Ogeita bost urte auetan, Donosti'ko perindikuetan idazten aritu izan da emakume bat


1964ko apirilaren 05ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Maritxu Mayor Lizarbe, emakume periodista bakarrari elkarrizketa
Ogeita bost urte auetan, Donosti'ko perindikuetan idazten aritu izan da emakume bat
Emakume babarra da lanbide ontan aritzen dana gure artean
Gobernuak saritu berri du. kondekorazioz goraturik beregana
Donostia'n eta Martxoaren ogei ta irugarreneko arratsaldeko zazpiterdietan, "Espelunca''n izan zan omenaldi atsegiña. "Espelunca" izen orrek, "Leiza" esan nai du. Etxe azpi batean baitegu leku ori; Ramos Aizpak, Segura'ko jatorriko emakume argiak duten toki goxo ta atsegiña.Liburutegui ta Egon toki onek, basarri-sukalde egittura du. Antxe bildu ziran Maritxu Mayor Lizarbe'ri omenaldia eskeintzeko asmotan, Gipuzkoa'n degun emakume periodista altu bakarraren lagun eta adiskide sail bat.
Egunkarietan idazten dutenak, eginkizun arduratsua dute. Gertaeren eta erakutsien egibidez, erria bear dan bezela galtzea bere eguneroko jokaeran zuzen jo dezan, eta bere iritzietan garbi ikus dezan. Aita Santuak eginkizun oni garrantzi aundia eman izan diote bein da berrriz.
Josafat'eko zelain eta gure ondorengoen papeletan, oraingo jokaera ta kondaira aztartuak izango dira, ta uste degunez, Maitxu Mayor'ek egindako lana, jatortzat eta egikortzat emango dute. Ori izan baitdu bere lanean goragarri: berak uste duanez gauzak kontatzea; egiaz jokatzea beti.
Omenaldian beste emakume batek bialdutako soneto bat irakurri zuan Aranburu'tar Xabier periodista lagunak. Beste lagun astok, alako esku erakutsi ederrak eskeñi zizkioten gure emakume argiari. Lore sortak, estilografika urrezkoa, zillarrezko zigarrontziak, gozoak, eta abar... Maritxu bera arritua zegoen ainbeste lagun bere inguruan ikusita:
–Enuan uste onenheste lagun nituanik-– esan zigun.
–Ogei ta bost urte auetan amaika lan egingo zenduan?
-Emen amar-milla reportaje ta zortzi milla alkar ikuste.
–Zure lanik ordainduena?
–Milla pezeta, ertesterako idatzi nuan lan bategatik.
–Ta merkeena?
–Izen gabe agertu nuan alako "kronikilla bat. Orrelako asko egin izan det.
–Zure lanak nekatu egiten al zaitu?
-Radiorako ta prantsez eta ingeles hizkuntzak Gobernu-enkarguz erderatzeak ematen dizkidan lanekin batuta, ez da errez nekerik gabe bizitzea. Bakarrera jotzen det onelakoetan, eta itxasoari begira, nere nekea gozatu oi-det.
-Zer da zure lan ortan zuretzako pozgarriena?
-Kaleko jendeak artzen digun konpiantza eta gure lanaren estimazioa, sinesten digutenenan.
-Zer da zuretzako birtuterik maitagarriena?
-Alkarrekiko borondate ona.
-Zergatik?
-Auxe dalako Jaunarengana geien urreratzen gaituan jokabidea. Arek ainbeste aldiz barkatzen baitigu.
–Naigabeak ere izango zenitun zure jardunean?
–Oiek aztutzea izaten da onena. Zigarroa bezela aitu ditezela gure buruan.
–Erretzaille porrukatua ikusten zaitugu? Ez al dezu min biziaren bildurrik?
.–Ez.
–Gaitz orren gain al zaude?
–Bai zera! Tabakorria baiño kaltegarriagoak omen-dira arekin erretzen diran papel eta beste gauza batzuek.
Orduan pipa-artzaille ikusiko al zaitugu laster?
–Artarako moda sortzen ba da...
–Periodista izan expaziiia, zer bizibide. izango zenduan gogokoena?
–Botikaria, sendagaizalea.
–Zergatik?
-Jendeari on egitearren.
–Tolosa'ko ugalde artan, urak kaletan ainbeste kalte egin zuanean ere, lagun urkori mesede ta laguntza eskeintzearren, zure alegina egin omen zenduan, ezta ala?
–Izan zan orduan ere, zerbait lagundu bearra.
–Ta entzun izan dedanez, sari tua izan ziñan laguntza aregatik?
–Bular-gaiñean zeraman, ain zuzen ere, laguntza aregatik eman zioten medalla, Orrelakotxea da gure egunkarietako emakume idazle bakarra. Ta entzun ditugunekin gure burua argituaz, agur egin diogu Maritxu, langille ta ongille jatorrari.
8

GaiezKomunikabidKazetariak
PertsonaiazMAYOR1

Azkenak
2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


Eguneraketa berriak daude