Babiloniako esklaboen burbuila

  • Babilonia, duela 3.750 urte inguru. Hammurabi erregeak 282 legez osatutako kodea jarri zuen indarrean. Zigorretan “begia begi truk” edo talioiaren legea oinarri hartu arren, kodeak lege “aurrerakoiagoak” ere biltzen ditu: errugabetasun presuntzioa aintzat hartu zuen lehenengoz eta, esaterako, dibortzio kasuetan, emakumeei luzaroan ukatuko zitzaizkien eskubideak aitortzen zizkien. Kodearen beste lege batek, esklabotza boluntarioa gehienez hiru urtera mugatzen zuen.

Hammurabiren kodeak esklabotza boluntarioa gehienez hiru urtera mugatzen zuen legea jaso zuen, zorren burbuila kontrolatzeko helburuarekin. (argazkia: Louvre)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Berez, kontzeptu kontraesankorra dirudi esklabotza boluntarioak, baina Mesopotamian herritar libreek zorrak kitatzeko tarte batean esklabo moduan lan egiteko aukera zuten. Eta Babiloniaren garaian, zorra arazo larria bihurtu zenean, asko erabili zen aukera hori, gehiegi. Lehenago, sumertarren aroan, mailegu-emaile nagusiak tenplu erlijiosoak ziren, baina garai ezegonkorragoak eta zatikatuagoak iritsi zirenean, mailegatzaile gehienak pribatuak izan ziren. Oholtxoetan idatzitakoa aintzat hartuta, tenpluek gehienez %3ko interesa kobratu ohi zuten, eta mailegatzaile berriak, aldiz, %22kora ere iritsi ziren. Epeak asko estutu zituzten, gainera; bi hilabete eskasekoak ere geratu dira jasota idazkunetan. Aberatsentzat interes baxuagoak eta epe luzeagoak –bost urterainokoak– ezarri arren, zorpetutako herritar xeheek esklabotzara jotzea beste erremediorik ez zuten.

Mailegu-emaileentzat pagotxa zen hura, interes handiak eta doako eskulana erraz lortzen baitzituzten. Gainera, diru zorroak gehiago gizentzeko, zorrak bitartekoei edo hirugarrenei saldu ohi zizkieten, gehienetan herritar aberatsei edo beste mailegatzaile batzuei. Hala burbuila modukoa eragin zuten, gaur egun “zor-pakete” esaten diegunen bidez. “Zabor zor” deritzenak ere bazituzten, zor asko ordaintzea ezinezkoa baitzen. Esaterako, esklabo boluntarioek berriro askatasuna lortzeko beste mailegu bat eskatzeko aukera zuten , eta hala, gurpil zorotik irtetea geroz eta zailagoa zen haientzat.

1922 eta 1934 urteen artean, Sir Leonard Wolley arkeologoa Ur hirian indusketa lanak egiten aritu zen. Sumerren amaierari eta babiloniar aroaren hasierari zegokion geruzan auzo berri bat aurkitu zuen, hiri zaharretik kanal batez bereizita. Errege familiaren edo nobleziaren jauregi ederrik ez zegoen han, baina bai auzo txiroetan aurkitzen ez ziren solairu bat baino gehiagoko eraikinak, komunak eta bestelako luxuak. “Aberats berrien” auzoa zen. Bertan bizi ziren Dumuzi-Gamil enpresaria eta Shumi-Abiya bazkidea. Okindegien eta gari hornikuntzaren negozioan aritzeaz gain, mailegutzan ere jarduten zuten. Lehenengoaren etxean negozioen kontabilitatea eta gutun mordoa aurkitu zituzten, oholtxoetan jasota; hemen aipatutako datu gehienak hortik daude aterata.

Hammurabik egoera kontrolatzeko neurriak hartu zituen, esklabotza boluntarioaren epea mugatuz. Baina agintariek neurri gogorragoak ere hartu zituzten, zorrak baliogabetzeraino

Zorrak barkatzeko sistema

Bankari berrientzat mauka ederra zena, oso txarra zen babiloniar ekonomiarentzat. Zorpetutako esklabo boluntarioek beren ohiko lana utzi behar zuten: nekazariek lurrak landu gabe uzten zituzten, artisauek ez zuten ekoizten eta merkatari txikiek negozioak eteten zituzten… eta, gainera, zorrak ordaindu gabe geratzen ziren. Gutxi batzuk artifizialki aberasten ari ziren, gehienen kalterako. Eta, gaur egun bezala, orduan ere burbuila ekonomikoak ezin zuen betirako iraun.

