Nafarroako Euskaltzaletasuna


1974ko uztailaren 07an
Joxe Mari Satrustegirekin Nafarroaz, euskaraz...
Nafarroako Euskaltzaletasuna
Joxe Mari Satrustegiren iritziz
Nafarroa dugu gogoan egun hauetan. Nor ez da oroitzen Nafarroaz San Ferminetan bederen?
Odol berokotzat daukagu nafarra euskaldunon artean. Ez da ibili ohi huskeriatan eta berriketan. Dena egin ohi du benetan. Festak ere benetan eta haundikiro ospatu ohi ditu. San Ferminak bezalako arrakastarik ez du beste ezerk gure inguruan. Atzerrian ere ezagunak dira jaiok.
Haundi izan da kondairan eta trebe guduan eta burrukan. Aurten bertan ere ez da berriketakoa izan nekazarien eta langileen arteko giroa. Zarata eta harramar haundiak ateratzan dituzte hango gorabeherek.
Bero nahi genuke nafarra euskaltzaletasunean ere. "Euskal Harrobi" deitu dio Latxaga idazleak Nafarroari. Hor ditugu euskal aztarren zaharrenetakoak. Betiko galduko ote dira?
Euskaltzaletasunaren pultsua hartu nahi diogu geure herri zaharrari. Joxe Mari Satrustegik lagunduko digu horretan.
Nafarroan zer giro?
Nafarroako euskaltzaletasuna erdi hilik egon ondoan, berpizten hasia genuen aspaldi. Giro jatorra sumatzen zen. Ondore onak ere ematen ari zitzaigun. Azken aldi hontan, gauzak aldatu ez badira ere, atzerakada gehiagorekin doaz. Gire hots haundiko harramarrak antzu gelditzen ari ez ote zaizkigun galdetzen dute askok. Denborak esango du.
Iruineko euskararen egoera?
Euskara aspaldi galdutako lurraldea dugu Iruña. Gertakizun honek ondore txarrak ekarri izan dizkio herrietako euskarari. Hiri buruak asko esan nahi du herrialde baten jabetasunean. Gaur, gauzak aldatuz doaz. Iruña da euskaltzaletasun berpizte honen iturburua. Gizon burutsu eta ikasiak buru, goi maila batera jaso nahi da gure hizkuntzaren izen ona eta garrantzia. Zerbait lortzen ere zaizkigu.
Nola izan da hauen jokabidea?
Aspalitik datorren ekintza da. Duela hemezortzi hogei urte entzun zen Nafarroako herrietan lehenbiziko euskararen aldeko deia. Haurrak helburu ala aitzakitzat harturik, haurren sariketak egin ziren. Herriz herri entzun zen garai hartan gure hizkuntza zaharraren aipamen beroa. Mailuz burua jotzea bezala izan zen askorentzat. Diputazioari esker iresti ahal izan zuten zonbaitzuk jokabide ulergaitz hau. Beste batzuek nolabaiteko muzin eginez hartzen dute gauza. Diez de Ulzurrun sendagile jauna eta Aita Murieta euskaltzale estellerrikoa aipatuko ditugu orduko langile porrokatuenen artean. Hamar bat urtetako lana izan zen eta iturri hontara jo beharko du, nahi eta ez, gerra ondoreko gure berpiztearen berri ikasi nahi duenak. Bakoitzari berea.
Eta gero?
Gure diputazioaren borondate ona traba gabekoa genuen orduan. Nafarroako aberastasunik haundienetakoa bezala jotzen ziguten gure euskara eta haurren mailatik, jende jarrien mailara eraman nahi genuen kezka hau. Orduan sortu zen, 1966an alegia, nafar guzien aldizkaria izan nahi zuen "Príncipe de Viana", euskal aldizkaria.
Laguntzaile mordo bati egin zitzaion deia. Gure idazle guzien orria izateko sortu zen eta Nafarroako euskaldun guzien orria bezala. Taldekeria guziak bazterrera utzirik, denek zuten sarrera. Batzale, biltzaile izan nahi zuen. Ez zuen deitutako guziek erantzun. Izen berri asko etorri zitzaigun, beste alde. Oso ekintza aberatsa izan zen. Ezin ukatua.
Eta Ikastolak?
Ikastolen hasera, Nafarroan, ez zen Diputazioaren euskal sailetik sortu. Gizon argi taldetxo batek eskeini zigun, bere ikasbide txalogarria. Gutxitik hasi eta gero-ta gehiagora zihoan Iruñen, eskerrik hoberena zor diegun guraso hauen lana. Traba latzak sotu zitzaizkien, dena esan behar da, euskaltzaletasunaren ikuspegi meharreko gizonen aldetik. Norkeria da, zoritxarrez, gure etsai nagusia. Baina, Jainkoa alde du nunbait gure herriak, eta nahaskeria guzien ondorea ikastola baten ordez ikastola bi izatera heldu ginen. Iruñeko ikastola biak indartsu dira eta legez on-hartuak. Uste dut elkarrekin hartu eman estuan jokatzera deituak direla gainera. Aize onen aroa badatorkie.
San Fermin ikastolak seirehunetik gora izango du; eta Paz de Ciganda-k beste laurehunen bat.
Eta herrietako ikastolak, zer?
Herrietako ikastolak Iruñekoen atzetik etorri ziren. Hauek Diputazioaren babesean sortuak ditugu eta bere diru laguntzaz baliatzen dira. Abaiada emankorrean hasi ziren. Urtetik urtera ugarituz zihoazen. Azken aldi hontan ez da hain erraz irekitzeko baimena lortzen. Ateak estutzen eta eragozpenak ugarituz doaz. Bi azken urteak murritzak izan dira. Honen kondaira egiteko garaian esaten ahalko dira arrazoiak.
Beste euskal eginkizunik?
Euskal festek indar haundia hartu dute Nafarroan. Nafar hizkuntzaren eguna egin berri da Elizondon. Iaz Altsasun eta duela bi urte Orreagan egin zen. Halere, aurtengoa gogoan izatekoa zen. Haur asko eta gurasoak ere ugarizten ari. Bai, zerbait esan nahi du jendearen erantzunkizun neurrigabeak. Txalorik hoberenak merezi ditu "Príncipe de Viana-ko" Euskal Jakintza sailak.
Eta haur idazkien bilduma?
Bai, era askotarako bultzadak badira gure artean. "Etorkizuna", euskal ikasleen arloan lana egiteko bildu den taldea dugu. Oraikoz haurren heziketari dagozkion jostailu eta ipui marraztuen zama hartu du bere gain. Baina, hortaz balaiko beste hitzaldi oso baterako gaia.
Ez gaude Nafarroaz ahazturik. Ez gaitzala Nafarroak ere gu ahantz. Elkarren beharrean gaude.
Berriro ere etorriko gatzaizkizu, Joxe Mari Badugu zuen bideen eta lanen jakinmina.
Gora Nafarroa
ERRIALDE
San Fermin Ikastola
Iturengo zanpanzarra Lesakan 73-X-12
Lesaka
12

GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzEgoera
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzHizkuntz poNafarroa
PertsonaiazSATRUSTEGI1
EgileezHERRIALDE1Hizkuntza

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude