Etxe-aldiak eta komertzioen hesteak, dirudienez, prentsa saltegien poza egin duke. Izan ere, azken bizpahiru asteetan prentsa dendako apalategia xuhur kausitzen dut, ausa eta jakitate goseak, kontsumoaren paliatibo moduan, agortu izan balitu bezala. Hainbesteraino non behakoa lerratu eta eskua luzatu baitzaizkidan Le Chasseur Français hostokatzeko.
Egia aitortzeko, hilabetekari hau zabaltzea ez diot arrunt serendipiari zor, ezaguna zait Le Chasseur Français, zeren eta ehiztari familia batetik bainator, hainbesteraino non haur eta gazte denbora guztian gutxitan baizik ez baitugu aprobetxatu ahal izan igandeetako familia bazkaria, denak oilaskoaren itzulian bildurik, nork izterra nork hegala tira, desorduetan baitziren heltzen aitatxi, aita, anaia, kideekin tripatzeak bukatu eta aperitifa gozatu ondoan. Bego horretan detaile hori.
Horra begien parera heldu zitzaidala Pirinioetako bortuetako biztanle-ehiztari-laborari baten elkarrizketa kitzikagarria, oihartzun egin zidana luzaz.
"Selekzio naturalaren araua da nolazpait. Halabeharraren gordina. Lanjerosa da, entzutera ematen baitu patua saihestezina dela, galtzailea izatea tokatzen denean, ez dela erremediorik"
Zioena laburtuko dut. “Ehiztariok abere taldeek eskertzen gaituzte. Abere talde guztiek, izan ardi, izan basurde ala ahuntz, harrapariarekin kontatzen dute kide eri, ahul, zahar, hots epe ertainean ez bizigarrien baztertzeko. Eta kontua ez da predatzaileak identifikatzen dituela mantsoago laster egiten dutelako, urrats tipitan edo hatsanka, baizik eta taldeak ematen dituela” –elkarrizketan sentitzen da, dudarik gabe, isiltasun une bat markatu zuela, efektuaren hanpatzeko–.“Hasieran taldeak harrapariari buru egiten dio, batera, normala den bezala, gero ihes egiten du, hau ere oldar seinale bat da. Baina ororen buru, une batean, taldea immobilizatzen da eta tanpez norabidez aldatzen du, ahulak ehiztariaren meneko utziz lekuan berean”. –isilune bat markatu zukeen berriz ere segitu aitzin–. “Okerrena da, abere eriek beren burua sakrifikatzen dutela” –isilunea–. “Badakite! Abandonatzen dute berehala! Batzuetan etzanez edo tirorako agerian geldituz. Ikusi beharrekoa da, sinesteko”.
Aho biko labanaren sarraskia.
Egia da azkarra, zalua edo ozen mintzo dena gutxitan dela mehatxatua, nehork ez du horretarako ausardiarik. Selekzio naturalaren araua da nolazpait. Halabeharraren gordina. Lanjerosa da, entzutera ematen baitu patua saihestezina dela, galtzailea izatea tokatzen denean, ez dela erremediorik, jokoak eginak direla. Eskuindarren parasito sozialaren izaera azpimarratzera dator. Eta bide beretik dio taldeak ez zaitzakeela salba, borondaterik hoberenarekin ere, momentu batean elkartasuna ezina edo debaldekoa dela loteria handiaren argitan. Artaldearen kontzeptua inutila dela, kideak oro, goiz ala berant, ustel zikinak direlako. Aldi berean, proposamen lanjerosa da, hortik gutxi falta baikenuke ondokoen erratera heltzeko biktimei edo baztertuei begira: zure falta da eraso bazaituzte, aski zenuen ez han ibiltzea, zure falta da kalte egin badizute, zure jarrera ez zelako egokia, zure destinoa halakoa zelako, zure bizia porrota bada, kausitzerik ez baduzu, zure buruari baizik ez diozu zor, ahula izanagatik, ez aski abila, ez aski langilea, ezin zenuen ongi atera bizian.
Hots, denek gehiago eta gehiagotan irakurri beharko genuke Le Chasseur Français, gure buruaz ikasteko ez bada, izan dadila gogoetatzeko doia, neurtzeko ea edozein artalde edo basurde tropa baino gehiago balio ote dugun, erabakitzeko predatzailearen irakurketa bidezkoa eta egokia zaigunez. “Ikusi behar da, sinesteko”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]