Zestuan; Donostian Eta Beizama Maisu Izana


1969ko azaroaren 16an
Jon Joseba Saezmiera ta Uyarra jaunari elkarrizketa

Riojano Euskalduna
Zestuan; Donostian Eta Beizama Maisu Izana
Oporrak igarotzera etorria naiz nere sendiarekin «Santo Domingo de la Calzada» errira. Ta burges, benetako burges antzera patxaran, kezkak ta lan guztiak alde batera utzirik nai nituzke igaro.
Burgesak gerala diotenak, izango dira noski ta, aztertzeko, probatzeko, gogo bizia nun burgesaren bizikera. Ara nun alderdi aundia arkitu detan, nere eguneroko lan ta gañontzeko burrukatik, orain egun auetan daramakiten bizimodu lasaira. Emen arkume txuletak maats-adarren sutan erreta, an ardo bodegaren bat, urrengo eizera tramakulua zinzilika detala bizkarretik, bazkal-ondon akeitegira, txokor bat ezpañetan estuturik txintxonera ta...Au da bizi au!
Orain ezaguturik dauden alderdiak, bai garbi ikusten detala, gaztesozial diru-zaleak baño errikoiagoa dala, guk geure errian daramakigun bizikera, ta burgesak baldin bagera... Bañan laga dezaiogun ari oneri, ta joan gaitezen kronika onen sustraira.
Oporrak lasai, patxaran igaro bear ditudala ta... bañan beti izaten da zerbait gogoak aust enditudana, ta oraingo ontan Riojano Euskaldun bat izan da.
Agerkari au ikusirik, galdera batzuk egin nai nizkion ZERUKO ARGIA'rako. Bere aoz nai bait-nun jakin gertagi, edo fenomeno onen sustraia. Ta ara, "Deportivo" akeitegiko ertze baten, aurrez aurre exeririk nun arkitzen geran, alkar izketa oneri asiera eman nairik.
Irriparra ezpañetan, begiak argiak ta biziak ditu. Gogoz, prest dagoala irudiken zait nere galderari erantzan emateko ta ona emen nun dijoan nere lenbizikoa.
–Izen, abizenak?
–Saezmiera ta Uyarra'tar Jon Joseba. Lagunak Juanjo edo Maisua deitzen didate. Maisua diotenak ez dabiltz oker. Santo Domingo'n irakasle bait-nago.
–Jatorria?
–Burgalesak ditut gurasoak. Rioja'ko erri koxkor batean jaioa naiz. Aur, jaio berria nitzala Burgos'ko erri txiki batera aldaturik eman ditut nere lenbiziko zortzi urteak.
–Ezkondua izango zera noski?
–Bai. Erritarra dut, Santo Domingo'ko alaba dut nere emaztea. Jainkoak ez digu sendiaren jarraipenik eman, ez degu aurrik, bañan ziur egon zindezke, abizenaren jarraipena izan bagendun, ez zirala euzkerarik gabe, euzkeraz ikasi gabe geldituko, naiz ta Riojanoak jaiotzez ta izatez izan.
–Euskeraren zaletasuna nundik dezu sortua?
–Bederatzi urte nitualarik nere gurasoarekin batera, Zestua'ra aldatua nitzan. Aita irakaslea bait-nun ta irakasle bezela, edo irakaskuntza, Zestua'rako izendatua izan baitzan. Ta ona emen nundik datorren, nere euskal-kutsua. Euskaldun biurtu, Riojano izakera geldube. Zestua'n, Zestuar bat geiago izan nitzan. Berak zituzten oituraren jabe egiñaz. Beren abesti xamurrak abestuz, alkarrekin dantza berdiñak dantzatuz, euskaldun biurtzen ekin nitzan, Euskaldunak bere erriari dion maitasunarekin bat egiñik, berak zituzten maite-miñak ezaguturik, Euska-erria maite izaten ikasi nun. Ez ditzagun aztu, nere aurtzaroa ta gazte denbora, Zestuan, Gipuzkoar izan zirala. Ondoren Donostin amar urte irakasle, ta beste iru urte Gipuzkoaren biotz dan Beizaman izan bait naiz irakasle. Emen, Beizaman, baserriz inguraturik dagon erri koxkor ontan, Gabon garaietan, alderdi guztietara begiratu, ta denak margo aldi, arpegi berdiña azaltzen zuten, egun otz aietan, ango mendik, baserritik baserrira olentzero eskola umeak eramanaz, Zestua'n ikasitako gabon-abestiak, abestuz, igarotzen nitun. Baita Santaeske egunean, Euskaldun zarren jantzirik apaingarrienarekin nere gorputza estaliz, baserritik baserrira, ibillaldi galantak egiña naiz. Azaldu dezaket nere biotz barnetik irtetzen dun sentikizun ugariarekin, osoarekin, nere izateak bi ixuri aldi ditula; bat Riojanoa emen jaio naizelako, ta beztea Euskalduna, nere biotzaren jabe delako.
–Irakaslea zeran ezkeroz, Euskalerrian sortuak diran Ikastolagaitik zerbait esan al-dezakezu?
–Erri-tar bat, euzkal-aize, arropuzturik azaltzen bada, ta ez badaki euskeraz, neretzat euskal kutsurik ez du. Dena galdua balt-du. Bat ume-zurtz dalarik, amak seaska ertzean, bere abots gaxoarekin, Aitorren izkuntz zarrean, aurtxoaren lenbiziko sentikuzunak esnatu badizkio, ta zabarkeriz euskera galdua badu ez du barkaziorik, ez dio balio iñungo altzetik. Urte asko daramazkit Euskalerritik kanpora, ez naiz Euskalerrikoa, bañan euskal-izkuntza nere biotz barrenean deukat sartua bere indar guztiarekin. Sentitzen dut, maite dut, ta mintzatzen zaidanean berarengana joaten naiz kukuturik alkar-izketa, nere biotza tunpaka dalarik. Ta opor aldiak onuntz igarotzera etortzen diran euskaldunak entzuten didatenean euskeraz mintzatzen, arriturik gelditzen dira nere euskera garbiarekin. Orregaitik bearrezkoak ikusten ditut ikastolak. Ikastolak diralako, euskal-izkuntza, indartsu, bizi-erazikodun biderik egokiena. Euskal-odola daramakitenak, sentitu daitezela, zearo aundizki, beren izkuntza, Europa'ko zarrena izanik, baita ere bait-da xamurra mintratzerakoan, garbia suztraiz, goxoa entzuleentzat, ta nik ez dakin zenbat gauz geiago.
–Euskal-abizen asko zumatzen ditut erri ontan. Zer ikusirik izan ote du lur onek Euskalerriarekin?
–Gai ontaz luze itzegiten ekingo banitzake, orri asko betetzeko bide izango zenduke. Nere Rioja'ko erri onek, leku-izen asko euskaldunak ditu. Gai ontaz, neure idaz-lan bat egiña dut, ta ez dago ukatzerik, Euskal-erriarekin zer ikusi aundia eduki ez dunik. Gogoratu boar degu Sancho El Mayor'en garaian (urteak 1.000) errege-erri bat izan zala Errege bat zuten, ta baita diru berdiña ere. Bizkaia, Bureba, Rioja, Gazteiz, Gipuzkoa, Naparroa, Laburdi, Zuberoa, Jaka, Sobrarbe ta Ribagorza ziran errege onen mendean zauden erriak. Emen "Rioja-alta'n" mintzatzen zan euskeraz, orlako bizkaitar izkelgiarekin. Begiratu dezaiogun, zenbat-ta-zenbat euskal abizen deuden emen Santo Domingo'n ta inguruetako errietan. Baita ere begiratu bat eman dezaiogun euskal izeneko erriari; Ezkarai, Herramelluri, Lajarraza, Urdanta, Ayabarrena, Uyarra, t.t. denak Santo Domingo ingurokoak dira, ta ezin ekingo gera, emengo zelai, mendi-tarte, borda ta gañuntzeko euskal-kutsua duten izenak aipatzen, orririk gabe geldituko gera-ta.
–Rioja'ren izena nundik datorrela derizkiotzu?
–Rioja, Rio Oja'tik da nere berezizko iritzia. Bañan Euskaldunak onuntz lanera antziñan etortzen ziranean, nola zioten Erri-otza'ra edo Erri ogi'ra zetoztela, ez litzake ziaro oker egotea izango, esaera ortatik detorrela esango bagenduke. Gai au ere oso zabala da, ta orri asko bearko lirazke gai au bear dan mallan azaltzeko ta joan gailtezen beste galderen bat badezu, berari erantzutera.
–Ez diot beste galderarik egingo baizik "ZERUKO ARGIA" eskeñi irakurleari zerbait esan nai bait-dio.
–Rioja'ko lur eder ontatik nere agurrik beroena "ZERUKO ARGIA"ren irakurle guztieri ta batiz-bat Gipuzkoan iaioari. Bere erri ta baserrik ezagutzen ditut. Baita ere ezagutzen ditut beren oitura garbik, bizi izan ditudalako. Ain zintzo, lelalak, ta langille diran Euskal-erriko gizadia maite det, beren kideko izan naizen ezkeroz. Gipuzkoa bear bada, Gipuzkoatarrak berak baño obeto eragutzen detalako.
Agurtzerakoan lagunok, nere agurrik sutsuena bidali nai diot, Zestuako erriari, nere aur ta gaztetasuna, poz ta alaitazunez bete zuan erriari, baita aztu eziñeko naigabea sortu ziralako ere. Egun batean Zestuara eraman ninduan Aitaren ezurrak bein-betirako, Zestuako ill-errian ditudalako.
Zestuara, Euskalerria ezagutzera, euskeraz ikasirik, euskaldun bat geiago izatera, Riojano izanik, ta ezin ukaturik, Euskal-erriko gizon eta lurrak maite izaten erakutsi zidan Aitaren ezurrak.
|–Agur, Juanio ta milla esker.
Ta zuek "ZERUKO ARGIA'KO" irakurleok ikasi zazute "RIOJANO EUSKALDUN" onengandik EUSKAL EUSKALDUN izaten.
EUSKO
Santo Domingo de la Calzada-ko Deportivo akeitegian. Eusko gure kronista Saezmiera ta Uyarra Jon Joseba-rekin alkarizketan.
11

GaiezHizkuntzaEuskaraBesteak
PertsonaiazSAEZMIERA1
EgileezEUSKO1Hizkuntza

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude