“Arnasa hartu eta abestiak aireratzeko beharra nuen”

  • Hainbat urtez bakarka konposatzen eta abestiak sareetan partekatzen aritu ondotik, Aria taldearekin Urdin diskoa kaleratu berri du Marina Landak (Donostia, 1993). Musikan jarduteko aukera abandonatua zuela, Euskal Herriko pop musikari buruzko doktoretza-tesia abiatu, eta sormen prozesua eraldatu ondotik, jaio zen Aria.


2023ko abenduaren 21ean
Argazkia: Ana Banegas.
Argazkia: Ana Banegas.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Musika bidelagun

"Beti maitatu izan dut musika. Inguruan ez dut sortzailerik, baina abeslaria izan nahi nuela esaten nuen txikitan. Idaztea ere betidanik izan dut gustuko. Hasieran, ipuinak idazten nituen, ondoren olerkiak, iritzi artikuluak… eta 13 urterekin nire lehen kanta idatzi nuen, ingelesez. Bi urte geroago instrumentu bat behar nuela jabetu nintzen eta gurasoei gitarra oparitzeko eskatu nien. Geroztik gora-beherak izan ditut, baina, musikak beti lagundu izan nau bizitzan: hizkuntzak ikasten lagundu dit eta nire aldartea erregulatzeko balio izan dit".

Idaztea eta publikoan jotzea biluztearen modukoa omen da zuretzat. Abestiak bizipen pertsonaletik sortzen dituzu?
Ia guztiak, bai. Batzuk modu esplizituagoan eta beste batzuk inplizituan, metaforen edo hitz jokoen bidez... baina gehienak nire esperientzietan oinarritzen dira. Niri gertatzen zaizkidan gauzak ez direnean, nire ideologia edo pentsamendua abiapuntu hartzen dut.

Non erranen zenuke aurkitzen duzula inspirazioa?
Edozein une eta lekutan aurki dezaket, egia esanda. Idatzi dudan azken kanta dutxatzen ari nintzela etorri zitzaidan eta korrika eta presaka atera behar izan nuen mugikorrean grabatzeko. Gauean ere, behin baino gehiagotan esnatu behar izan dut grabatu edo estrofaren bat idazteko.

Aria da zuen izena; aire erran nahi du italieraz. Horren beharra zenuela diozu…
Espazioa behar nuen; arnasa hartu, nire buruari jartzen nion presioa eta urduritasuna gainetik kendu. Airea behar nuen nik. Eta aldi berean, abestiak aireratzeko beharra sentitzen nuen. Hainbeste urte konposatzen igaro ondoren, jendeak beti galdetzen zidan ea non aurki zitzakeen nire kantak, eta ez nekien zer erantzun. Orain plataforma guztietan entzungai daude, azkenean!

"Diskoko lau abesti Palermon sortuak dira, beste bi Euskal Herrian eta bat Mediterraneo itsasoaren gainetik hegazkinez pasatzen ari nintzela"


Zer moduzko harrera izan duzue orain arte?
Harrera ona izan du, Durangoko Azokan izan ginen eta esperientzia polita izan zen. Jendeak abestiak oso gustuko izan dituela esan digu eta horrek ilusio handia egiten digu, nola ez! Gainera, bereziki gustuko dut entzule bakoitzaren kanta gogokoena ezberdina izatea, kantak ezberdinak direlako eta bakoitzaren berezitasunak mahaigaineratzeko gai izan garela iruditzen zaidalako.

Taldea donostiarra den arren, italierak arrasto garrantzitsua du hitzetan. Zer dela eta?
Niretzat musika hizkuntzak ikasteko tresna izan da, hala gertatu zitzaidan ingelesarekin, frantsesarekin, katalanarekin eta azken urteotan italierarekin. Sizilian hilabete batzuk igaro behar izan nituen doktoretza-tesiaren nazioarteko egonaldia zela-eta. Kontua da han artatu behar ninduen ikertzailea ni iritsi baino aste batzuk lehenago zendu zela… eta hara iritsi nintzenean bi aukera nituen: triste bizi edo bakardadeari buelta eman. Bigarren bidea hautatu nuen eta italiera ikasteari ekin nion, ero moduan. Musika entzuteaz gain, idazten ere hasi nintzen eta asko lagundu zidan.

Diskoa bera Sizilian grabatu zenuten. Nolakoa izan zen prozesua?
Bakardadean, zorionez, hainbat lagun egin nituen Palermon. Horien artean Domenico Gargano konpositore eta ekoizlea dago. Berak kanta batzuk grabatzeko aukera eskaini zidan eta aukerari heldu behar niola erabaki nuen. Hasieran, diskoa bakarlari gisa kaleratzea zen ideia eta Palermon idatzitako kantek osatu behar zuten, baina Iñaki Ortegorekin jotzen hasia nintzenez, taldea osatzea erabaki genuen. Argi dut ez dela disko edo talde baten prozesu naturala, baina hala suertatu zen: ni Palermora ahal dudan guztietan itzultzen naiz eta bidaia horietan grabatu genituen kantak.

Guztira, zazpi kantak osatzen dute bilduma. Tartean, barne gatazkak, maitasun istorioak eta bizitza filosofia dituzue mintzagai. Nolakoa izan da abestien sorkuntza prozesua?
Normalean letrak eta melodia aldi berean etortzen zaizkit, naturalki. Diskoko lau abesti Palermon sortuak dira, beste bi Euskal Herrian eta bat Mediterraneo itsasoaren gainetik hegazkinez pasatzen ari nintzela. Ondoko eserlekuko pertsonak flipatu zuen, hegaldi betean baxu abesten, idazten eta mugikorrean grabatzen aritu nintzelako. Letrek garrantzi handia dute, eta kanta bakoitzari bere espazioa ematen diot, zer kontatzen didan galdetzen diot. Batzuetan, hasieratik dakit zertaz ari den abestia, beste batzuetan estrofa batzuk behar ditut nik kontzienteki erabakitzeko zer den bertan kontatu nahi dudana. Une onetan, nahiz ilunagoetan sortutako kantak dira.

Anime perdute abestia kaleratu zenuten aurrerapen gisa. Mediterraneoa du hizpide.
Palermon bizi nintzenean idatzi nuen. Sizilia Mediterraneo itsasoko uharte handiena da, erdian dago, eta immigrante eta errefuxiatu asko eta asko iristen dira hara. Halako batean, italiera ikasten ari nintzela, amare (maitatu) eta a mare (itsasora) hitzekin jolas egiten saiatzen ari nintzenean, Aita Marik han misio asko egiten zituela irakurri nuen. Argi sentitu nuen abestiak gai hori jorratu behar zuela, eta bere bidea egin zuen. Horregatik, abestia errefuxiatuei laguntza ukatzen dien pertsona baten ikuspuntutik kontatua da, are gordinagoa, nire ustez.

Oraindik entzun ez duenarentzat, zer azpimarratuko zenuke Urdin diskoaz?
Zazpi kanta goxo eta atsegin daude. Batzuek denok bizi ditugun egoera edo sentimenduak islatzen dituzte. Beste batzuk misteriotsuagoak dira eta ez dute argi adierazten zertaz ari diren, entzulearen irudimena piztu aldera. Anime perdute-k errefuxiatuen krisia du mintzagai, eta azkenik, Vals hau zuretzako maitasun sano baten bilaketa da, maitasun harreman batean oinarrituta. Kantak mimo handiz aukeratu genituen eta pozik gaude emaitzarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Ea zer gertatzen den, edo zer gertatu da hemen?

Lohi Ensemble

Non: Montehermoso Kulturunean

Noiz: Irailaren 28an

-------------------------------

Igande arrats goibel eta hotz batez izan nuen, lehen aldiz, Lohi Ensembleren berri. Arabako musika eszena autogestionatuaz hitz egiteko Larraitzek jende jator pila bat... [+]


Euskal Herriko hainbat musika taldek bat egin dute Spotify-ri boikot kanpainarekin

Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]


2025-10-03 | Xalba Ramirez
Haizeari entzunaz

Ixo eta bizi!

Gailu

Bidehuts, 2025

------------------------------------------------------------------------------------------------------

Aresti hilda dago. Eta bere oinordekotza baita ere. Gailuk argi du: “Harrizko herri zena / negar herri bihurtu da eta, / hala, iduri... [+]


Hiri bat eta estimuluen karrusela

Rodeo eta Dena

Non: Bilboko Kafe Antzokian

Noiz: irailaren 18an

--------------------------------------------

Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]


Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barna, hamabost egunez segidan hamabost kontzertu antolatu ditu Musika Zuzenean proiektuak, 15 urte betetzen dituztelako. Areto txiki, taberna eta espazio autogestionatuetan izango dira. Anari, Niña Coyote eta Chico Tornado, Ezpalak eta... [+]


Hitzordu berriak Kursaal Eszenan

Kursaal Eszena

Non: Donostiako Kursaal Jauregian

Noiz: 2025eko urri eta abendu artean

----------------------------------------------------------------------------------

Uda azkar pasatu zaigu, oraindik buruan ditugu Musika Hamabostaldian gozatu ditugun kontzertu zoragarrien... [+]


2025-09-27 | Leire Ikaran
Makineria pisutsu baten oihartzunak

EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA

Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.

-------------------------------------------------------

Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]


2025-09-18 | Irutxuloko Hitza
Lourdes Iriondori emango dio aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina

Aldundiak aurtengo Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio abenduan Lourdes Iriondo Mujikari (Donostia, 1937-Urnieta, 2005) bere heriotzaren 20. urteurrenean. Aintzatespen horrekin, euskaren biziberritzean eta euskal kulturaren suspertzean Iriondok egindako “lan mamitsu eta... [+]


2025-09-17 | Xalba Ramirez
Nhil, etxe bat 'soulari'

Etxea
Nhil
Autoekoizpena, 2025

------------------------------------------------------------

Etxea du izena Nhil taldearen hirugarren diskoak. Taldekideek azaldu dutenez, “etxea” baita taldea haientzat, eta entzulearentzat ere hala izatea nahi dute. Zazpi... [+]


Zergatik?

'GUREA KULTURA' JAIALDIA 
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an

--------------------------------------------------------

Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]


Espainia ere ez da Eurovisionen izango, Israelek parte hartzen badu

RTVE irrati-telebista kate espainiarreko Administrazio Kontseiluak astearte honetan onartu du erabakia. Jaialdiaren antolaketan pisu handia duen “Big Five” deituriko herrialdeen artean, Espainia da lehena iragarri duena Eurovision utziko duela Israelek parte hartuz... [+]


Eguneraketa berriak daude