Baionatik Bilbora, argazki erdibitua

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Heldu gara 22ra eta argazki erdibitua izaten jarraitzen du Euskal Herriak. "Badu nora heldu baina ez du zeri heldu". Esaldi esanguratsua, aspaldiko kantu baten sarreran. “Baionatik Bilbora itsaso hutsa da nire herria”.

Baiona eta Bilbo, Euskal Herriaren bi erreferente nagusi.  Errobi eta Aturri ibaiek bat egiten duten gunean, Baiona da Iparraldeko hiri nagusia, Euskal Hirigune Elkargoaren burua,  Angelu eta Miarritzekin batu eta BAM makro-hiria sortzen ari dena. Ibaizabal eta Nerbioi ibaien urak batzen dituen Bilbo Handia da Hegoaldean konurbazio nagusia.  

Zein da, gaur egun, Baiona eta Bilbo arteko distantzia? Lerro zuzenean, 120 kilometro baino ez, eta Donostia dago gainera bide erdian. Naziogintzaren ikuspuntutik, euskal hirien arteko harremanak estutu beharra lehen mailako helburutzat hartu behar dugu. Badugu, beraz, nora heldu. Baina ba ote da horretarako zeri heldu?

Baionaren eta Bilboren arteko harremanez txostena idatzi zuen Manex Pagola doktoreak, garaian Baionako Euskal Museoaren zuzendariordeak, EHUn egindako sinposio baterako.  Bi euskal hirien arteko behinolako hurbiltasun historikoa, estatu espainiarrak eta frantziarrak sortutako mugaren eraginez oso ahuldua ikusten zuen arren, Europar Batasunaren norabidean itxaropena zuen Pagola doktoreak. Ez da horrela gertatu. Une honetan,  Estatu biek apropos Ipar eta Hego Euskal Herria elkarrengandik urruntzen dituztela ematen du.

Frantziak, bere kabuz, mugaren hertsadura erabaki du, Euskal Herriaren erdi-erdian etorkinak geldiarazteko traba hilgarriak sortuaz. Zazpi hildako izan dira iaz horren kausaz Bidasoa ibaian, Irunen edo Donibane ondoko trenbidean.

Garai batean izan ziren mugaz gaindi euskal hiriak elkarren artean lotzeko proiektuak. Donostia eta Baiona ardatz hartuta, 1993. urtean Henry Grenet BAM edo Baiona-Angelu-Miarritze konurbazioaren presidenteak eta Eli Galdos orduan Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak sinatu zuten hitzarmen bat, Europar Batasuneko araudi berria oinarri hartuta, Euskal Eurohiria mugaz gaindi hedatzeko helburuaz. Lapurdiko 25 udal eta Gipuzkoako hamazazpi elkartu ziren proiektu horretara, baina hor gelditu zen bazterrean.

Joan berri den 2021. urtearen azkenetara, azaroaren 20an, bi manifestazio jendetsu egin ziren Bilbon eta Baionan. Aske eta berdinen Euskal Herria lortu arte leloa hartuta milaka pertsona Bilbon. Euskal Herrian bizi eta etxebizitza ukan aldarrika beste milaka Baionan.

Ondoren, abenduaren 13an elkartu zen Pirinioetako Lan Elkartea (CTP deitua), mugaz gaindiko lankidetza sustatzeko aspaldiko 1983an sortua, Europako Kontseiluaren bultzadaz. Oraingoan bilera Katalunian izan zen, Cerdanyako Alp herrian. Bileraren ondorioen berri ematera Pere Aragones Generalitateko president-a eta Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria batera agertu zirenean, ez zuten Euskal Herria eta Katalunia nazioek pairatzen duten zatiketa inposatua aipatu ere egin. Pedro Sánchez presidente espainiarrarekiko harremanak izan ziren bien ardura bakarra.

Etorkin afrikarren ohitura omen da, pertsonak jatorriko herria uzten duenean, norbere argazkia erdibitu eta erdi bat familiari uztea, bestea soinean daramatela. Azken mugaraino heltzean, bigarren erdi hori bidaltzen ei dute etxera, han argazkia osa dezaten. Guk, berriz, argazkia hiru zatitan hautsia dugu, eta ez dakigu noiz elkartu ahalko dugun Euskal Herriaren argazki bateratua. Bide berriak behar ditugu Euskal Herria osatzeko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Eguneraketa berriak daude