Azken hogeita hamar urteetan ezagutu ez den prezioen igoera orokor garaiena ezagutu dugu azken hilabetetan Euskal Herrian eta, oro har, Mendebaldeko herrialde guztietan. Aspaldiko partez, inflazio tasa apalak atzean geratu dira eta prezioek gorantzako joera indartsua hartu dute. Esaterako, iazko apiriletik aurtengora Kontsumorako Prezio Indizea %8,7 igo da Nafarroan eta %7,8 Euskadiko Autonomia Erkidegoan, marka guztiak hautsita.
Inflazioaren diagnostikoa egitean ohiko ikuspegi liberalak azpimarra ipintzen du pandemiari aurre egiteko Mendebaldeko gobernu gehienek eta baita Europako Banku Zentralak ere erabili duten diru politika hedatzailean. Ikuspegi horren arabera, esku artean dagoen diru kopurua hedatzeak ondasun eta zerbitzuen prezioak igotzea dakar. Eta horregatik, prezioen igoera horri aurre egiteko diru kopurua mugatu eta interes tasak igotzea beharrezkoa litzateke. Beraz, azkenaldiko interes tasa apalen aroa amaitzear dagoela aurreikus daiteke, Ameriketako Estatu Batuetan joera aldaketa eman baita eta Europako Batasunean epe hurbilean gauzatzea aurreikusita dago.
"Interes tipoak emendatzea edo soldaten igoerak mugatzea ez dira neurri eraginkorrak egungo prezioen hazkundeari muga ipintzeko"
Nolanahi ere, 2021eko eta 2022ko prezio igoeren sorburua eskaintza da. Hala nola, munduko petrolioaren prezioak lehertu egin ziren iazko udaberrian. Bestalde, energiaren arloko beste lehengaien igoera trinkoak ematen hasi ziren iazko udaz geroztik. Eta pandemiaren geldialdiaren ondorengo eztanda ekonomikoarekin, erdieroaleen eta industriagintzarako ezinbestekoak diren bestelako bitarteko ondasunen balio kateek gainezka egin zuten. Ondorioz, input horien prezioak ere nabarmen igo dira. Urte honetan, Ukrainaren inbasioak eta Errusiaren aurka hartutako neurri ekonomikoek are gehiago astindu dituzte elikagaien eta energiaren prezioak. Faktore zehatz horiei gehitu behar zaie enpresa handiek arrazoirik gabe beren etekin tartea handitu izana. Horiek dira egungo inflazioaren arrazoi nagusiak.
Beraz, ez da diru politika hedatzailea ezta soldaten jokabidea behatu behar prezioen igoera orokorrak ulertzeko. Horregatik, interes tipoak emendatzea edo soldaten igoerak mugatzea, sozialki bidegabeak izateaz harago, ez dira neurri eraginkorrak egungo prezioen hazkundeari muga ipintzeko. Banku Zentralak interes tasa ofizialak igotzen baditu inbertsioa eta maileguzko kredituak garestituko ditu eta, beraz, salmentak, jarduera ekonomikoa eta enplegua moteldu. Horrek atzeraldi berria eragingo luke, eta prezioen goranzko joera ez litzateke etengo.
Inflazioari aurre egiteko beste estrategia bat soldatak mugatzea da. Aurreratu dudanez, neurri hori ere atzerakoia ez ezik hutsala izango litzateke prezioen hazkundea menderatzeko. Batetik, soldatak ez daude egungo prezioen hazkunde orokorraren atzean. Eurostaten arabera Espainiako Estatuan azken 21 urteetan soldatek errenta nazionalean duten pisuak ehuneko 3.5 puntu egin ditu atzera, etekinek eta kapital errentek irabazi dutena, alegia. Eta 2021ean, prezioek igotzeko joera hartu zutenean, okerragoa izan zen, soldatapekoen erosahalmena %2,2 jaitsi baitzen. Bestalde, prezio-soldata arteko aldearen goranzko joera ez dator bat egungo egoerarekin. Garaiotan enpresa handien eta oligopolioen gehiegizko etekinak eta lanez besteko kostuak –energiarena kasu– dira prezioak akuilatzen dabiltzanak.
Neurri bidegabe eta antzu horien ordez inflazioaren aurkako borrokak eskaintzan eta egiturazko oinarrietan eragin beharko luke, justizia sozial eta ekologikoaren esparrua zabalduta.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]