Munduko dantza jaialdietan txapeldun


1972ko abuztuaren 20an
Goizaldi Dantzaldi Taldeari elkarrizketa.
GOIZALDI DANTZALDI TALDEA
Munduko dantza jaialdietan txapeldun
Jose Montes txistulari jatorra dugu gaur elkarrizketarako prest.Erantzunetatik igerriko dio irakurleak ondoen honen jatortasunari.
–Noiz sortu zen GOIZALDI? Nork sortu zuen? Nork jarri zion izen hori? Zertarako sortu zen?
–1948 urtean sortu zen Donostiako GOIZALDI taldea, Kandido Puxanaren ardurapean. Gazte talde bat zuen bere esku. Jose Iñaxio Montes Astigarragari, taldeko txistulari gazteari boruratu zitzaion GOIZALDI izena ezartzea. Puxanaren bidez jasotako Gipuzkoako Goierriko danizak, ahoz-aho iraun duten dantzak gordetzea zen Taldearen asmoa. Hemezortzigarren gizalditik gaur arte Iztueta, Olano eta Puxana aita-semeen bidez ezagatzen ziren dantzak gordetze hain zuzen ere.
–Iztueta, Olano eta Puxanatarrak aipatu dizkiguzu. Emiguzu hitz bitan hauen berri.
–Badute Goierriko dantzek herrikoitasun berezi eta harrigarria. Zaldibin jaio zen Iztueta 1767 garrenean. Oso gazte zelarik Goierriko dantzak irakatsi zizkion dantzari talde bati. "Gipuzkoako Dantzak" liburua idatzi zuen 1824 garrenean. Goierriko dantza eta doiñuak biltzen ditu bertan. Munduan aurreneko liburua da era hontaz 1845 garrenean hillik Zaldibiko Olanok jarraitzen dio lan hontan gogatsu. 1879 garrenean hiltzen da eta Ordiziako Puxanak jarraitzen dio. Dantzari talde asko sortu zituen txikitandik dantzari iaioa zen. honek. 70 urtez izan zen Goierriko dantzan xuspertzaille aurrekoen lanari esker emanaz. 1927 garrenean Donostiako Udaletxearen euskal dantzen zuzendari eta maixu izendatzen dute. 1947 garrenean hillik semeak heltzen dio aitaren lanari eta GOIZALDI taldea sortzen du.
–Mamitsu eta luzea da Goizaldiren bizitza. Zer agerraldi eta garaipen izan dituzue?
-Euskal Herriaren barna ibilli da bere dantza saioak eskeiñiz Goizaldi. Españan, berriz. Madrillen, Valentzian, Santanderren, Obiedo eta abarren izan da. Eta Frantzian, Goiko eta Beheko Pirimeotan, Landas, Lot, Garonne, Gironde eta abarretan Agertu gera nazio arteko dantza-jaialdietan ere Bretaña Handian, Nizan, Ligurian, Italian, Txekoslobakian eta abarretan. Txapeldun geratuak gera leku batetan baiño gehiagotan. Zinean ere atera gera: "Diez fusiles esperan", "Danzas de España" eta "La reina del Chanteclair" izenekoetan.
–Antziñako dantzak jasotzea eta ondorengoei ematea da zuen helburua, noski.
–Bai Zoragarriak dira Goierriko dantza herrikoiak. Edertasun eta danizakera harrigarriz jantziak. Euskal Herriko dantzarik jatorren eta berezienak, ziurki. Tamala litzake altxor hau galtzea. Hau da Goizaldiren helburu: dantza zoragarri hauk gorde eta zabaldu.
–Zer harreman dituzue Donostiako Udaletxeaz? Nolaz hasi ziñaten konserbatorioan irakasten?
–Puxana aita-semeen ohiturari jarraituz Udaletxeak duen Gipuzkoako dantza herrikoien eskolan jarduten dugu. Musikako Akademian lehenik, Peñaflorida karrikan. Musikako konserbatorioan 1933 garren urtez geroztik. Ordaiñez Korpus Kristi eta San Juan jaiez egiten dugu dantza.
–Askori erakutsi al diozue dantzan eta asko al dira erdi-bidean asperturik dantzan ikasi gabe geldituak?
–Zaillak dira ikasteko Goierriko dantzak. Bi urtez jardun behar da itxurantzean ikasteko. Eta gero ere jarraitu egin behar du batek zerbait izan nahi badu. Millaren bat gazte hasiko ziren hogei-ta lau urte hauetan dantza hauek ikasten. Berrehunen batek bakarrik ikasi dute itxurantzean. Beste guztiak asperturik utzi dituzte bigarren edo hirugarren hillabeterako. Iraupena, zailmena eta zaletasun haundia behar dira jarraitzeko eta gorputz egokia ikasteko.
–Beste herrietan zer diote euskal dantzez? Aurkitzen al diote meriturik?
–Txunditurik geratzen dira gure dantzez, beren jatortasun, dotoretasun, haunditasun, egokitasun eta berezitasunagaitik. Harriturik uzten ditu gure dantzen molde, doinu eta izpirituak. Ez dira aspertzen txalo jo eta jo. Herririk aurreratuenetan dute harremanik haundiena: Frantzian, Alemanian, Bretaña haundian, Holandan eta goialdeko herrietan. Txekoslobakian egin zieten ongi etorririk ogerena gure dantzei. Zoramen bat izan zen Stranize-ko nazio arteko dantza jajialdiei. "Ezpata dantzen" arduradun eta maixu zena etorri zenPragado Akademiatik gure "Ezpata dantza" zoragarria zinean ateratzera. Euskal dantzak, beste dantza guztietatik, oso desberdintzat artzen dituzte. Hizkuntzen artean euskara ere bakarra dan bezala dantzak ere oso bereziak ditugu.
–Zer sari irabazi dituzue?
–Hiru aldiz atera gera aurrena nazio arteko dantzaldietan gure Goierriko dantzekin. Llangullen-en, Gales lurraldean, lehenengo saria, 1956 garrenean. Normandiako Gisorz-en, lehenengo saria, 1961 garrenean, Caceres-en, Espaiñan ere, lehenengo saria, urte berean.
–Diru laguntzarik izaten al duzue?
–Aurrezki Kutxei eskatzen diegu atzerrira goazenean
–Gerorako zer asmo dituzue?
–Hogeita bost urte beteko ditu datorren urtean GOIZALDIK. Zillarrezko eztai hauetarako ondo baiño hobeto gertutu nahi genduke. Hori dela eta gauza asko pentsatzen ari gera. Kultura aldetik jo nahi genduke batipat: hitzaldiak, literaturako sariketak. Goierriko dantza zaharren diskoa ere atera nahi genduke. Baita zinea ere. Eta guztia Gipuzkoako altxor honen berri danok jakin dezagun.
–Jakin dugunez, izan berri zerate Suezia aldean. Zerk harritu ditu gehienbat?
–Gu nekatzeraiño galdezka jardun zitzaizkigun atertu gabe. Badakite Euskal Herriaren berri. Ezagutzen dute gure hizkuntza. Badakite gure ohituren eta egueraren berri. Jakin-min ikaragarciz galdetzen ziguten. Oso haintzakotzat gaduzkate. "Euskalduna" hitz hanndiz josten zituzten egunerokoak ere.
–oOo–
GOIZALDIK bere lana Euskal Herrian eta hemendik kanpora egiten du. Galtz bat da folklorekeria, ez ordea folklorea. Beharrezkoa du herriak, bere arnasa bait du. Jarrai dezala GOIZALDIK folklore jatorra egiñaz. Gorde eta zabal ditzala euskal dantzak eta Goierriko dantzak Euskal Herrian eta mundu osoan. Euskal Herriaren onerako izan ditezela Goizaldiren ibillaldi dantzaldi eta txapelak. Eta bere zillarrezko eztaiak indarberritzeko eta arnas berritzeko izan ditzala,
ERRIALDE
1

GaiezKulturaDantzaEuskal Dant
GaiezKulturaDantzaTaldeakGOIZALDI
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude