Ezkerra ez da gai etorkizuna amesteko

ANTTON OLARIAGA

Hauteskunde batzuk pasatu berri dira. Beste batzuetan gaude bete-betean. Hau idazten ari naizela, oraidik ez dakigu zer gertatuko den, aurrekoek islatzen zuten eskumaren igoerak Espainiako Gobernuko giltza eman edo eskuratzeko zorian geldituko ote diren. Bigarrena gertatuta ere, eztabaidaezina da mundu mailako joera betean sartuta dagoela estatua.

Sasoi berri bat da. Bizitzen ari garen faktore anitzeko krisiak neoliberalismo globalaren amaiera iragartzen du. Eta apurka eta etengabean zabaltzen ari den eskuma berria lema hartzeko eta aldaketa bideratzeko prest azaldu da. Ez dirudi, zoritxarrez, beldurra baino printzipio hobeagorik dagoenik kontra egiteko.

Komunikabideen esku-hartzea, sare sozialen zeregina, fake news eta bestelakoak, gerizpetan diren Bannon moduko ideologoak… azalpenak mila izan daitezke, baina horrek ez dio funtsezko galderari erantzunik ematen: zergatik ezkerra ez da kapaz atsekabe soziala bideratzeko?

Ezkerra ez da gai etorkizuna amesteko, ilusioa piztuko duen proiektu bat irudikatzeko, hein handi batean etorkizuna bera kolokan dagoelako. Konturatu garenez, gaur gaurkoz, errazagoa da munduaren amaieran pentsatzea, kapitalismoaren amaiera imajinatzea baino. Bestelako mundu bat posible dela sinistu eta aldarrikatzen genuen, baina distopiak utopia jan du.

Historikoki errebeldia, desobedientzia eta transgresioa gorpuztu zituztenak defentsiban daude, zuzentasun politikoan tematuta

Ezintasun horrek badagoena salbatzera eraman du ezkerra desesperatuki. Pasa den mendean langileak bestelako formulazio askatzaile batzuetatik aldentzeko sortutako tresna, Ongizate Estatua, alegia, defendatzea omen da aukera posible bakarra. Hobe sistema hau gorde, nahiz eta ahulduta, etortzeko den balizko munstroaren mehatxuaren aurrean. Horrela, azken hamarkadak alternantziaren sasoia izan dira. Baina alternantzia ez da alternatiba, eta botere politiko-instituzionalak, bere hutsean, txaplatak jartzeko parada baino ez du ematen. Akaso nolabaiteko ordenari eusteko baliagarria izan zen noizbait, baina badirudi sistemari berari ere iraungitze-data helduko zaiola berandu baino lehen.

Alternantzia bermatzeko, botoak dira beharrezkoak. Eta bezain besteko boto lortzeko, badirudi alderdiek zentrorantz jo behar dutela, ahalik eta jende gehien berenganatzeko, ahalik eta mesfidantza gutxien sorrarazteko. Halaxe dio dotrinak. Baina zentrokoa izatea eta zentro politikoa izatea gauza ondo ezberdinak dira. Zentro politikoa, berak markatzen duen musikaren erritmora beste guztiak dantzan jartzen dituena, alegia, momentu honetan ultraeskuma da.

Neoliberalismoak Keynesen liberalismoa eta horren asmo sozial onak –eta eztabaidagarriak– irentsi zituen bezala, ultraeskuma edo alt-right delakoa (eskuma alternatiboa, euren esanetan) eskuma “zibilizatua” (sic) irensten ari da. Eta, areago, pentsamolde berri oso bat ereiten. Garrantzitsua izan arren, funtsezkoenak ez dira siglak edo boterera heltzen diren ala ez, baizik eta iruditeriak eta kosmobisioak aldatzen ari direla. Jendartearen aldaketa eragiten ari dira, sistemaren aldaketa norabideratzeko.

Bien bitartean, historikoki errebeldia, desobedientzia eta transgresioa gorpuztu zituztenak defentsiban daude, zuzentasun politikoan tematuta. Sumin soziala eskuma alternatibo berri hau kapitalizatzen hasi da. Harrigarria bada ere, eurak dira orain, itxuraz, behinik behin, “antisistema”.

Estatua mundu mailako joera betean dagoela esan dut hasieran. Pentsa genezake gure bazter honetan salbu edo, behintzat, aparte gaudela. Nahi duguna pentsa genezake, baita ez pentsatu ere.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea handitzeko beste saiakera bat

Valle de Odieta enpresak eta bere filialak (HTN) urteak daramatzate instalazioak handitu nahian, administrazioa ezartzen ari den erregulazio guztien aurka. Epai judizial bati esker, abere kopurua gaur egun baimenduta dituzten hainbat adinetako 7.800 bururaino zabaltzea lortu... [+]


EHU desitxuratzen duen irakaslea

Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko... [+]


2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


Teknologia
Transmisioa

Ordenagailuaren aurrean orduak  ematen zituen gazte horietako bat izan nintzen. Internet bidez munduko beste pertsona eta kultura batzuen pentsamendua, musika eta ikus-entzunezkoak aurkitu zituena. Garai haietan ez zen hain ohikoa Internetera konektaturiko gailu bat izatea,... [+]


Materialismo histerikoa
Ez naiz gai

Badira gaiak momentuan begiratu ezin ditudanak. Ez dakit gertatzen zaizuen. Eta ezin ditut begiratu iragan izan gabe, susmoa dudalako ezin altxatzeraino itoko nautela, eta gertaeraz gain, gertaerari buruzko letrek ere lehendik ahula zen norbait zapaltzen dutela. Eta uste dut ez... [+]


Eguneraketa berriak daude