Bizitzaren polifonia

  • Charles Mingus (Nogales, Arizona, AEB 1922 - Cuernavaca, Mexiko, 1979) jazz musikariaren jaiotzaren ehungarren urteurrena bete zen iaz. Jazzaren historiako konpositore, instrumentista eta bandako lider handienetarikoa da. Duke Ellington, Thelonious Monk, Charlie Parker, John Coltrane edo Miles Davis maisuen parekoa da haren itzala. Ezbairik gabe, talentuak gainez egiten zion jenio bat.

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kontrabaxu-jotzaile apartaren ehungarren urteurrena gogorarazteko asmoz, Libros del Kultrum argitaletxeak Mingusen autobiografia ezagunaren gaztelerazko itzulpena berrargitaratu du: Beneath the Underdog: His World as Composed by Mingus (Txakur bat baino gutxiago: konposatu nuen mundua). Berrargitarapenari hiru testu gehitu dizkiote, gaztelerazko aurreko edizioetan jaso gabekoak.

“Suminkorra”, “zorrotza”, “traketsa”, “zakarra”… Mingus musikari basatia zen, eta haren nortasuna antzeko adjektiboen inguruan hezurmamitu zen. Adibidez, Filadelfian eman zuen kontzertuetako batean, bat-batean bukatu zuen emanaldia: pianoaren estalkia itxi eta pianistari ia hatzak hautsi zizkion, eta gero, Jimmy Knepper tronboi jotzaileari ahoan zaplaztekoa eman zion. Ondorioz, Jazzaren Gizon Amorratua goitizena jarri zioten. Izaera biolento hori gorabehera, amultsu era agertzen zen. Bere biografian jasota utzi zuenez, Mingusen baitan hainbat Mingus bizi ziren.

Horiek horrela, bere barrunbeetako hamaika ahotsez eta aldartez osatutako bizitza polifonikoa bizi izan zuen. Halaber, bere musikan bizipen korapilatsuetako osagaiak txertatu zituen, hala nola: gospela eta bluesa, New Orleans hiriko jazza, abangoardiako jazza edota musika klasikoa. Bere eragin nabarmenetako bat Duke Ellington musikaria izan zen; behin esan zuen Ellington eta Eliza zirela bere influentzia nagusiak. Haren soinua eta armoniak hartu zituen, eta, besteak beste, disonantziak, denbora aldaketa bortitzak eta azelerazioak erantsi zizkion.

Mingusen produkzioa latza eta emankorra da. Alabaina, artistaren aburuz, bere diskografiako lanik onena Tijuana Moods (RCA, 1962) da. 50eko hamarkada amaieran, AEBen eta Mexikoren arteko mugako hirira iritsi zen, maitale batek eragindako desengainua tarteko. Hala, Tijuanan “sentitutakoa eta ikusitakoa” bildu zuen disko horretan: gau giroa, tekila, takoak, txile minak, mariatxiak eta apustuak. Kriskitin hotsak eta free jazza uztartzen dituen obra da. Neurrigabekeria, zentzurik onenean.

Etengabeko hitz-jarioa

Mingusek idatzitako biografian, baina, musikak kasik ez du presentziarik. Jazzak liburua moldatzen du, baina edukiari ez dio inolako ekarpenik egiten. Kontrabaxistaren etorria etengabea eta neurrigabea da, eta jazzaren erritmo frenetikoaren energiarekin kateatzen diren elkarrizketen bidez egituratzen da liburua. Bi hamarkada bere bizitza izkiriatzen eman ostean, 1971. urtean plazaratu zuen autobiografia, baina ordurako oso gaixo zegoen, alboko esklerosi amiotrofikoak jota; zortzi urte beranduago hil zen. Ahalegin kolosal horren ondorioz, hirugarren pertsonan idatzitako 1.500 orrialde bete zituen, eta lan mardul hori 384 orrialdera ekarri zuen editore batek. Edizio lan hori dela eta, musikariaz ezer gutxi jakingo du irakurleak, baina ezagutuko du haren ego oinazetsua. Etxolak, jauregiak, psikiatrikoak eta jazz-zuloak bisitatu zituen musikari erdi beltz baten nondik norakoak dira liburuaren muina, non emakumeak eta belztasuna diren gai nagusiak. Horiek horrela, biografia fikzionatu baten itxura hartzen du kontakizunak, eta zaila da jakitea zer den egia eta zer gezurra, zer fantasia eta asmazio sexuala, zer egiazko gertaera eta haurtzaroko anekdota zorigaiztokoa. Mingusen emazte Sue Grahamek aitortu zuen liburuan jasotako kontu asko musikariak asmatu zituela. Halere, gertaerok dibertigarriak eta hunkigarriak dira, eta lirismoz eta gordintasunez kontatuta daude, isuritako hitzontzikeria geldiezina tarteko. Boladan zegoen beat literaturatik gertu.

Kontakizuna kontrabaxuaren haurtzaroan eta nerabezaroan abiatzen da, Los Angeles hiriko Watts aldirian. Aita, militar ohia, abila zen gerrikoarekin. Amaordea, halaber, fundamentalista eta errepresiogilea zen, Bibliako aipamenak uneoro txistukatzen zituen. Mingusek bereak eta bi zuzendu zizkion liburuan. Musika klasikoa ikasten saiatu zen gaztetan, baina klasikoa zurientzako esparrua zenez, jazzera jo behar izan zuen. “Beltza zara. Nahiz eta ona izan, inoiz ez duzu ezer lortuko musika klasikoan. Jo nahi baduzu, instrumentu beltz bat jo beharko duzu. Ezin duzu txeloa jo; beraz, kontrabaxua jotzen ikasi beharko duzu, Charlie!”. Ondotik, proxeneta, urdanga, gamelu eta gaizkilez jositako giroetan nabarmentzen hasi zen. Azkenik, New York hirira iritsi zen, eta bere garairik onenak han bizi izan zituen. Lionel Hampton, Billy Holiday, Fats Navarro eta Charlie Parker jazz musikari garrantzitsuen ondoan ibili zen. Depresioan hondoratuta Belleuve psikiatrikoa bisitatu zuenekoa ere kontatzen du.

Musika klasikoa ikasten saiatu zen gaztetan, baina klasikoa zurientzako esparrua zenez, jazzera jo behar izan zuen

Emakumeak dira kontakizunaren ardatz nagusia. 40ko hamarkadan sexu bidaldi zorabiagarria abiatu zuen Mingusek. Bere bizitzan 31 maitasun-afera izan zituela onartu zuen, baita hogei emakume ingururekin oheratu zela saio bakarrean ere. “Edozein zuri kaiku eta zikin baino gizonagoa naiz. 23 emakumerekin egin nuen larrutan gau batean, buruzagiaren emakumea tartean (…) Hiltzea desiatzen nuelako egin nuen eta horrek hilko ninduela espero nuen. Baina Mexikotik itzultzerakoan, asetuta sentitzen nintzen; beraz, utzi nion”. Jakina, hori guztia baieztatuko duenik ez da. Musikariaren poligamiaren aldeko aldarria azpimarragarria da: bost emazte izan zituen, eta horietako bi sexu-langile bihurtu zituen. Denboraldi batez proxeneta izaten amaitu zuen.

Kontaketa zeharkatzen duen bigarren gai nagusia belztasuna da, liburua sasoiko giro sozial eta ekonomikoaren kronikatzat ere har baitaiteke. Mingusek beltza izateagatik lotsa sentitu zuen txikitatik. Areago, bere azala ez zen oso iluna, eta hortaz, bere belztasuna ere ez zen nahikoa beltza gainerako beltzentzat. Ondorioz, beti zebilen istiluetan bera baino beltzagoen irainak tarteko. Mingusen ama jatorri ingeles eta txinatarreko gizon baten eta Hego Amerikako emakume baten alaba zen, eta aita baserriko gizon langile beltz baten eta emakume suediar baten semea. “Charles Mingus naiz. Gizon erdi beltza, erdi horia, ezta horia ere, ez beltza izateari uzteko bezain zuria ere, ezta zuri deitzeko bezain argia ere. Nik beltzat jotzen dut neure burua. Charles Mingus naiz, nire ustez ez dut kolorerik. Charles Mingus naiz, jazz musikari ospetsua, baina ez Ameriketako Estatu Batuetan bizimodua ateratzeko bezain ospetsua, nire etxean”. Autobiografiaren jatorrizko izenburuak, hain zuzen, bere nortasuna erabat baldintzatu zuen izaera mestizo horri erreparatzen zion: Memoirs of a Half Yellow Schitt Covered Nigger (Kaka erdi horiz estalitako beltz baten oroitzapenak). Baina editoreak titulua zuritu zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Requiem batekin abiatzea?

Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]


2025-08-01 | Eider Iturriaga
Musika zuzenean Eider Iturriagaren begietan

Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]


2025-07-30 | Xalba Ramirez
Oin bat paretaren kontra

Zatitxu 7
Zikin
Mendeku diskak, 2025

-------------------------------------------------------------

Aurten ere, udarekin batera dator Zikinen lan berria, esanez bezala: berdin zait oporrek hartzen bazaituzte Elantxoben, Belaguan edo Copacabanan. Eguraldi onak ez du egoera... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


2025-07-24 | Gedar
Aurka kolektiboa
“Auzi politikoa da: zertarako egiten dugu musika?”

Musika-eszena antikomertzialean alea jartzeko asmoz sortu dute Aurka kolektiboa. Martin eta Katalin kideekin hitz egin dugu arlo horretako kolektiboen loraldiaz, musika politizatuaz eta musikaren potentzialitateez, industria musikalaz, makrojaialdiez eta beste.


Handinahikeria vs txikitasuna

Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]


Musikaren analisi feministak
Orbain bizien oinordeko, lerroarteak zabaltzeko

Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]


Musika Hamabostaldia: nire gomendioak

Azken urteotan egin dudan bezala, Musika Hamabostaldiak 86. ediziorako prestatu duen egitarau ederra ikusita, nire iradokizun eta gomendio bereziak egiten dizkizuet. 

Egia esan, eta ia beti gertatzen den bezala, oso zaila da kontzertu batzuk nabarmentzea, horiek guztiak... [+]


“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Eguneraketa berriak daude