Izokin Atlantikoa Euskal Herriko ibaietan

Izokin Urumea ibaian. (Arg.: Nagore Legarreta)
Izokina Urumea ibaian. (Arg.: Nagore Legarreta) (Argazkia: Nagore Legarreta)

Izokin atlantikoa (Salmo salar) salmonidoen familiako arraina da. Anadromoa da, alegia, itsasoan egiten du bere biziaren zati handi bat, eta ugaltzeko ibaian gora egiten du. Izokina, beraz, ur gaziaren eta gezaren artean mugituko da. Errioan jaioko da, eta bertan igaroko ditu bere bizitzako lehen hilabeteak. Euskal Herrian, izokinek urte bat eta bi urteren artean egiten dute ibaian, eta gutxienez 12-13 cm-ko luzera dutenean, itsasora migratzen dute, udaberri inguruan. Izokinek apirilean eta maiatzean izaten diren euriteek sorturiko ibaien hazierak baliatzen dituzte uretan behera egiteko. Hala, euren bizi-zikloaren une garrantzitsu batera igaroko dira: ur gezatik gazira pasatzeko momentua iristen da, eta horretarako, aldaketa ikusgarriak jasaten ditu, bai gorputzaren forman, baita jarreran ere. Nabarmenena dudarik gabe, osmosia erregulatzeko duen sistemarena da, kanpo-inguruneko eta gorputzeko gatzaren maila orekatzen duena. Horrez gain, gorputzean ere aldaketak izaten dira, luzatu egiten dira, eta zilar kolorea hartzen dute, urdin arrasto batzuekin. Jarrerari dagokiolarik ere ezberdintasunak antzeman daitezke, bakarrik eta leku nahiko jakinetan bizi diren animalia oldarkorrak izatetik, taldean ibiltzera pasatzen dira.

Ibaitik itsasorako bidaia horretan, izokin gazteak, edo izokikumeak (dokumentu askotan agertzen den moduan) taldean jaisten dira bokaleraino. Bidaia horretan, jaio diren ibaiaren ezaugarriak “memorizatzen” dituzte. Izan ere,

Itsasotik bueltan, ugaltzera datozenean, haiek jaiotako ibaira bueltatuko dira izokinak

Bokalean aldaketa epe bat igaro ostean, itsasora joaten dira izokinak, eta bertan bidaia luze bati hasiera emango diote. Feroe irlak, Labrador, Islandia eta Groenlandia ingurura joango dira, haien jaiolekutik 5.000 kilometro baino gehiagora. Talde txikietan pilatuta, krill-a jango dute bertan, eta pixkanaka tamainaz handitzen hasiko dira, berriz ere, ugal-garaia iristean, jaiotako ibaira bueltatzeko, ingelesez “homing” edo “etxeratzea” izeneko bidaian. Itsasoan igaro duten urte kopuruaren arabera aldatuko zaie pisua. Arruntenak 2-3 urtekoak izan ohi dira gure ibaietan, eta 2-4 kg artekoak.

Bueltakoan, izokinak kostaldean izango dira, eta ibaiek haien bokaletatik botatzen duten urari esker, jaiolekua dagoen errioa identifikatuko du. Euskal Herrian, Lapurdi, Nafarroa iparraldea, Gipuzkoa eta Bizkaiko ibaiak dira izokinak jaso izan dituztenak, nahiz eta haien artean alde nabariak dauden batetik bestera. Batzuk izokin ibai ezagunak eta garrantzitsuak izan diren moduan, badira ere izokinarentzat horren erakargarriak izan ez direnak ere.

Behin ibaia identifikatuta, izokina bokalean egongo da epe batean, berriz ere ur gezara ohitzeko. Garai horretatik aurrera, izokinek jateari utziko diote, nahiz eta hasieran aurre egiteko instintua mantenduko duten, arrantzaleen amuak heltzea egiten diena.

Negu amaiera inguruan hasiko dira igotzen izokinak. Handienak hasieran, ondoren, pixkanaka, txikiagoak etorriko dira. Izokinak errioan sartzen joango dira udazkena arte. Errioan gora egingo dute korrontearen, arrantzaleen eta ibaian gora igotzea zailtzen dieten presen kontra. Azaro amaieran hasi eta urtarrila erdira arte ugalketa gertatuko da.

Ugaltzeko, sakonera gutxiko leku legartsuak behar dituzte izokinek, eta ugal-aurreko momentuak ederrak izaten dira. Emea zorrotza da arrautzak jartzeko lekua aukeratzeko garaian. Behin aukeratuta, “ohea” egingo du, arrautzak jartzeko lekua prestatuz. Orduan, bere inguruan arrak agertuko dira, eta emea estaltzeko lehia hasiko da. Ugalketa prozesu deigarria da. Arra eta emea bata bestearen ondoan jarriko dira, igeri biak. Arra, noizbehinka, emera gerturatzen da, eta gorputz osoarekin dar-dar antzeko bat egingo du, emea estimulatuz. Klimaxa lortzean, emeak arrautzak botako ditu, eta arrak horiek ernaldu. Amaitzean, emeak harriz estaliko du eremua.  

Prozesu horretan, bada kuriosoa bezain garrantzitsua den gertakari bat. Oraindik ere itsasora jaitsi ez diren izokin kume batzuk estaldura momentua aprobetxatzen dute izokin handien artean sartzeko, eta arra konturatu gabe, emeak botatako arrautzen zati bat ernaltzen dute. Hala, emeak askaturiko arrautzek ez dute beti aita bera izango.

Horrela jaioko da belaunaldi berri bat, eta ugaldu diren heldu asko, oso ahul, hil egingo dira, edota asko jota, urak haien burua errioan behera eraman dezala uzten dute, itsasoraino bideratu, eta berriz jaten hasteko, baldin eta indarrik badute.


Azkenak
80ko hamarkadako lau euskal film zaharberritzen ari dira, Zinemaldian emateko

'Ehun metro', Zergatik panpox', 'Hamaseigarrenean aidanez' eta 'Oraingoz izen gabe' dira zaharberritzen ari diren lanak. Zinemaldiko Klasikoak sailean ikusi ahalko dira.


‘Poesia mailu bat da’ literatur jardunaldiak egingo dituzte bigarrenez Gasteizko Gaztetxean, asteburu honetan

Gasteizko Gaztetxean batzen den Azpimarra irakurle taldeak antolatu ditu topaketak. Ostegunean stand-up ikuskizun batekin hasita, Xabier Montoiaren eta Maddi Sarasuaren arteko mahai inguruarekin amaituko dituzte jardunaldiak, osteko Azpimarraren poesia ekitaldi musikatuarekin.


2025-06-10 | ARGIA
BSHk Eskirotzeko lantokia itxiko du datorren astean: 655 langile, kalean

Astelehen goizean ezagutu da industriarentzat kolpe latza izango den notizia: datorren astean hasiko du enpresak EEEaren negoziazioa, eta kalean geratuko dira 655 langile. 


2025-06-10 | Gedar
Israelgo Estatuak ebakuazioak agindu ditu Gazako iparraldean, lurreko erasoak areagotu dituen bitartean

Zazpi auzotarako eta Jabaliako errefuxiatu-kanpalekurako aginduak eman ditu estatu sionistak, eta ohartarazi dute "babesleku" izendatutako eremuak erasotzeko "patroi" bat jarraitzen duela.


2025-06-09 | Sabina Hourcade
ARGAZKIAK | Ziburuko Liburu eta Disko Azoka
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina... [+]

Mahai ingurua: Aurelia Arkotxa eta Rakel Pardo
Bidaide eta godaide, poesiaren ibilietan

Bidaide eta godaide XVII. mendeko Arnaud Oihenarteren Atsotitzak eta neurtitzak liburuan kausitu dezakezu, eta bidean kausitu eta gustura ondoan harturiko bidai-lagunari erraten zitzaion "godaide". Aurelia Arkotxak ekarri zuen gurera, Zubiburu solasaldian, hain justu... [+]


Ziburuko Liburu eta Disko Azoka
Euskal sorkuntza patxadaz aurkezten dizun plaza

Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]


20 urteko gazte bat atxilotu dute Beasainen, sexu erasoa egitea leporatuta

Erasoa Loinatz jaietako azken egunean gertatu zen. Goierriko Itaiak elkarretaratze bat antolatu zuen gertakaria salatzeko.


Trumpek Guardia Nazionaleko 2.000 soldadu bidali ditu Los Angelesera, etorkinen sarekaden aurkako protesten aurrean

Donald Trump Etxe Zurira heldu zenetik, nabarmen areagotu dira ICE AEBetako Inmigrazioko eta Aduanetako Polizia Indarrak etorkinen aurka eginiko sarekadak. Horren aurrean, komunitate latino handiena hartzen duen estatuan, Kalifornian, protestak piztu dira azken egunetan... [+]


Bi eta hiru urteko haurrak dituen familia bat etxegabetu dute Bilbon, indarrez

Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.


2025-06-09 | ARGIA
Ordizian eskola segregazioa saihesteko neurri zuzentzaile nahikorik ez hartzea egotzi dio Arartekoak Jaurlaritzari

EAEko Hezkuntza Sailak egindako “balorazio oso positiboa” ezbaian jarri du Arartekoak ebazpen batean. Bere esanetan, “neurri irmoagoak” hartu ezean, Ordiziako eskoletan dauden zaurgarritasun eta hizkuntza desoreka arazoak konpontzetik “urrun”... [+]


Adin txikiko bat taldean bortxatzea leporatuta hiru gizon ikertzen ari dira Arabar Errioxan

Hiru gizonetatik bi adin txikikoak dira eta epaitegian deklaratu dute. Hirugarrenaren bila ari dira.


Eguneraketa berriak daude