20 urteko berantari aurrea hartuz

Argazkia: Amets Aranguren

Aurkezpena baino bi ordu lehenago heldu da lan talde jendetsua dena muntatzera. “Baina, aber, tipo bat da rapeatzen eta DJ bat bere atzean-edo eta listo, ez? Zer muntatu behar dute hemen ba?” pentsatu du nire garun batzuetan erabat osatu gabeak. “Amets, ixo ratu batez” erantzun dio horri burmuinaren zati onak.

'TERAPIA' DISKOAREN AURKEZPENA
NOIZ: Apirilak 25
NON:  Laba (Iruñea)

Dozena bat urtez 2Zio taldearekin aritu ondotik bakarka dabil egun Odei Barroso. ØDEI izena daraman proiektua bakarkakoa bada ere, raperoak berak azaldu du lan talde sendoa daramala atzean (edo ondoan), oholtzan ikusgarri direnak eta honetatik kanpo dabiltzanak dituela oinarri. Jo Olascoaga lagunaren presentzia azpimarratu du Barrosok, “nire itzala dela esan izan didate noizbait eta nik, itzala baino, nire argia dela erantzuten dut”.

Gaurkoa ez da kontzertua izan, asko horren gosez geratu bagara ere. Diskoa aurkeztera heldu da Barroso. Taburete batetik azaldu ditu autoekoizpen lan berriaren nondik norakoak LABA beteen ikusi dugun astelehen buruzuriz. “Rap adiktu bat naiz eta ez da broma, dosi bat behar dut X denboratik behin ongi sentitzeko” bota du serio raperoak. Hamaika gako eman du horren ondotik. “20 urteko beranta dugu, adibidez, Frantziako rap giroarekin konparaturik”. “Rapa ez da 'gure' kontsideratu urte luzez”. Konplexuak, autentikotasunaren auzia eta beste batzuk.

Baionako kapitaletik Iruñeko kapitalera heldu da Terapia, ke artean raparen forma desberdinak zabaltzera. Diskoaren bitartez bere barrura sartzeko aukera badela aipatu du Barrosok eta guri, eskaini dituzten lau kantekin, eman digu barru bete hori zirrikitu batetik ikusteko aukera. Aurkezpenak Ni ta bera, Ondoan eta Zer nahi genuen kantak zituen planeatuak, baina “beste bat” oihuen ondotik eman dute Ene lurretatik, lehen aldiz jendaurrean. Mezu bat jaso zuen Barrosok azken kanta horren harira. Errepikan (ez dakit rapean errepika hitza den egokiena) “Ene herria ez da 64” dio kantak eta jasotako mezuan horren inguruko galdera egiten zioten, ea zer zen 64. Hain oinarrizkoa den erreferentzia hori zer den azaldu behar izateak amorrarazten du urruñarra. “Iparralde” eta ”hegoalde” hitzak maite ez baditu ere, “iparraldeko” jendeak “hegoaldean” pasatzen den guztiaren berri eduki behar izateak haserretzen du, alderantziz ez baita hala. “…nola heldu naiz ni honaino, 'egozentrismo' hitza 'h'-rekin idazteraino” kantatzen du Periferiak kantan.

Terapia diskoko Odei betiko Odei da, baina berdin zaiona besteek zer esanen duten. Rap lagunik gabe hezi bazen ere, trap eta drill kutsuko 15 kanta biltzen dituen lana kaleratu duen beat-makerra da orain. Diskoaren izenak ez du bigarren bueltarik behar ulertua izateko, Terapia egitea terapia egitea izan da, besteak beste, urruñarrarendako.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal hip hopa
Uxue Iturrate, 'Ningra'
"Rapa euskaraz egitea euskara kalera itzultzea da"

Ningra da bere izen artistikoa. Raplaria da eta atera berri du Hazia bere lehen bideoklipa, Enbor taldearen eskutik. Kontzerturen batean ikusten baduzue, mundua bide onetik doan seinale.


Ekaitz is in da house

Arratsaldeko 19:00ak besterik ez dira, baina iluntasuna kaleetan zehar sartu da. Urtarrileko gau hotzen berotasun aterpe bilakatu da Gasteizko Gaztetxea. Foku gorriak piztu eta oholtza ketu da, barra inguruak garagardo botilatxoz bete diren heinean. Hip-hop kulturan murgildu,... [+]


2019-09-29 | Kepa Matxain
Arrano Pertxa eta Lengu Iluna Hip-hoparekin tirokatuz
"Fuck aberria, gora euskara"

Gangsterrak, drogak eta mafiak eguneroko kontua dira Arrano Pertxaren eta Lengu Ilunaren unibertsoan. “Zipaio” hitza existitzen ez den Euskal Herri independentetik ari dira abesten: “Kostaldeko nafarrak halakoak gara, jokozale drogazale beti kriminalak”... [+]


Dirua da bide bakarra: Arrano Pertxa eta Lengu Ilunaren lirika gangsta

Arrano Pertxa eta Lengu Iluna rap taldeak Bilborock aretoan joko du gaur Aste Nagusiaren barruan. Gangsta raparen kodeak Euskal Herrira ekarri ditu bikote honek.


Eguneraketa berriak daude