Atarian aipatu bezala, Hammurabik egoera kontrolatzeko neurriak hartu zituen, esklabotza boluntarioaren epea mugatuz. Baina agintariek neurri gogorragoak ere hartu zituzten, zorrak baliogabetzeraino. Horixe egin zuen, esaterako, Larsako Rim-Sin erregeak, Babiloniako hainbat hiri kontrolpean izan zituena, hain zuzen, Hammurabik berak mendean hartu zuen arte. Rim-Sinek zorrak barkatzeko sistema zorrotza ezarri zuen, eta “bankari” berriek berehala nozitu zituzten ondorioak. Wolleyk Uren duela mende bat aurkitutako auzo aberatsak gainbehera nabarmena izan zuen, arrasto arkeologikoek agerian uzten dutenez.
Aldeak alde, Babilonia zaharreko burbuilak eta egungoek antzeko ezaugarriak dituzte, baina baita desberdintasun nagusi bat ere: agintarien erantzuna. Duela lau milurteko errege zaharkitu haiek ez zituzten bankariak erreskatatu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzinaroa
Qumrameko biribilkiak eta AA

Qumrameko biribilkiek eta Itsaso Hileko Eskuizbribuek (K.a. III-K.o. I) judaismoaren eta kristautasunaren garapenari buruzko informazio eta interpretazio asko eragin ditu aurkitu zituztenetik. Berriki AA erabiltzen duen Enoch datazio sistemaren bidez, izkribu zaharrenak uste... [+]


Erromatar izurdeak Austrian

Austraiko Wels hirian, erromatar garaiko Ovilava kolonian, mila metro koadrotik gorako villa aberatsa industen hasi ziren 2023an, eta, berriki, K.o. II. mendeko hiru mosaiko aurkitu dituzte. Arduradunen esanetan, aurkikuntza horretan "bat egiten dute kalitate artistikoak,... [+]


Desberdinkeriaren jatorriaz

Indo ibaiaren harana, duela 5.000 urte inguru. Mohenjo-Daro hiriak 35.000 biztanle inguru zituen eta, berriki PNAS aldizkarian argitaratutakoaren arabera, Giniren koefiziente oso baxua zuen, 0,22koa –koefiziente horrek gizarteen desberdintasun ekonomikoa neurtzen du,... [+]


Kartagotarrak ez ziren feniziarrak

Kartago, K.a. 814 inguruan. Feniziarrek kolonia bat fundatu zuten, eta Mediterraneo ekialdean nagusi zen zibilizazioa mendebaldera hedatu zen. Bi mende eta erdi geroago, Tiro feniziar metropolia gainbehera etorri zenean, Kartago independizatu egin zen eta bere eragina... [+]


Erromatar gorpuak Vienaren zimendu

Vienako Simmering auzoan kirol-zelai bat berritzeko lanetan ari zirela, 150 gorpu dituen hobi komuna topatu zuten 2024ko urrian. Erromatar legionarioak zirela ondorioztatu dute, eta K.o. 100 urte inguruan hil zirela. Edo, hobe esanda, hil zituztela. 

Gorpuak edozein... [+]


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Estatua perfumatuak

Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]


Tutankamon eta gero, Tutmosis II.a

Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean  Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Iruzurgile ala matxino?

Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]


Idazketa alfabetiko zaharrena?

Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.

K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]


Afrikaren erromanizazio matematikoa

Berlingo Unibertsitate Libreko eta Zuse institutuko diziplinarteko ikerlari talde batek eredu matematiko konplexua garatu du Afrika iparraldean erromanizazioa nola hedatu zen hobeto ulertzeko.

Plos One aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, eredua osatzeko galtzada... [+]


Erromatar kartzela Korinton

Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu  aztarnategietan.

Berriki, ordea,  Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]


Naumakia ezinezkoa

Udazkenean estreinatuko den Gladiator II filmaren trailerra ikusgai dago eta  hiru minutu eskaseko aurrerapenean dagoeneko akats edo lizentzia historiko bat agerian geratu da.

Ridley Scotten filman naumakia edo itsas gudu bat  egingo da Koliseoan. Ikuskizun garestia... [+]


Panem et circenses

Erroma, K.o 100. urte inguruan. Juvenal poetak zera jaso zuen bere X. Satiran: “Aspaldian, zehazki botoa nori saldu daukagunetik, herri honek politikarekiko interesa galdu du. Lehen buruzagitzak, sortak, legioak eta, finean, dena ematen zuen, baina orain agintariei egiten... [+]


Eguneraketa berriak daude