak aztertzeko daude. Bada hor aztergai interesgarri bat, inoiz, behar bada, burutuko duguna.
-Gainontzeko aleei bagagozkie, zer nolako harrera dute Auspoa liburuek?
-Ez da erraza erantzutzea. Guztira 119 ale argitara emanak ditugu orain arte, eta dagoeneko 25 ahituta. Aurten ere 10 ahitu zaizkigu.
-Baldin azken urte honetan hamar ale ahitu badira, harpidedun ez den irakurle asko duzuela pentsatu behar ote dugu?
-Esan beharrik ere ez. Auspoa Liburutegiak harpidedun baino erosle gehiago du.
-Horregatio... hori ez da euskal editorialetan gertatu ohi den gauza!
-Ez dakit, behar bada ez, baina guk badugu bestek ez duten egokiera on bat, bertso saioak alegia, eta aukera horretaz baliatzen gara.
-Bertso saiotan liburutegietan baino gehiago saltzen ahal duzue?
-Askoz ere gehiago, noski. Lur jota geundekeen aspaldi hori izan ez balitz.
-Liburu berri bat ateratzeko zineten...
-Baita atera ere. Oiartzungo beste lau bertsolari zaharri dagokio: "Ardotx" eta "Anttoniyo" bere anaia; "Bekoetxia" eta "Marzelina". Laurak "Xenpelar"en denborakoak.
-Liburu berri bat ezezik, sail berri bat ere sortu asmoz ari omen zarete?
-Bai, halaxe da, irailean aterako da lehen alea.
-Zer dela eta sorta berri hau? Gai berri hoik ez ahal ziren lehengo sortan sartzen?
-Lehengo bideak oso hestuak ziren... eta lan berri hauek, berriz, oso zabalak. Eta ez ziren bide horretatik sartzen.
-Hoik hitzak! Ez nauzu gero enigma horretan utziko?
-Ez, ez da horrelakorik. Erantzuna erraza da, kontu izan: sortu berriko lehen alea Uztapiderena, 400 folio handitako lana da. Txirritaren ilobaren liburuak, aldiz, 200 baino gehiago. Beraz, lehengo neurrietan jarraituz gero, Uztapideren lanak zortzi ale beharko lituzke, eta Txirritarren ilobarenak bosten bat. Gauza itsusia, noski, baita gogaikarria ere, sorta batetako irakurlearentzat.
-Beraz, baldin oker ulertu ez badut, sorta edo sail berriko neurria ez da berdina izango?
-Ez, ez neurriz, ez paperez, ezta bestelakoz ere. Neurria 15 x 21 zm. izango da (lehengoa 10 x 18 da); papera, ordea, "couché" delakoa. Azala larruzkoa, eta argazkiz osatua.
-Prezioa ere halakoa, noski...
-Ale bakoitzeko 890,- pta... agertu aurretik. Baina kategoriako liburu bat izango da, dokumentu gisakoa. Argazkien balioa bakarrik, erabatekoa izango da. Denetariko argazkiak, Uztapideren amonarengandik hasita. Zenbait argazki txar samarrak, baina balio handi handikoak. Bestalde sail berri hau lehengoaren osagarri dator, lehenagotik ere merkeagorik badelarik, eta jarraituko duelarik.
-Noiz aterako da sail berri horretako lehen alea?
-Irailaren 3an, Donostian, arratsaldeko 8etan, Aurrezki Kutxa Munizipalaren Salón de la Culturan. Hermanos Iturrino kalean.
-Eta bigarrena?
-Bigarren alea Uztapiderenaren bigarren partea izango da, eta Durangoko Azokarako nahi genuke moldatu.
-Hurrengoa?
-Hirugarrena bertso liburu berri bat izango da, Xalbador edo Lasarteren bertsoak. Ez dakigu oraindik, lanean ari dira.
-Eta haseran aipatu duzun Txirritaren ilobarena?
-Ba, hori, Jose Ramon Erauskinena, laugarrena. Lan polita burutzen ari da, "baserriko ohiturak bere gazte denboran" gaiari lotua izango da. Hogeita hemeretzi kapitulu guztiz.
-Besterik?
-Jose Luis Gorrotxategi bertsolaria ere lanean ari da, bere bertso liburua osatu asmoz. Beste hainbat ere...
-Eta nola moldatzen dira bertsolariak, zaharrak batik-bat, ohiturarik ez duten lan batez?
-Bakoitzak bere gisa eta modura, eta, zenbaitek, uste baino errazago. Uztapidek, berak idatziak ditu eskuz 400 folio handi. Xalbadorrek zer esanik ez, ohitura bai bait du. Eta, Lasartek, aldiz, hala nahiago nuelako, bat-batean kasetaz grabatuz.
Elkarrizketak ez du akaburik. Aita Zabala etengabe, urbitsetan ari da, berak hain ondo menderatzen eta gozatzen duen gai batez. Hainbat artxibo erakusten dit pozaren pozez. Uztapideren 40 foliook, bat besteren ondoren, astiro astiro blok orrietan idatziak. Xalbadorrenak makinaz idatzirik, mugaz handikaldeko ahapaldi berezietan. Lasarterenak, berriz, fitxatan, kaseta bakoitzaren erreferentziarekin. Jose Ramon Erauskinen lan mordoxka bat ere badu, letra argi eta dotore asko batez.
Bakoitza ari da, bai, berea egiten. Gainontzekoa Aita Zabalari geratzon zaio. Ez da, segurutik, aspertuko. Ez horixe!
KOLDO OLAZABAL
Aita Zabala
9

GaiezKulturaArgitalgintArgiteletxeAuspoa
PertsonaiazABALA2
EgileezOLAZABAL1Kultura

Azkenak
Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude