Xanti Ta Anton


2021eko uztailaren 28an
Xanti Oria eta Anton Pagola pintoreekin
Xanti Ta Anton
ONGARRI elkarteak, Ikastolako gelatan Xanti Oria, Iñaki Larrañaga ta, Anton Pagolaren pinturak erakusketa baten barruan bildu ditu.
Xanti ta Antori bakarrik ikusi al izán ditugu. Aiekin ari gera orain izketan:
–Ze asmo dezu zeure margoketa auekin ?
Xantik. -Barruko premi bat asetzea.
Anton'ek.–Pintura, -nere bizitzaren alderdi bat besterik ez da.
–Norentzat jarri dituzu emen ikusgai zure lanak?
Xantik.–Nere antzekoak diranentzat.
Antonek.-Nik nere lana egin eta jendeari erakusten diot.
Oraingoan Xantirekin -. bakarrik gara:
–Zeintzuk dituk ire antzekoak?
Xantik.–Ez dakit nola erantzun orri.
Orain, Antonekin gara:
--Erti –lanaren eder- baliotan biltzen al aiz?
Antonek.–Ertiak eder balioz kanpora, baditu,.beste saillak ere.
–Noiztik asi intzan pintatzen?
Xantik.–Sei bat urte ontan asi nintzala.
Antonek.–Jaio nintzanetik.
Eure erara gaitu ai aiz margoketan?
Xantik.–Bai, nere kasa, jantzi nauk lan ontan.
Antonek.,.,Nolabait nere kasa egiña nauk; ezpaidiat iñongo eskolako loturarik artu; baiña nere lanak alde bateko ta besteko eslen ikutua nai ta naiez jaso bear izan dik.
.–Ze maixu dituk artuenak?
~ Xantik,- Frantziako, "impresionista" delakoak.
Antonek.-Geiegi.
Ire margoketak ba al dik iñongo eskolaren antzik?
Xantik.–EsaEsandako Frantziako "zirrarakor" oiena noski.
Antonek.–Orren erantzunak kezkatzen natxik. Baiña erantzun ori utzi diezaiegun ertiaren kondairazaleei.
–Ire lanetan, zein dek artuena?
Xantik.–Etzekiat zer esan. Ezpaidek bérdin, arpegi bat, ikuspegi bat zugaitz bat, orma bat eta abar margotzea. Ala ere, beti nere lanetan nere zerbait gelditzen dek.
Antonek–Neretzako nere laurki guztietan, sail bat bakarrik dek gaur aintzat artzekoa. Beste guziak joandako garai bateko aidea ditek.
–Zenbat dituk ire kuadruak?
Xantik.–Larogei bat, or nunbait.
–Ertiak eta gizarte –mezuak ba al ditek elkar–lokarririk?
Xantik.–Pelikula batean, segundo bakoitzean amar iduri botatzen dituk. Ala ere, oso zail dek mintz oietako batean ezer adieraztea. Askoz zaillago dek oraindik, kuadro batean mezuren bat eskeintzea.
Antonek.-Etzegok pintura gizartekoirik; margolariak bai ba dituk beren gizarte-burutapen eta kezkekin.
–Ire laurki auek saltzeko asmotan egiten al dituk?
Xantik.–Asmo ori eban ere bai.
Antonek.–Saldu egiten dizkiat, dirua ere bearrekoa dela mundu ontan-eta.
Baiña naiago nikek neretzat gorde al izatea; nere bizi-zatia bai-dituk.
–Elgoibarko jendeak margo-lana gogoz artzen al dik?
Santik.–Bai zera! Erakusketan jenderik ez dek agiri; ta agertzen diranak ere, bidez datorkielako bakarrik agertzen dituk.
Antonek–Xantik esan duana nik ere esaten diat.
–Zergatik ori? Gai ontan ezierarik izan ez dualako ala kezkarik sortu etzaiolakó?
Xantik.–Ezierarik izan ez dualako, noski. Ezierarik izan balu, kezkak ere sortuko ituan gero.
Bai al da Euskal-Eskolarik margoketan?
Xantik.–Euskal-ertilariak badituk. Orixe guzia.
Antonek-Euskal Eskolariak ez dek. Diranak, euskal-ertilariak dituk.
–Ba al da Erti prantzesik, errusitarrik eta abar?
-Xantik–Ezierari zor zaiok prantziako erti-era bat izatea, ta berdin besteak ere. Baiña ertilariak esi guziak urratzen dizkik sarritan.
Antonek.–Lurralde batetik bestera agertzen dan pintura-aldea ertilariak bere inguran duan aide desberdiñari zor zaiok.
–Gerorako asmorik bai al dek?
Xantik.–Gaurkoari berea emanaz bizi nauk.
Antonek–BIZI. Pintura, nere bizitzaren aurpegi bat besterik ez dala esan diat. Pintura utsera jarriko banintza nere beste alderdiak goseak ituzke. Nik, ordea, pakean iltzea nai nikek.
Orra nere alkarrizketa, margolari auekin. Erantzunak zakar-samarrak ote diran, irudituko zitzaizuen, baiña tira ala. Berak diotena, au da; izketaldi batan ezin adieraz ditekela egoki norberaren margoketa, kuadro eta erti lana.
Besterik gabe, Elgoibarko Gaztediaren zuzendariekin gera:
–Zer da Elgoibarko Gaztedia?
–Izen ori, Elgoibarko Gazteak sortutako elkarteari dagokio Benetan esateko, ori ames bat besterik ez da.
–Zergatik ames-uts?
–Elgoibarko gazte geienak ez dutelako gure lanean eskurik sartzen.
Gazte geienak, beren gurasoei uzten diete elkarteko arpidea ordaintzen eta pozik dira aiton-amonak aldizkaria irakurtzen badute.
–Gazteak zuen lankide ez dituzula, esan dezue. Zuen kezkarik ez dutela. Beraz, kezkaren bat sortzeko-aalegiñak egiten dituzue, iñolaz ere.
–Guk bai, kezkaren batzuek sortzea nai izan degu; baina gure asmoak ez dute erantzunik izan gazte geienen artean. Edo-ta, eztegu gaztean kezkak esnatzen asmatu.
–Ze neurri artu dituzue kezka oiek esnarazteko?
Azken aldi ontan, aidizkari bat ateratzen degu eta obeak inguratzea...
–Zer korapillo ditu Elgoibarko Gazteriak?
-lanerako berotasunik eza; diru-eskasia; leku eroso baten premia; Maixiaketa geiegi, ta lanerako surik-eza.
Orra Elgoibarko Gaztediak esaten diguna Agirian dago, oraindik gordin, oso gordin dagoela, ango gazteen erantzuna.
Elgoibarren bada beste gazteen arteko ekintza bat: - Scout-Ekintza aipatu nai det. Lan onen berri ez du erriak. Zerbait jakin nairik, urreratu gatzáizkie auei ere galdezka:
–Zer arraio da Scout-ekintza ori?
-Gizaldi onen asieran ingeles batek asmatutako eziera mota bat. Eskola onek gaztea artu eta bere erantzupidea gizartean artzen erakusten dio. Izadiaren ederra ere, illero; gazteentzako izketaldiak, beste ainbeste gazteagoentzat, ezkontzekotan daudenentzat eta abar. Euskal Astea ere antolatzen dugu. Jakintza, kirol eta beste jokabideak ere, sortu izan ditugu. Ori guztientzat. Talde berezientzat ezin degu ezer moldatu; ezpaidegu ortarako erantzunpidea artuko duanik.
-Ze gai aukeratu dituzue izketaldi oietarako.
–Guziak, eziketarako saillekoak
–Elgoibarren euskera ala-ola dabil. Zuen elkarteak zer egiten du euskal giro ori gazteen artean sendotzeko?
Eziera bide bezela artzen dute.
–Gizaldi asieran ingeles batek asmatutako bizi-molde ori, gure gazteentzako egoki etorriko al da?
Ingeles baten burukera gure gazteen burukeran sartzen saiatu nai degu, beintzat. Orretarakó sistema orren muiña artu ta euskalgirorako egokitu bearko da.
–Ze bide artzen dituzue ortarako?
–Taldeka artzen ditugu gazteok. Talde bakoitzak bere egitekoa du: gaixo-zai, idazkari ta abar... Talde bakoitzak bere gidari arduraduna du. Onek sortzen du izketaldi ta batzarretako xaltxa. Txikiak errezako artzen dute ikasbide zarra; baiña jende aziari etzaio ain errez sartzen sistema onen jokaera siniskola.
–Ze gai arrotzen dituzue batzarretan?
–Eziera-gaiak baltipat; eta beti
Orain arte egin dan guzia. Euskal-Jakintza Astea izan da bakarrik.
Urrengoa prestatzen ari gera, baiña ez da ortan lan aundirik egin.
Ezer egiteko, izan ere, bide gutxi ta zaillak ditugu gai ontan. Ortik gora, bakoitzak saiatu bear du bere aldetik.
–Ze asmo dituzue datorren jardun-aldirako?
–Euskal-Asteaz gaiñera, gaztetxoentzako ekiñaldiak, gaztediaren Astea, jolas-bideak, beste izketaldiak tarteka, zine-forum delakoa eta aldizkarirako langille ugariagoak ere gure erriaren premiei erantzungo dien gaiak.
–Elkar-jardunak nola dituzue? Euskeraz, erderaz alá bietara?
–Gure jardunak, oraingoz, erderaz oi dira; baiña gure irtera-aldietan bietara eramaten degu gure alegiña: Nolanai ere, gure euskera sendotu nai genduke, ta gerora euskal-taldeak sortu.
–Zuen taldetan, erdaldunak ere artuko dituzue ezta?
–Guk euskalduntzat artzen degu gure errian txertatu nai duana. Nungo jatorrikoa dan eztegu kontuan artzen. Gure oitura, izate, izkuntza ta beste gauzetan gure erriko egin nai duan guzia, euskaldun da guretzat.
–Nolako korapilloak ditu scout-ekintzak Elgoibarren?
- Beste jakintza elkarte guzienak, noski: lekurik-eza, laguntzarik eza, erantzupidedun lagunik eza... eta diru-premia danerako.
–Zenbat lagun dezue Scout
-Neskatil eta Mutikoetan berrogei ta amarretik gora, denak amar urtetik ogei urtetara bitartekoak.
–Talde nastuak al dituzue, neska-mutillez osatuak?
–Irtera batzuek egin ditugu, eta aurtengo txikietan neska-mutillak elkarrekin irtetzekoak gertatuko ditugula uste degu. Aundietan neska ta mutil batera ibilli oi dira.
–Etorkizunerako zer?
–Aldian aldiko giroa kontuan artu ta lan egiten badegu, gure erriak mesede aundia izango du alde ontatik. Gazteak gaurko galderei erantzuten eta gaurko kezkaz asnatzen ikasiko dute, guk uste, Scout-ekintzaren bitartez. Asmoak egi biur ditezela, beraz.
–Sekula sekulorum. Amen.
Etxaniz'tar Nemesio
7

GaiezKulturaArteaPinturaErakusketak
GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakORIA1
GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakPAGOLA2
PertsonaiazORIA1
PertsonaiazPAGOLA2
EgileezETXANIZ1Kultura

Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude