Eusko Ikastolataz


1969ko abuztuaren 24an
Galdakanoko Ikastolako Zuzendariari Itziar Barrenetxeari elkarrizketa

Galdakano
Eusko Ikastolataz
Ikaskuntzak beti arduratutzen gaitu ta, euzkerazkua ba da ainbat geiago, biarrekua dogulako euskotarrok. Ori dala-ta, bertoko eusko ikastolan urratzak edo pausuak jakinguriak bultzatuta asi giñan ikastola ortako zuzendari egiten daben Barrenetxea'tar Itziar anderañu azkarrai itaun batzuk egiten:
–Itziar, amaitu barri dozuben ikastaro ontan, zenbat neska-mutiltxu euki dozubez ikastolan?
–Gabon osterik ona irurogei ta amabi (72), iru ikastokitan, beste ainbeste irakaslekin, zeuk dakizun lez, danak sei urtetik berakuak.
–Mordo ederra benetan; urrengo ikastarorako geiago izango dozubez?
–Bai, eundik gora dagoz oartuta edo apuntauta orain arte, baña, orrerarako beste areto bat edo bi geiago bearko doguz beste ainbeste ikastoki ipinteko, ze, bestela ezdaukogu tokirik naikua ume danantzat: ikusiko dogu gauzak zelan gertatzen doguzan aurrerantzian.
–Txindiz, zelan toloztutzen da ikastola?
–Oso ederto azken aldian, eskerrak itxueen zozketa bitartez lortutzen dogun txindiari eta, zetan esanbez, ume bakoitzak ordainduten daben berreun (200) lauerlekori, illero jakiña; ain poliki ta, aurrerantzian eztabe umiak izango baimen-txartela edo matrikula (500 lauerleko) ordaindu bearrik.
–Ederto ikusiten dot ori, Itziar, txindia ba dago beintzat, ze, orretara euzkeltzale beartsuen umetxuak be errez sartu litzakez, ume guztiak sartu bear leukeen euzko ikastolara, emen berton ikasi leikielako erdel ikastolatan ikasten eztabena, gure izkuntza goxoa, EUSKERA, ta abar. Aurrera ba eusko ikastolatako batzordiak! biderik estuenak igarota daukaguz-da.
BASA-JAUN
7

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazBARRENETXE2
EgileezBASAJAUN1Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude