Rukula entsaladan, txertorik hoberena

  • Aurreko kontzertu kronika Rukula eta Sofaren kontzertu bat eskatuz amaitu genuen. Musika instrumentalak baduelako dantzagarritik eta gozagarritik Euskal Herrian, eta dena ez delako esan behar ulertzeko. Eskatu eta Donostiako Kafe Antzokiak miraria egia egin du.

Argazkia: Iñigo MalvidoArgazkia: Iñigo Malvido

2021eko martxoaren 21an

Aspaldian oholtzara igo gabe zeuden rukulatarrak eta nabari zitzaien hasierako urduritasunean. Baina areago nabari zen bertaratutakoongan. 19:00etan ez zegoen inor sartzeko prest, baina 19:30ean martxan zen kontzertua lagun guztiekin aretoa lepo. Bai, denak –gehienak– lagunak.

Usurbiletik klandestinoki etorritako basurde koadrilak ipar-ekialdea okupatu zuen. Formal xamar aulkitik gehiegi zutitu gabe. Eta dantza egiteaz geratu gabe. Nork bere erara, ohikoa ez den askatasunez mugituz besoak, lepoak, oinak, baina baita ukondoak (!), bularrak (!!), aldakak (!!!) ere. Rukulatarrek badutelako, bai, errezeta magiko bat.

Zaldibiako mendialdean bizi ginenean baratza ondoan jo zuten behin Rukulakoek (pandemiarik ez zegoen garai urrunean) eta dantza mordoa egin ostean orkatila ondo bihurritu nuen uda osorako. Kontzertua bukatzean eta gihar puztu eta formagabea begiratzerakoan oihukatu zuten taldekideek: “Gure metodoak funtzionatzen du! Rukulitisa daukazu!”.

Rukula
Noiz: otsailak 26
NoN: Donostiako Kafe Antzokia

Rukulitisak funtzionatzen duela dudarik ez izan, eszenatoki gainean aritzen direnean zein azpira jaisten direnean zaleen artera. Baterian house, afro eta latin, baxuan funky eta punky eta gitarretan Marte, Jupiter eta Saturno. Zer atera daiteke gaizki?

Gertatzen da askotan euskal talde bat gustuko dugula nazioarteko talde baten antza hartzen diogulako (nork egin ditzala bere loturak). Niri alderantziz gertatu zitzaidan Berlineko Kreuzberg auzoko Space Hall denda kaleidoskopikoan topatu nuen Sons of Kemet taldearen Your Queen is a Reptile diskoarekin. Lehen entzunaldian ez zitzaidan errez sartu saxo, tuba eta bi bateriaz osatutako afrojazza. Baina une batean rukulitisarekin oroitu eta berriz imajinatu nuen nire burua hanka bakarrean dantzan. Orain nire talde gustokoenetakoa da, Rukulak irekitzen dituen eremuei esker.

Eta hor doa rukulutarren magia. Eremu berriak irekitzeko gai direla, estilo eta une anitzekoak. Dokak ez dio dantza egiteari utzi une bakarrean ere. Beraiek ere ez (izerdi piszina lekuko). Rukulitisak berdin funtzionatzen baitu zutik, eserita, mozkor edo nahi duzunarekin. Rukulitisa batez ere delako gero eta handiagoa den komunitate batek asmatzen eta berrasmatzen duen dantza mota.

Iñigo Malvidoren argazkiak:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Zuzeneko kronika
Behin baziren baionar batzuk...

Willis Drummonden agur besta

Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian

Noiz: Urtarrilaren 5ean

Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.

------------------------------------------------

... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude