Ostegun honetan ere kalean lo egitera dei egin du Donostiako Hiritarron Harrera Sareak

  • Kale gorrian bizi direnei lotarako lekua eman diezaieten exijitzeko, ostegunero kalean lo egiteko deialdiak ari da egiten Donostiako Hiritarron Harrera Sarea. Datorren ostegunean ere kalean pasako dute gaua aterpea duten hainbat pertsonak, protesta gisa. Arazoari konponbidea eman ezean, martxoa amaiera arte ostegunero ekimena errepikatzeko asmoa agertu du sareak.


2022ko otsailaren 23an - 12:48
Argazkia: Hiritarron Harrera Sarea

Hirugarren astez, ostegunetik ostiralerako gaua kalean igaroko dute hainbat herritarrek Donostian, hirian kale egoeran dauden 200dik gora pertsonarekin elkartasun keinuan. Sareko kide batek Naiz-i azaldutakoaren arabera, ekimenaren helburua da udalari exijitzea kale egoeran daudenei lotarako leku bat eman diezaietela, eta zehazki La Sirena aterpetxea negu osoan zabal dezatela. Izan ere, soilik gradu kopuru jakin batetik beherako tenperatura dagoenean irekitzen dute La Sirena, izozte arriskua iragarrita dagoenean.

Helburu horrekin, bi ostegunez atera dira kalean lo egitera hainbat pertsona. Otsailaren 9an 60 lagun inguruk egin zuen lo Bulebarrean, eta otsailaren 17an Gipuzkoa plazan pasa zuten gaua 40 bat pertsonak. Otsailaren 24an ere berriz kalean lo egiteko deia luzatu du Donostiako Hiritarron Harrera Sareak; Gipuzkoa plazako aterpeetan pasako dute gaua.

Arazoari konponbidea eman ezean, martxoa amaiera arte ostegunero ekimena errepikatzeko asmoa agertu du sareak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


2024-04-09 | Euskal Irratiak
Iñaki Etxeleku: "Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba"

Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.


2024-04-05 | Uriola.eus
Alokairuen laguntzak eskuratzeko baldintzak gogortu direla salatu du Berri-Otxoak plataformak

Lanbideren Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta gizarte-zerbitzuen Larrieldietarako Laguntzak desagerrarazi ditu Etxebizitzaren Lege berria garatu duen Dekretuak.


2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Eguneraketa berriak daude