Jatorrizko jarraibideak

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ameriketako herri indigena batzuek sortu zituzten jatorrizko jarraibideak, planetan bizitza zaintzeko. Horien artean dago Potawattomie herria, edo eskertzen dakien herria. Jatorrizko jarraibide horiekin elkarrekiko harremanak antolatzen zituzten, bai eta haien inguruko edozein motatako bizitza ere. Leinu horretakoek pentsatzen zuten komunitateari eta lurrari eskatzen zitzaiena modu batean edo bestean berriro itzuli behar zitzaiela. Halaber, argi asko zuten zeinek zaintzen zituen  komunitateko kideak, eta zeinek ez.

Egungo munduan, horrelako kulturei leku gutxi geratu zaie. Izan ere, kapitalismoak eta kolonialismoak herri indigenei desplazamenduak inposatu zizkieten, eta horrela, haien ohitura eta sustraiak desagertzeko zorian daude. Hala ere,  mendeetan, herri indigena horiek beren modura gainditu dituzte klaseen arteko borroka eta genero diskriminazioa; azken finean, komunitatearen elkar zaintzak ez baitie biderik ematen esplotazioari edo pertsonen arteko ezberdintasunari.

Gure herrian ere, sistema kapitalistaren garapenaren ondorioz, desplazamendu asko inposatu dizkigute. Gure lurraren eta komunitatearen arteko loturak gero eta ahulagoak dira. Herri bezala, planeta honetan bizitzeko jatorrizko jarraibideak galtzen ari gara, hau da, elkar zaintzeko trebetasuna eta ezagupideak.

Gauzak dezente koropilatu dira, eta denbora luzea eman behar izan dugu gure esparru ideologikoa finkatzen. Aspaldian kapitalismoaren bozeramaileek ideologiaren heriotza deklaratu arren, Euskal Herrian hamaika ildo politiko berri agertu dira. Orain dela hamarkada batzuk, oro har, bi ziren hizpide nagusiak: giza klase batekoa izatea eta herri identitatea. Eta horien arabera, aukeratu genuen non kokatu gure zaintza eremuak, geuretzat eta gure ondokoentzat. Baina, orain, gure aldameneko edozein persona edo talde etsai bihurtzen dugu. Edozein ahots ezberdin segidan baztertzen dugu, bere esparru ideologikoa ukatuz, eta, agian, ez gara konturatzen halako  jarrerarekin poliki-poliki gure jatorrizko komunitatea desegiten ari dela.

Nire ustez, indigenen jatorrizko jarraibideak aplikatuko bagenitu herri bezala, askoz argiago geratuko litzateke zeinek zaintzen dituen benetan gure herriko pertsonak eta ingurua, eta zeinek soilik nahi duen sistemaren barruan bere lekuari eutsi; zeinek defendatzen dituen bere pribilegioak, eta zein saiatzen den guztion bizitza defendatzen komunitate bezala. Baliteke begirada sinpleegia izatea, baina lurra lokazten denean, niri, behintzat, nire lekua aurkitzen laguntzen dit.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Gaur geure eguna baita

Batzuontzat ikusezintasuna ez da berria. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Ikusezinak gara. Asko jota, pasa gaitezke ikusezinak izatetik itzalak izatera. Zorionekoak, hazpegiak antzemanez gero. Askori egingo zaizue ezaguna. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Baina gaurko... [+]


2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


2025-10-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]


Berriketa gutxi
Trumpen bake-plana Bernedorako

1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.

2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]


2025-10-08 | Roser Espelt Alba
Eskasia

Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]


2025-10-08 | Edu Zelaieta Anta
Diluzio

Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]


Teknologia
Kultura sinboloak

Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]


Nork irabazten du?

Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]


Eskola, erreformatu ala eraldatu?

Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]


Txiki eta Che

Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]


Eguneraketa berriak daude