Gurea da lore sorta!


2023ko maiatzaren 21a
'Tatxers' | Tatxers | Autoekoizpena, 2023
'Tatxers' | Tatxers | Autoekoizpena, 2023
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Belaunaldi aldaketa baten ikurra da Tatxers, pandemia osteko eszenaren berritzea ekarri zuten horien taldekoa. Denbora gutxian lortu zuen publikoaren maitasuna, eta, harrigarria bada ere, polemikarik gabe, kontsentsu handi xamarrez. Oi! musikak eta popak bat egiten duen puntu estraño horretan ekilibrista izatea da haien bertutea. Jarrera eta melodiak, nolabait laburtzearren.

Hau da haien lehen lan luzea, eta jauzia eman nahi izana nabaritzen zaie. Norabidez aldatzen dute kantek, akorde segida berriak probatuz eta erritmoak aberasten. Berako Atala estudioan grabatuta, tranpa eta kartoirik gabeko estudio bakarrenetakoa dugu Euskal Herrian. Nabari da. Ez dago alferrikako betelanik, gordina da eta soinu zuzen horrek laguntzen dio kantu zuzenei. Zuzenekoetan zuzendu beharko ez direnak, bidenabar.

Kanta batzuetan jauzia nabariagoa da, alegia, garapena bilatu eta saiatu direla lehendik egindakoa ez errepikatzen. Baina beste talde batzuen kasuan ez bezala, ez die esentziari batere eragiten. Eta, honakoan, kantutzarrez bete dute diskoa. Bakar bat ere ez da soberan, eta denak dute beren zera berezia. Tatxersek bere lekua topatu du, eta zorionekoak gu.
“Etengabeko konparazioan” sentitu dute haien burua Tatxerstarrek, nostalgikoak ez direla aitortu behar izan dute sarri. Britainiako rocka dela, Itoiz eta Balerdi Balerdi direla, nostalgiaren uhinetan kokatzen dituzte. Inori ez zaio arrazoirik falta. Taldeak gogorarazten dituelako lehendik egin diren molde horiek, distortsiorik gabeko gitarrak kasu –disko honetan are garbiagoak direnak–.

Baina bada erroko gaizkiulertu bat. Lehendik egin diren estiloen tradizioan kokatzeak ez zaituela ezeren nostalgiko egiten. Nostalgia pasiboa da, erabat. Mugitzen den inor ez da nostalgikoa. Uhin retroak izan ditzake, denok edaten dugulako nonbaitetik. Sorkuntza ez delako asmatzea, berrasmatzea baizik.

Mao Zedong lagunaren paperezko tigreak oinarri hartuta lortzen dute garaia deskribatzea; denaren eta ez denaren arteko ezlekuan hazitako belaunaldiaren doinuetan, porrota da bide bakarrak indar handiagoa duela dirudienean: “Hau ez al da izango / mundua onera aldatzeko / halako ilusio ero bat/. Paperezko tigreak ote dira / aurrean ditugunak/ haizeari aurre egiteko gai ez direnak”. Porrotari esperantza apur bat, azkenean. Eta badugu garaipenerako lelo berria: “Gurea da lore sorta!”.


Disko kritikak kanaletik interesatuko zaizu...
2023-09-24 | Iker Barandiaran
Musikak eramaten gaituenerat

Harat
Harat
Autoekoizpena, 2022

---------------------------------------------------------------

Post-rocka, post-punka, post-hardcorea... Iraganetik datozen aterkiak dira. Inork gutxik daki zehazki zer estaltzen duten eta zer ez, nor busti eta nor ateri den. Eta,... [+]


2023-09-17 | Xalba Ramirez
Chihuahuak, kanitxeak eta klase borroka

CEROS
Ben Yart
Oso polita, 2023

---------------------------------------------------------

Chill Mafia eztanda bat izan zen. Tinta asko gastatu zen prentsan fenomenoa ulertzeko, edota ikuskizunean nork bere aletxoa gehitzeko, klik errezak zirelakoan. Leherketa zirudiena... [+]


2023-09-03 | Iker Barandiaran
Bilatu eta zapaldu

Todo es para destruir
La excavadora
Mauka, 2023

-----------------------------------------------------

La Excavadora Gasteizen jaio zen pandemia betean, erabat gogaituta eta nazkatuta geundenean. Aitortzen dut nolabaiteko ilusioa piztu zuela behingoz norbaitek berriro... [+]


2023-07-30 | Iker Barandiaran
Dei galduak ala bala galduak?

Azken deia
112
Autoekoizpena, 2023

 

Azaroan, Ez Donk Amaitu-k Arrasaten antolatutako jaian, deskubritu nuen herri bereko 112 talde gaztea. Sorpresa atsegina hartu nuen. Gazteak izanda ere beste hainbat proiektutan (WC, Txuleria Joder, Volkete…) ibilitakoak... [+]


2023-07-23 | Xalba Ramirez
Euria Bilbo postindustrialean

Ekialdea dela, Mendebaldea dela, baten bati ez zaio gustatzen Euskal Herriko banaketa kultural hau. Kontsentsuen faltan, badugu egia bat berdaderoa: kultura –eta musika– lurraldeari lotzen zaio, edo ez da. Nafarroa Garaiak eta Behereak eman dizkigute euskal zera hau... [+]


Eguneraketa berriak daude