EUSKARA ERRIOXAN


1974ko ekainaren 30ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Juan Bautista Merino Urrutia euskaltzain ohorezkoari elkarrizketa.

EUSKARA ERRIOXAN
Merino Urrutia mintzo
Irakurleak dakienez, maiatzaren 24ean Euskaltzaindiak izan zuen bileran erabaki zenez, Juan Bautista Merino Urrutia jaun errioxarra euskaltzain ohorezkoa izendatua izan zen. Izendapen hau, Aita Villasanteren hitz berberak errepikatuz, "euskara eta Euskaltzaindiaren mesedetan eginak dituen lan eta azterketa merezigarriegatik, esker onez" izan da.
Orain, berriz, Euskaltzaindiak, Errioxan, Kukullako Donemiliagan ospatu berri duen bilera dela eta, Merino Urrutia jaunarekin hitzegiteko aukera izan dugu. Arduraz, kostata egindako elkarrizketa, egia esan, gure ohorezko euskaltzain berria guztiz lanpeturik eta jendez inguraturik izan bait dugu egun guztian.
Prexaka eginiko elkarrizketa hau gaztelaniaz egina da. Merino urrutia jaunak zientzia mailan euskara "ezagutzen" duen arren, hitzegiteko gauza ez dela berorrek aitortu digu.
-Dakidanez Ojacastron jaioa zaitugu?
-Bai, errioxarra naiz jaiotzez, baina hiru hilabete baino ez nuela Bilbora eraman ninduten gurasoek. Geroztik, bertan bizi izan naiz.
-Nola dira ba, zure Errioxako aztarrenak?
-Egia esan, Bilbon bizi izan arren, nik neuk errioxartzat daukat neure burua. Errioxan denboraldi luzeak egina naiz.
-Noiz ekin zenion zeure euskal azterketa lan horri Errioxan?
-Berrogei urte inguru nuelarik. Halako zaletasun batek eraginik ekin nion.
-Zer dela eta zaletasun hori?
-Ojacastron ene amarengandik datorren antzinako etxe bat badugu, paper zaharrez beterik. Paper hoik ordenatzen hasi nintzen eta horra...
-Zure azterlan horretan noiz hasi zinen euskal arloaz arduratzen?
-Lehendabizi harritu ninduena zera izan zen, Errioxako euskal toponimia aberatsa. Nik neuk ez dakit euskaraz, baina badakit zer den eta zer ez den euskara. Hainbat hiztegi eta adiskideren laguntza izan dut geroztik. Haserako zaletasuna etengabeko azterketa bihurtu zen laster asko.
-Noiz hasi ziren ondorioak agertarazten?
-Nere lehen azterketak egin ahala argitara ematen hasi nintzen. Errioxan gai hauk horren ezezagunak ziren eze, jendeak arretaz hartu bait zituen.
-Zein da zure ustetan euskararekiko azterketetan barrena egin duzun aportaziorik garrantzitsuena?
-Ba... behar bada, Maritxalar eta Manrique-ren "Fazaña" delakoa aurkitzea.
-Zer da "fazaña" hori?
-"Fazaña" antzinako lege-araudiei esaten zaie.
-Eta zer dio zuk aurkitutako "fazaña" horrek?
-Ba, hitz batez, zera, XIII mendean euskara barra barra mintzo zela Ojacastro inguruan. Lege sorta horretan irakurtzen ahal dugunez, Ojacastroko biztanleek, foru zaharrak zioenaz baliatuz, kanpotik etorri ohi ziren "merinoak" (antzinako epailariak ) euskaraz mintza zitezela eskatu zuten, erioxarrek euskaraz egin nahi bait zituzten juizioetako deklarazioak. Honek euskaldunen erabateko nagusitasun bat erakusten digu XIII mendean.
-Euskal usutasun hori Ojacastron bakarrik ahal zen?
-Beste eskualdeetako berri zehatzik ez dugu, baina, segurutik, beste horrenbeste izango zen gainontzekoetan ere. Gainera, kontu izan, zenbait izen aldatu egin dela ordutik hona. Gaur Ojacastro herri bat baino ez da, sasoi haretan, aldiz, eskualde oso bat zen Oia (Oja) errekaren iturburutik Ebroraino bertaraino hedatzen zena. Euskal usutasuna erabateko zen eskualde guzti honetan.
-Noiz uste duzu hasi zela usutasun hori murrizten?
-Ba... laster. Erromantzea erruz sartu bide zen erromatarren kaltzadatik lehenik, eta Santiagorako bidetik gero.
-Noiz galdu zen erabat euskara lurralde hoietan?
-Zail da erantzutea. XV-XVI mendeetan dirudienez. Aipatu dugun "fazaña"n irakurtzen denez, XIII mendean nagusi ziren euskaldunak, baina, hala ere, euskara defenditu beharrean aurkitu ziren.
-Euskara eta Errioxaren arteko harremanak historiako kontu zaharrak baino ez ahal dira, ala etorkizonik ba ahal dute?
-Etorkizona ikerketan datza, alde batetatik, Euskara zein lurraldetan zehar zabaldu zen jakin, toki izenak aztertu, monastegietako artxiboak berrikusi...
Bestetatik, nere asmo bat, Donemiliagan (San Millan) euskara ikastaro bat egitea litzateke.
-Uda unibertsitate gisakoa edo?
-Bai, unibertsitari mailakoa. Eta, udan noski, neguan hotz ikaragarria egiten bait du Donemiliagan.
-Besterik?
-Bilinguismoak ere lehen pausoak urratu behar lituzke. Gaur egun jende mordoxka bat zaletua da euskara eta euskal gaiez. Honetaz zerbait egin nahi duenari bideak erraztu behar zaizkio.
-Azken batez, historiari bagagozkio, Euskal Herri delako zentzu barruan, Errioxa eskualde batua atxikia ala bazterrarazia ahal da?
-Batua da, bat da, prehistorian barrena batua. Araba, Nafarroa eta Logroñoren artean ez dago geografiazko berezketarik. Mendirik ez dago, eta Ebro hibaia gure lurraldeetan ezer berezteko baino hestuago da. Tira, eskualde bat baino ez da, eta nomadek ere bazekiten hori. Errioxa ipar aldera begira dugu.
KOLDO OLAZABAL
Juan Bautista Merino Urrutia
7

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
GaiezKulturaKultur ErakEuskaltzain
PertsonaiazMERINO1
EgileezOLAZABAL1Hizkuntza

Azkenak
Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Eguneraketa berriak daude