Garbiñe Kanbra, Gaixozaina


1974ko uztailaren 21an
Garbiñe Kanbra, Gaixozaina
Leihatila haundi bat ireki diot neure bizitzari
Nork jasotzen du gehiago harreman hauetan gaixoak ala gaixozainak?
Ehun bat gaixo daude nere aurretik txandaren zai. Bi kozkor haundi dauzkat eztarriko zuloan. "Orain dela bi urte kendu zizkidaten eta geroztik ez dut egun bat onik izan" dio nere ondoko andreak. Alimo! esan diot neure buruari.
Sendagilearen zai nengoen bitartean txuriz jantzitako gaixozain asko igaro da nere ondotik. Harat-honat dabiltza, bakoitza bere lanean. Hoietakoren baten esku egon beharko dut laster.
Ez dut inor ezagutzen. Garbine Kanbra nafarraren ezaupidea eman dit Manuel Matxain bertsolariak. Afrikan barrena ibilia dugu Garbine. Gaur Donostian ari da lan eta lan. Euskara ikasten dihardu buru belarri.
Oso irekia da Garbine. Berehalaxe sartu gara elkarrizketan.
Afrikan ibili zinen lehen gaixo zaintzan. Berdinak al dira hango eta hemengo gaixoak?
Azterketa sakona egin beharko litzateke galdera honi behar bezala erantzuteko. Hura beste mundu bat da. Beste kultura bat, beste izaera bat, beste egoera bat du hango jendeak. Bisiari buruz, gaitzari buruz eta ondoezari buruz beste iritzi bat du Afrikako gaixoak. Dena halabeharrez gertatzen den irudipena du. "Kiri" sendagaia da gaitz guztien ukendu eta salbatzaile Izpiritu gaiztoen indarrean badu sinesmenik. Uste, sineskeria eta aztikeriaren munduan bizi da Afrikako basoan bizi den jendea. Bestalde ordea, esker onekoa da eta eraman haundikoa. Gaitzari gogor egiten daki.
Zuk gaztelania eta frantsesa dakizkizu. Orain ari zara euskara ikasten. Noiz sortu zitzaizun euskara ikasteko gogoa?
Zabarkeriaz galdua dute nere aurrekoek euskara. Nere aurrekoen hizkuntza euskara zela ohartutakoan sortu zitzaidan gure mintzaira hau ikasteko gogoa. Nere eginkizuna, gaixo-zaintza, ondo betetzeko beharrezkoa dudala dut gainera. Donostian gaude. Eskubide osoa dute gaixoek eta gaixoen etxekoek euskaraz hitzegiteko. Gu gaude hoiei euskaraz erantzutea behartuak. Guk dugu hoien hizkuntzan moldatzeko erantzankizuna. Baina ez dut ikasi nahi gaixoekin euskaraz hitzegitera beharturik nagoelako bakarrik. Kultur altxor hanndi bat da. Hizkuntzaren aldetik zoragarria da. Gurea da gainera eta geuk gorde eta indartu behar dugu.
Gaixoenganako zaletasunak eraginik ala ogibideak bultzata jardun ohi zarete gaixoartean?
Arrazoi asko egon daitezke bide hau hartzeko ez ditu ikasketa luzeak eskatzen, oraingoz erraza da lekua aurkitzen, emakumearentzat lan egokia da... Baina ez daiteke diruagatik bakarrik har. Besteri laguntzeko eta batez ere gaixoari laguntzeko gogo berezia behar da. Lan-orduz kangoko zerbitzuak, gauekoak, igande eta lan egunetako zerbitzuak eskatzen ukatzea eskatzen du.
Ugari al dira gaixozainak?
Urri. Denak dakizue Donostiako "residencia"n gertatzen denaren berri. Gaixo asko etxean dago txandaren zai nork zainduko dituenik ez dagoelako. Herri atzeratuetan, berriz, ikaragarria da honetan dagoen premia.
Diru asko irabazten al duzue?
Zorioneko dirua! Ezetz uste dugu. Gure lana eta ikasketak neurtuz gero gutxiegi ordaintzen zaigulakoan gaude.
Bai al dago zuen artean elkartasunik?
Ez da erraza galdera horri erantzutea. Talde bezala lantegietako langileak baino gaixkiago elkartuak gaudela uste dut. Langileak baino "langile" uste gutxiago du gaixozainak. Eskubide eske gatxiago du. Gutxi sarturik dago, beraz, eskubideen aldeko borroka horretan. Halere zerbait lortu du: lehen baino ordu bete gutxiago egiten du lan egunaz; gauaz, berriz, txandatuz egiten dugu, orain.
Ondo zaindurik al dauzkazue gaixoak?
Beste lekuetan bezalaxe aldatu egin da gaixoekin lan egiteko era ere. Hemen ere, lantegietan bezalaxe, nola jende gutxiagorekin lan gehiago egin bilatzen da. "Katean" lan egitera garamatzagu ere. Hobeto moldaturiko lana da ezpairik gabe. Baina pitzatu haundia sortzen zaio, honela, gizatasunari. Eta gaixoarentzat eta gaixozainarentzat garrantzi hanndikoa izaki giza alderdia! Lan era honetan gaixoa ez da ezaguna, ez du izen-deiturarik, zenbakiz eta gaitz motaz sailkatzen da. Hau ez da sendagilearen eta gaixozainaren errua, bizi garen haroaren ezaugarria baizik. Penagarria da baina gaixoaren ingurumaririk, kezkarik, arazorik ez dugu ezagutzen. Ez dugu jakiten gaixoari gaixotasunak berak inguruan eta etxean sortzen dion egoeraren berri. Guk nahiago genuke gaixoarekin harreman estuagoak edukitzea, gaixoa bera hobeto ezagutzea, gaixoaz gehiago arduratzea. Gaiditu. Ez da beste lanbide bat bezala. Nork bere burua xoak eta gaixozainak lagunago ginen urte haiek ditugu gogoan oraindik.
Noski
Ez da bat ere harritzekoa gaixoek hotza aurkitzea eritegia. Ezertarako ezagutzen ez dituen hogeiren bat sendagile eta gaixozain igaro daitezke egunero gaixoaren ohe ondotik. Beste horrenbeste gertatzen zaio gaixozainari ere eriarekin.
Baina goxo hartzen al dituzue gaixoak?
Gaixoak eta gaixozainak, biek, dute horretan zerikusia. Gaixo guztiak ez dira berdinak. Batzuk besteak baino eraman haundiagokoak dituzu. Gaixozainak ere, batzuk besteak baino alaiagoak, jatorragoak eta jendeartekoagoak dira. Baina ez dut uste inork inori tratu txarrik eman dionik. Jakina, asko hobetu daitezke harreman hauek. Izan ere teknika guztien gainetik giza alderdia eta bakoitzaren nortasuna salbatu behar ditugu.
Nola ikusia dago gaixozaina gizartean?
Ez da erraz galdera honi ere erantzutea. Batzuentzat gaixoaldian zaintzen dugun "aingeru zaintzaile" gara. Beste batzuentzat azkar eta ondo zerbitu behar dugun neskame, horretarako ordaintzen bait zaigu. Egia esan, hartuak eta ondo ikusiak gara gaixoen aldetik, gehienetan.
Ohartzen al zarete zuen erantzunkizunaz?
Gaixoaren bizia dugu eskuartean. Gizonaren bizia dago arriskuan eta jokoan. Barruraino sartzen ahalegintzen dira egia hau ikasten ari garen bitartean. Halere bakoitzaren izaera, heziera, usteak, ohiturak eta abar daude tartean. Baina ez dezakegu uka gaixozainak baduela biziarenganako itzala. Badaki edozein gaixozainek zer erantzunkizun duen eskuartean.
Atsegina al da gaixo artean lan egitea?
Bai horixe! Gaixozainaren esku jartzen den norbait dugu gaixoa. Esker onekoa du gainera. Gaixozaina osatzen duen lana duzu. Besteri begira bizi zara, gaixoari begira, alegia.
Betetzen al du gaixozainaren bizitza?
Aurekoari lotua dago erantzun hau. Izan daitekeen helbururik beteenetakoa duzu. Nork bere bizitza zuzentzeko amets eder bat da, bide egoki bat. Nork jasotzen du gehiago harreman hauetan, gaixoak ala gaixozainak? Nik behintzat ordain pozkarriak ditut nere lanbide honetan. Lehiatila haundi bat ireki diot nere bizitzari. Itxaropenez betetako lehiatila.
Bai al da arrazoirik gabe kexatzen den gaixorik?
Inoiz bakarren bat, bai. Agian, bere gaixotasunak itsuturik, ez du beste ezer gehiago ikusteko begirik. Ez da ohartzen beste gaixorik egon daitekeenik, besteak ere badutela zainduak izateko eskubiderik, badutela sendagaiek eta midikuek mugarik. Beti ez dago sendatzerik. "Gaixoak beti arrazoi omen du". Ez beti. Gehienetan bai.. Baina arrazoi duten guztiek ez dute hitza ateratzen. Batzul isildu egiten dira. Baina ixiltzea baino bidezkoago ez al da esan behar dena esatea, okerrak zuzendu ditzagun, hutsuneak bete eta gaixoen egoera hobetu?
Hauxe dugu Garbiñe, alai, ireki, biotz-zabal... Gaixoei eskainia dauka bere bizia. Ez luke hauek gabe bizitzen asmatuko. Bere bizitza beterik duen gaztea dugu. Ez dabil hutsunean, zintzilik eta dilindan.
Maite ditu bere gaixoak eta maite du Euskal Herria.
Ez batak eta ez besteak harritu behar gintuzke Donostian lan egiten duen gaixozain batetan. Baina...
ERRIALDE
Eskubide eske gutxiago du
Guk dugu hoien hizkuntzan moldatzeko eratzunkizuna
Gaixoaren bizi dugu eskuartean

GaiezGizarteaOsasunaBesteak
PertsonaiazKANBRA1
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude