Indieak emakume izena eta izana ditu

  • Aurten ere EHU Kulturak eta Black Izar sustatzaileak Indie+ Festival jaialdia antolatu dute bi ostegunez. Lehenengoan Nueva Vulcano, Sua eta Baobabs Will Destroy Your Planet taldeak aritu ziren; eta bigarrenean, berriz Eneritz Furyak, Sara Zozaya eta Maria Berasarte; azken horretan izan ginen.

Maria Berasarte. Argazkia: Pablo Cabeza
Maria Berasarte. Argazkia: Pablo Cabeza

2021eko otsailaren 23an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aretoa ez zen bete, baina jende dezente hurbildu zen hiru emakume handi hauen emanaldia ikustera. Eneritz Furyak irundarrak izan zuen kontzertua hasteko ardura, bere sorkuntza eta umore bereizgarriarekin. Gitarra eskutan eta efektuak jaurtita kaleratzear zegoen Emadan diskoa aurkezteari ekin zion, hainbat pieza berri eskainiz. Bere marka diren tenpo lasaiak berezko ahots indartsuaren igoera eta beherakadez, saltoka, aberastuta. Ahotsarekin eta melodiekin jolastea gustuko du eta horrela ekin dio oraingoan ere. Horrez gain, zaharragoak diren Zaldi zuria borobila eta Esnatu nintzen gogoangarria ere berreskuratu zituen, azken hori gitarra gabe giro elektronikora ekarrita eta burlesque eta soulean ere arakatuz. Ahots propioa duen artista dela erakutsi zuen.

ENERITZ FURYAK + SARA ZOZAYA +
MARIA BERASARTE
Noiz: otsailak 11
Non: Indie Festival.
Bilboko EHU-Bizkaia Aretoan

Horren ostean, Sara Zozaya donostiarra igo zen agertokira, eta berarekin batera aspaldian alboan dituen gitarra jotzaile eta bateria jotzaile oso finak, power-trio borobila osatuz. Helburua, I izeneko azken lana aurkeztea. Zozayaren eskaintza sotila da itxura batean, baina asko du ezkutuan (eta azaleratzen du batzuetan): xuxurlari ekiten dio teklatuarekin melodia gorpuzten eta gai da poliki-poliki intentsitatea igotzen PJ Harvey-ren tamainako post-rockera heltzeraino. Euskara da bere hizkuntza kutunenetakoa, baina erregistro asko ditu estilistikoki zein hizkuntzei dagokienez: giro elektroniko, progresibo eta kiribilduekin jokatzen du sarri, auto-tunearekin lotsagabeki ausartuta emaitza onak lortzen ditu, gaztelaniaz ere ederto defenditzen da, eta ingelesez mainstream kantak borobiltzeaz gain, gitarra eskutan duela giro ilun, pisutsu eta distortsionatuak ere erdiesten ditu.

Arratsaldeko azken emanaldia Maria Berasarterena izan zen, eta lehen kolpean ikusleok jokoz kanpo utzi gintuen. Musika klasikoan jantzia den eta dozenaka kultura eta musika ikertu dituen emakume honek ahotsen esperimentazioan oinarritutako kanta batekin ekin zion kontzertuari, alboan David Azurzak bere ahotsez didgeridooaren soinua lortuz. Handik gutxira batu zitzaion Joseba Irazoki berdingabea gitarra, testurak eta giroak ehuntzera; eta geroago Igor Telletxea bateria eskarmentudunak erritmo sotil baina aberatsak gehitu zituen. Amazig kulturari keinu egin eta ahotsa berotu ostean, fadoak eta euskal kantutegiko piezak uztartu zituen (Txoriak kantari), baina lekua egin zion tarteka rockabillyari, pop-rockari (La noche más larga) eta giro ilunagoei; eta bukaera hunkigarria eman zion Pierre Topet Etxahunen Urzapal bat lazgarriarekin.

Eneritz Furiak. Argazkia: Pablo Cabeza
Sara Zozaya. Argazkia: Pablo Cabeza

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Ea zer gertatzen den, edo zer gertatu da hemen?

Lohi Ensemble

Non: Montehermoso Kulturunean

Noiz: Irailaren 28an

-------------------------------

Igande arrats goibel eta hotz batez izan nuen, lehen aldiz, Lohi Ensembleren berri. Arabako musika eszena autogestionatuaz hitz egiteko Larraitzek jende jator pila bat... [+]


Hiri bat eta estimuluen karrusela

Rodeo eta Dena

Non: Bilboko Kafe Antzokian

Noiz: irailaren 18an

--------------------------------------------

Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]


2025-09-27 | Leire Ikaran
Makineria pisutsu baten oihartzunak

EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA

Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.

-------------------------------------------------------

Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]


Zergatik?

'GUREA KULTURA' JAIALDIA 
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an

--------------------------------------------------------

Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]


Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


2025-08-29 | Eider Iturriaga
Musika zuzenean Eider Iturriagaren begietan

Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Handinahikeria vs txikitasuna

Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]


"Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea"

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


Kneecap, Last Tour eta protestaren merkatua

Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.


2025-07-01 | Uriola.eus
BBK Live jaialdiak langileak esplotatzen dituela salatu du LASek

Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.


Eguneraketa berriak daude