BAZTANDARREN BILTZARRA


1974ko uztailaren 21an
Mariano Izetarekin Baztandarren Biltzarraz
BAZTANDARREN BILTZARRA
Mariano Izeta mintzo
Iralurleak dakikeenez, uztailaren 21ean BAZTANDARREN BILTZARRA ospatuko da Elizondon. Urtero urtero gero eta arrakasta gehiago duen jai egun honetaz jakiteko Mariano Izetarengana jo dugu, gure aspaldiko adiskide hau inor baino hobeto hontaz eta hartaz mintzatuko zaigulakoan.
Mariano Izeta berri-emaile joria dugu, eta bere Baztan inguruko albiste sirtak erruz agertu izan ohi dira HERRIA, ZERUKO ARGIA, DIARIO DE NAVARRA eta PRINCIPE DE VIANA aldizkarietan barrena.
Euskaltzain laguntzaile,ez du bere burua artikulugiletzat, berri-emailetzat baizik. Hala ere, nobela baten egile dugu "Dirua galgarri" (Auspoa, 13), eta badu ere, argitaratzeka, zenbait ipuin eta nobela labur.
Mintza bedi, ba, besterik gabe Baztango zelataria, eta hona kale barreneko erlojutegietan egindako zenbait solasaldi atseginen buruan sortu zaigun ihardunaren laburpentxoa. BAZTANDARREN BILTZARRA dugu, harian harian.
Uztailaren 21ean duzue aurten baztandarrok zuen biltzarra. Noiz ekin zenioten urteroko jai honi?
Lehendabiziko aldiz? Lehendabiziko aldia 1963 urtean izan zen. Aurtengoa hamargarrena izanen da.
Nola ba hamargarrena?
Bai 1966 eta 1972 urteetan ez zen Baztandarren Biltzarrik.
Zergatik ez?
Haseran erran zuten ez zela urtero eginen ahal. Gastu handia zela eta, ez dakit zer ixtorio. Bi urtetarik behin egin behar zutela Hala ere, bi urtetan ezik, urtero egin izan da. Iaz egin zen eta baita aurten ere... jende aunitz biltzen da!
Baztandarrak...?
Ez, ez Baztanetik bakarrik, Euskal Herri guztitik etorri izaten da! Lehenengo biltzarrean baztandarrak ziren gehienak. Erran dezakegu bildu ziren guztiak baztandarral zirela. Gero fama handia hartu zuen. Propaganda ere egin zaio, biltzar honen fama Euskal Herri guztian barna barreiatu baita... eta, orain Euskal Herriko zoko guztietatik etortzen dira.
Programa?
Berdintsu beti. Lehenik meza, herri meza, euskal kantak, predikuak eta... Gero, meza ondoren, karrozen ibilaldia karriketan barna. Herri bakoitzak ekartzen du karroza bat. Bueno, den denek ez dute ekartzen. Orain hamabortz dira Baztango herriak, eta, hamabortzetarik zortzi-hamarren batek ekartzen du.
Baztango herriak orain hamabost direla diozu... Lehen gehiago ahal ziren?
Ez, gutiago. Amayor-ek, nahiz eta Baztan lurraldetan izan, betidanik izan du bere askatasuna, bere nortasuna. Baina, orain ezin bizia, ekonomia... Baztan barna sartua da.
Eta karrozen ibilaldiaren ondoren?
Hor, plaza zaharrean, "Mutil Dantza" egiten da. Zahar, gazte... iendea pilaka biltzen da. Iaz... hainbertze iende... elkarrekin ezin lotu... gehiegi.
Gero?
Bazkaria, merkatuki plazan. Hor bada, zara, soro polita, arbolekin, leku atsegina, itzalpean. Joan deneko urtean eta aintzinakoetan bezala, aurten ere berdin eginen da. Mila bazkaltiar bai!
Mila laguni bazkaltzen ematea ez da, gero, erraz izaten!
Azkon urteotan beti izaten da berdintsu. Piperrada, Lekarozko tortila, oilaskoa eta "pastiza" euskal pastela alegia. Ardoa eta bertzeak nahi duenak.
Bazkalondoan ez ahal da jaialdirik eratzen?
Bai! Kanta, dantza, txistu, bertsolari, aunitz gauza! Azken bi urteotan Iñaki Beobide etorri izan da, eta berak egin izan du bazkalondoko saioen zuzendari. Orai hau, orai bertzea...
Besterik izaten ahal da?
Bai, espektakulo gisa ere urtero izaten da zerbait, joan den urtean Tolosako "Udaberri" dantza taldea etorri zan. Aintzinako urtetan, "Oskarbi" delako taldea ere etorri zen urte batez, "Oldarra" taldea bi urtez, euskal antzerkia ere hiruzpalau aldiz izan da Donostia eta Errenteriako antzerkilariak etorriak dira. Orai ez dugu antzerkirik egiterik, teatroa bota bait dute eta etxeak egin.
Gero, iendea eta, iendea biltzen da gazteak eta batez ere, aonitz iende karriketan barna, ikaragarrikeria!
Nork eratzen du hau guzti hau?
Bada talde bat. Ni ez naiz, gero, taldekoa, Buru egiten duena Ana Mari Marin, orai arte kontzejala izana.
Baztandarren biltzar honek girotzen ahal du Elizondo eta Baztan ingurua euskal zentzu batez?
Bah! Hori besta bat... besta bat da. Ez, ez dezazula uste euskararen eguna denik eta... hori da besta bat, folklore... bilkura bat, biltzar bat, euskal besta bat, bertzerik ez.
Kulturari buruz ez dute deus egiten. Hori bakarrik, ian, edan, kantuz, dantzaz, denak bildu eta denak umore onean, egun gozo bat pasatu elkarrekin eta... bertzerik ez.
Baztandarren Biltzarra hori hola da, besta bat... besta bat!

KOLDO OLAZABAL
Mariano Izeta
7

GaiezKulturaEkitaldiakBesteak
GaiezGizarteaOspakizunak
PertsonaiazIZETA1
EgileezOLAZABAL1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude